Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 25. Igandea (B)
EBANJELIOA
Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute … Lehena izan nahi duena
izan bedi denetan azkena.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Marcosen liburutik 9,30-37
Denbora haietan,
Jesus eta bere ikasleei menditik atera eta Galilean zehar zebiltzan. Jesusek ez
zuen inork jakiterik nahi, bere ikasleei irakastera emana baitzegoen. Honela
ari zitzaien: «Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute; hil egingo dute,
baina hil eta hiru egunera piztu egingo da ».
Haiek, ordea, ez
zuten ulertzen zer ari zitzaien; galdetzera, berriz, ez ziren ausartzen.
Kafarnaumera
iritsi ziren. Eta, etxean, Jesusek galdera hau egin zien:
– Zer eztabaida
izan duzue bidean?
Baina haiek
hitzik ez; beren artean handiena nor ote zen eztabaidatu baitzuten bidean.
Eseri zen Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan zien:
– Lehena izan
nahi duena izan bedi denetan azkena eta denen zerbitzaria.
Eta gero, haur
bat hartu, haien aurrera ekarri eta, magalean zuela, esan zien:
– Honelako haurra
nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau; eta ni onartzen nauenak, ez nau
ni onartzen, bidali nauen hura baizik.
Jaunak esana.
HOMILIA
2015eko irailaren 20a
BI JARRERA OSO BEREZI JESUSENGAN
Jesusen
taldea Galilean barna doa Jerusalemera bidean. Modu isilean doaz, inor
konturatu gabe. Bere ikasleak eskolatzeari ekin nahi dio Jesusek bete-betean.
Joan-etorri handikoa da haien bihotzean grabatu nahi duena: bere bidea ez da
aintzaren, arrakastaren eta boterearen bidea. Kontrakoa da: gurutzera darama
eta ukatua izatera, nahiz piztueran amaituko den.
Ikasleei
ez zaie buruan sartzen Jesus esaten ari zaiena. Beldurra ematen die hari
galdetzeak berak. Ez dute pentsatu ere nahi gurutzean josia izan beharra. Ez
dator hori haien planekin bat, ezta espero dutenarekin ere. Jesus
buru-eskaintzaz eta gurutzeaz mintzo zaien bitartean, beren handinahiez mintzo
dira haiek: zein izango da handiena taldean?, zein izango da buru?, zein
ohoratuena?
Jesus
«eseri egin da». Inoiz ere ahaztuko ez duten zerbait irakatsi nahi die. Hamabiei
dei egin die, bere egitekoari atxikienik dauden haiei, eta hurbiltzeko gonbita
egin die, beragandik urrun samar baitakusa. Bere urratsei jarraitu eta bere
antzeko izateko, oinarrizko bi jarduera ikasi beharra dute.
Lehen
jarrera: «Lehenengo izan nahi duena, izan dadila guztietan azkena eta guztien
zerbitzari». Jesusen ikasleak uko egin beharra die bai handinahiari, bai
goi-mailari, bai ohoreari eta harrokeriari. Taldeko inork ez du jo behar
gainerakoen gain egotera. Aitzitik, azken postua hartu behar du, botererik eta
goi-mailarik ez dutenen mailan bizi behar du. Eta, horrela, Jesus bezalako
izan: «guztien zerbitzari».
Bigarren
jarrera: hain inportantea da, non keinu sinboliko bihozkoiaz argitzen baitie
Jesusek. Haur bat jarri du Hamabien erdian, taldearen erdi-erdian, handinahiak
hartuak diren gizon haiek ohoreez eta handikeriaz ahaztu eta begiak txikiengan,
ahulengan, babes- ta zaintza-premiarik handiena behar dutenengan ezar ditzaten.
Ondoren,
haurra besarkatu eta diotse: «Hau bezalako haur bat nire izenean onartzen
duenak, ni neu onartzen nau». «Txiki bat» onartzen duena, munduan denik
«handiena», Jesus, onartzen ari da. Eta Jesus onartzen ari dena, hura bidali
duen Aita onartzen ari da. Txikiak eta babes gabeak onartzen ari den Eliza,
Jainkoa nola onartu irakasten ari da. Aldiz, handikiei begira bizi den eta
boteretsuekin bat egiten duen Eliza, Jesusek hots egin duen Jainkoaren Berri
Ona nahasten eta gaiztotzen ari da.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012ko irailaren 23a
ZERGATIK GARA AHAZTEN?
Jerusalemerako
bidean, ikasleei irakaspena ematen jarraitu du Jesusek, espero dion zoriaz.
Behin eta berriz errepikatu du gizonen esku utziko dutela eta hauek hilko,
baina Jainkoak piztuko. Markosek dio «ez ziotela ulertu eta beldurra ematen
ziela galdetzeak». Garai guztietako kristauen pobretasuna nabari da hitz
hauetan. Ezin ulertu dugu Jesus eta beldurra ematen digu haren mezuan
sakontzeak.
Kafarnaumera
iristean, Jesusek galdetu die: «Zein hika-mika zenuten bidean?» Eta ikasleak
isilik. Lotsaturik dira. Markosek esaten digu, handiena zein ote zen zutela
eztabaida, bidean. Benetan, lotsatzekoa da Gurutziltzatuko dutena halako
ikasleez inguratua ikustea: halako handinahi zoroa bizi dutenez. Eta zein dugu
gaur egun eztabaidagai Elizan, Jesusi jarraiki gabiltzala?
Etxera
iristean, irakaspen bat eman nahi die Jesusek. Premiazkoa dute. Hona Jesusen
lehen hitzak: «Lehena izan nahi duena, izan bedi guztien artean azkena eta
guztien zerbitzaria». Jesusi jarraiki doan taldean, gailendu eta besteak baino
handiago izan nahi duenak, azkena behar du izan, guztien ondorengoa; horrela
ikusi ahal izango du zein premia duten, horrela izan ahalko da guztien
zerbitzari.
Egiazko
handitasuna zerbitzari izatean datza. Jesusentzat, lehena ez da garrantzizko
kargua duen bat, baizik gainerakoen zerbitzari eta laguntzaile bizi dena.
Lehenak, Elizan, ez dira hierarkak, baizik jende xume hori, bidean aurkitzen
duenari lagunduz bizi den hori. Ez ginateke horretaz ahaztu behar.
Jesusen
ustez, guztiak besteengan pentsatuz bizi diren pertsonen gune izan beharko luke
Elizak. Gure beharra lukeen jendeari adi bizi garen elkarte. Ez da Jesusen
ameskeria. Harentzat hain garrantzizkoa da hori, non etsenplu bizi bat emango
baitigu.
Beste
ezer baino lehen, haur bat hartu eta guztien artean ezarri du, arreta harengan
ipin dezaten. Apostolutar Elizaren erdian beti egon beharko luke haur horrek,
jende ahul eta ezinduaren, laguntza-, babes- eta arreta premia dutenen sinbolo bezala. Ez luke egon
behar kanpoan, atarian. Gure arretaren xede izan behar luke.
Ondoren,
haurra besarkatu du. Ikasleek hori beti gogoan izan dezaten nahi du. Eta esan
die: «Haur hau bezalako bat nire izenean onartzen duenak, ni neu onartzen nau,
eta ni neu onartzen nauenak, ni neu bidali nauena onartzen du».
Begi-bistakoa
da Jesusen irakaspena: Jainkoa onartzeko bidea, haren Seme Jesus onartzea da:
jende xume, babesgabe, behartsu eta ezinduagan presente dagoen Jesus onartzea.
Zergatik gara ahazten horretaz horrenbeste?
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2009ko irailaren 20a
BI JARRERA OSO BEREZI JESUSENGAN
(2015eko
irailaren 20a homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.