Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 18. Igandea (B)
EBANJELIOA
El que viene a mí no pasará hambre, y el que cree en mí no pasará nunca sed
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 6, 24-35
Denbora haietan,
han ez zeudela ez Jesus, ez ikasleak konturatzean, jendea txalupetara igo eta
Kafarnaumera joan zen, Jesusen bila. Aintziraz beste aldean aurkitu eta esan
zioten:
– Maisu, noiz
etorri zara hona?
Jesusek erantzun
zien:
– Bene-benetan
diotsuet: Nire bila zabiltzate, ez ikusi dituzuen mirarizko seinaleengatik,
ogia asetzeraino jan duzuelako baizik. Ahalegin zaitezte, ez galtzen den
janariagatik, baizik eta irauten eta betiko bizia ematen duen janariagatik;
hori Gizonaren Semeak emango dizue, Jainko Aitak bere aginpidearen ordezkari
egin duenak.
Orduan, galdetu
zioten:
– Zer egin behar
dugu Jainkoak nahi duena egiteko?
Jesusek erantzun
zien:
– Hauxe da
Jainkoak nahi duena: berak bidali duenarengan zuek sinestea.
Galdetu zioten,
orduan:
– Zer seinale
ematen diguzu, bada, guk ikusi eta zuri sinesteko? Zer egiten duzu? Gure
arbasoek mana jan zuten basamortuan, Liburu Santuak dioen bezala: Zeruko ogia
eman zien jaten.
Jesusek erantzun
zien:
– Bene-benetan
diotsuet: Ez zizuen Moisesek eman zeruko ogia, baizik eta nire Aitak ematen
dizue zeruko egiazko ogia. Zeren Jainkoaren ogia, zerutik jaitsi eta munduari
bizia ematen diona da.
Orduan, eskatu
zioten:
– Jauna, emaguzu
beti ogi horretatik.
Jesusek erantzun
zien:
– Neu naiz bizia
ematen duen ogia ; niregana hurbiltzen dena ez da, ez, sekula gose izango, eta
niregan sinesten duena ez da behin ere egarri izango.
Jaunak esana.
HOMILIA
2018ko abustuaren 5a
BETIKO BIZI OGIA
(2011-2012ko
B zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2015eko abustuaren 2a
KRISTAUTASUNAREN BIHOTZA
(2009eko abustuaren 2a homilía
ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012ko abustuaren 5a
BETIKO BIZI OGIA
Zer
dela eta jarraitu Jesus kontuan hartzen hogei menderen ondoren? Zer espero
dezakegu harengandik? Zer ekarpen egiten ahal digu gure aldi honetako
gizon-emakumeei? Axola handiko elkarrizketa batez mintzo da Joanen ebanjelioa:
Galileako aintzira ondoan Jesusek jendetza handi batekin izandakoaz.
Bezperan
otordu harrigarri eta doakoa partekatu dute Jesusekin. Ase arte jan dute.
Nolatan utzi hari alde egiten? Nahi dutena, Jesusek keinu bera egin dezan da
eta berriro jaten eman diezaien doan. Ez dute buruan beste ezer.
Alabaina,
nahasgarri gertatu zaie Jesusen ustekabeko planteamendu hau: «Lan egizue, ez
galtzen den janari baten bila, baizik betiko biziraino irauten duenaren bila».
Baina nolatan ez gara arduratuko, ba, eguneroko ogiaz? Premiazkoa da ogia,
bizitzeko. Beharrezkoa dugu eta lan egin beharra inori inoiz falta ez dakion.
Badaki
hori Jesusek. Ogia da lehenengo gauza. Jan gabe ezin bizi gara. Horregatik
arduratu da horrenbeste goseak direnez eta eskekoez, aberatsengandik mahaitik
erortzen diren apurrak ere hartu ezin dituztenez. Horregatik madarikatu ditu
lurjabe zoroak, alea mandioan pilatzen dutenez, pobreez axolatu gabe.
Horregatik irakatsi die bere jarraitzaileei Aitari seme-alaba guztientzat
eguneroko ogia eskatzen.
Alabaina,
beste gose bat ernearazi nahi du haiengan Jesusek. Gosea asetzen duen ogiaz
hitz egin nahi die, ez egun batekoa soilik, baizik gizakiak bere baitan dituen
gose-egarriak asetzen dituenaz. Ez gaitezen ahaztu. Gugan bada beste gose bat:
justiziarena, askatasun, bake eta egiarena. Aitagandik datorkigun Ogi hori
bezala aurkeztu zaigu Jesus, ez janariaz asetzeko, baizik «munduari bizia
emateko».
Ogi
horrek, Jainkoagandik etorria den horrek, «betiko biziraino irauten du».
Eguneroko janariak urtetan eusten digu bizirik, baina heriotzatik libratu ezin
gaituen une bat iristen zaio. Alferrik da orduan jaten segitzea. Ezin eman digu
bizirik heriotzatik hara.
Betiko
biziaren Ogi bezala aurkeztu zaigu Jesus. Bakoitzak erabaki behar du nola nahi
duen bizi eta nola nahi duen hil. Baina Kristogan sinestea, geuregan indar
suntsiezin bat elikatzea da, gure heriotzarekin amaituko ez den zerbait
bizitzen hastea. Jesusi jarraitzea, heriotzaren misterioan murgiltzea da, haren
indar berpizgarria sostengu dugula.
Jesusen
hitzak entzutean, Kafarnaumeko jende hark beren bihotz hondotik egiten dio
oihu: «Jauna, emaguzu beti ogi horretatik». Koloka dugun geure fedetik, ez gara
ausartzen, agian, horrelakorik eskatzera. Eguneroko ogia dugu, agian, kezka
bakarra. Eta, batzuetan, geurea soilik.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2009ko abustuaren 2a
KRISTAUTASUNAREN BIHOTZA
Jesusen
premia du jendeak, eta haren bila dabil. Badu hark jendea erakartzen duen
zerbait; artean, ordea, ez daki zehazki zergatik eta zertarako dabilen Jesusen
bila. Ebanjelariaren arabera, bezperan gosea asetzeko ogia eman dielako dabil
bila haietako asko.
Haiekin
hizketan hasi da Jesus. Badira hastetik argitzea komeni den gauzak. Ogi
materiala oso garrantzitsua da. Jesusek berak irakatsi die Jainkoari eskatzen «eguneroko ogia» guztientzat. Alabaina,
gizakiak badu beste behar bat ere. Eta bizi-gosea betiko aseko dien jatekoa
eskaini nahi Jesusek.
Jendeak
sumatu du, ezen Jesusek horizonte berri bat ireki nahi diola, baina ez daki ez
zer egin, eta nondik nora hasi. Ebanjelariak hitz hauekin laburbildu ditu
jendearen galdekizunak: «eta zein egintza
behar ditugu burutu Jainkoak nahi duen harian lan egiteko?» Bada jende
horrengan asmatzeko zinezko gogo bat. Jainkoak gura duen hartan lan egin nahi
du; baina, dena legearen argitan pentsatzera ohitua dagoelarik, Jesusi galdetzen
dio zein egintza, zein jarduera eta zein betekizun izan behar dituen kontuan.
Jesusen
erantzunak kristautasunaren bihotza ukitzen du: «hau da Jainkoak nahi duen egintza (singularrean) sinets dezazuela berak bidali duen harengan».
Jesu Kristogan sinets dezaten nahi du Jainkoak, hura baita berak (Jainkoak)
mundura bidali duen erregalu handia. Hauxe da eskakizun berria. Horretan behar
dute lan egin. Gainerakoa bigarren mailakoa da.
Kristautasunean
hogei mende bizi ondoren, ez ote gara berraurkitu beharrean, ezen Elizaren
indar guztia eta berezitasuna Jesu Kristogan sinestea dela eta harri
jarraitzea? Ez ote gara «sineskizun» eta «betekizun» batzuen erlijiozaleen
jarrera gainditu eta Jesusen ikasle bezala bizitzeari ekin beharrean?
Kristau-fedea
ez datza, funtsean, jarduera eta betekizun berri batzuen kodea, itun
zaharrekoena baino goragokoa, betez bizitzean. Ez. Kristau-nortasuna Jesu
Kristorekiko harreman bizi eta konfiantzazkotik datorren biziera bizitzen
ikastea da. Jesusek bezala pentsatzen, sentitzen, maitatzen, sufritzen eta
bizitzen ikasten goazen neurrian goaz kristau bihurtzen.
Kristau
izateak, gaur, Jesusen esperientzia izatea eskatzen du, haren egitasmoarekin
bat egitea; duela hogei urte betetzaile on izateak eskatzen ez zuen moduan eskatzen
du hori gaur egun. Gizarte laiko honetan biziari eutsi ahal izateko,
kristau-elkarteek inoiz ez bezala zaindu behar dituzte Jesu Kristorekiko
atxikimendua eta bizi-harremanak.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko: