Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Abendualdiko 2. Igandea (C)
EBANJELIOA
Gizaki guztiek ikusiko dute Jainkoak ematen duen salbamena.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 3,1-6
Tiberio
enperadorearen agintealdiko hamabosgarren urtea zen. Pontzio Pilato zen Judeako
gobernari, Herodes Galileako agintari, honen anaia Felipe Itureako eta
Trakonitidako agintari, eta Lisanio Abileneko agintari; Anas eta Kaifas ziren
apaiz nagusi. Garai hartan, Joanek, Zakariasen semeak, Jainkoaren mezua hartu
zuen basamortuan . Jordan inguru guztian barrena ibili zen Joan,
bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez , bekatuen barkamenerako. Horrela,
Isaias profetaren liburuan idatzirik dagoena gertatu zen:
Ahots bat oihuka
ari da basamortuan:
ari da basamortuan:
Prestatu bidea
Jaunari,
zuzendu bidexkak hari.
zuzendu bidexkak hari.
Bete daitezela
sakanak,
beheratu mendi-muinoak;
bihur bitez zelai eta lautada
paraje latz eta malkarrak.
beheratu mendi-muinoak;
bihur bitez zelai eta lautada
paraje latz eta malkarrak.
Orduan, gizaki
guztiek ikusiko dute
Jainkoak ematen duen salbamena.
Jainkoak ematen duen salbamena.
Jaunak esana.
HOMILIA
2015eko abenduaren 6a
BASAMORTUA INGURUMEN
Lukasek
ardura berezia agertu du une hartan botere politikoa eta erlijiosoa
kontrolatzen duten pertsonen izenak zehatz emateko. Bere esku dute haiek guztia
planifikatzea eta gidatzea. Alabaina, Jesu Kristoren gertaera erabakitzailea
haien eraginaren eta boterearen eremuz kanpo prestatu eta gauzatu da, haiek
ezer jakin eta erabaki gabe.
Horrela
agertu ohi da beti munduan eta gure bizitzan gauzarik funtsezkoena. Horrela
sartu ohi da giza historian Jainkoaren grazia eta salbazioa. Funtsezkoena ez da
egoten boteretsuen esku. Guztiz labur dio Lukasek: «Jainkoaren hitza
basamortuan etorri zitzaion Joani», ez inperioko Erroma hiriburuan, ezta
Jerusalemgo Tenpluaren barne sakratuan.
Ezin
da inon entzun basamortuan baino hobeto mundua aldatzeko Jainkoak dagien deia.
Egiaren lurraldea da basamortua. Funtsezkoa bizitzeko tokia da. Han ez da
lekurik alferrik den ezertarako. Han ezin bizi da inor premiazko ez diren
gauzak pilatuz. Ezinezkoa da han luxua eta arrandia. Bizitza norabidetzeko bide
egokiaren bila ibiltzea da gauza nagusia.
Horregatik,
profeta askok basamortua amestu ohi zuen, bizitzan gauzarik xumeena eta
funtsezkoena denaren sinboloa delako; Jainkoaren aurkako hainbat
desleialtasunek eta herriaren aurkako hainbat zuzengabekeriak kutsatu gabeko
biziaren sinbolo delako. Basamortuaren ingurumen horretan, «Bataioaren»
egundoko sinboloa hots egiteari ekin dio Joan Bataiatzaileak;
bihozberritzearen, garbi bihurtzearen, barkazioaren eta biziera berri baten
hasieraren sinboloa izango da bataio hori.
Eta,
gaur, nola erantzun dei horri? Isaias profetagandik hartutako irudi batean
laburbildu du Bataiatzaileak: «Prestatu bidea Jaunari». Geure bizitzan oztopo
eta kontrakotasun askorekin topo egin ohi dugu, Jainkoa gure bihotzera eta
elkarteetara, gure Elizara eta mundu honetara iristea eragozten edo zailtzen
duten askorekin. Jainkoa beti hurbil izango da. Guri dagokigu bidea urratzea,
Jainkoa Jesusengan gizon eginik onartu ahal izateko.
Isaiasen
irudiak oso oinarrizko konpromisora eragiten digu: funtsezkoaz gehiago arduratzera,
bigarren mailakoetan galdu gabe; zuzentzera, guztien artean desitxuratu izan
duguna; bide okerra zuzentzera; geure bizitzako benetako egia aintzat hartzera,
bihozberritzearen jarrera berreskuratzeko. Arduraz jokatu beharra dugu geure
haurren bataioaren inguruan; baina «bihozberritzearen bataioa» da guztiek
guztien gain behar duguna.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012ko abenduaren 9a.
BIDE BERRIAK URRATU
Jesusi
bidea funtsezko moduan urratu zion profetatzat hartu zuten Joan Bataiatzailea
lehen kristauek. Horregatik, mendetan barna, dei bizi bihurtu da Bataiatzailea:
Jesusi harrera ona egin ahal izateko, bidea prestatzera eragiten digun dei
bizia.
Isaias
profetagandik jaso duen oihu honetan laburtu du Lukasek Bataiatzailearen mezua:
«Prestatu bidea Jaunari». Nola entzun, ordea, oihu hau gaur egungo Elizan? Nola
urratu bidea, gaur egungo gizon-emakumeek Jesusekin topo egiteko moduan? Nola egin harrera ona Jesusi geure elkarteetan?
Lehenik
eta behin, jabetu beharra dugu ezen harreman biziagoa behar dugula Jesusekin
berarekin. Ez da aski erlijio-doktrinaz bakarrik elikatzea. Ezin jarraitu ahal
diogu Jesusi, hura abstrakzio bikain huts bihurturik. Harekin bizi-lotura behar
dugu, haren bizierak erakar gaitzan utzi beharra, hark Jainkoaz eta gizakiaz
duen grinak kutsa gaitzan utzi beharra.
Gizarte
moderno honetako «basamortu espiritualean», honela behar dugu hartu eta eratu
kristau-elkartea: Jesusen Ebanjelioari harrera ona egiten zaion gune edo leku
bezala. Bizi beharra dugu fededunek, fede txikiagokoek, fede eskasekoek eta,
are, fedegabeek Jesusen ebanjelio-kontakizunaren inguruan elkartzearen
esperientzia. Jesusi aukera eman beharra dugu bere indar gizatarraz gure
problemak, krisialdiak, beldurra eta esperantza blai egin ditzan.
Ez
genuke ahaztu behar. Ebanjelioetan ez dugu ikasten doktrina akademiko bat
Jesusez, mendetan barna ezinbestean zaharkituz joango litzatekeena. Bizitzeko
era bat ikasten dugu, aldi guztietan eta kultura guztietan bideragarri izango
litzatekeena: Jesusen beraren biziera edo bizitzeko era. Doktrinak ez du
bihotza ukitzen, ez du bihotz-berritzen, ez maitemintzen ere; Jesusek bai.
Ebanjelio-kontakizunarekin
zuzeneko eta ondoz ondoko esperientziak fede berri batera jaioarazten gaitu, ez
«doktrinatze» edo «ikasketa teoriko» baten bidez, baizik Jesusekin bizi-ukipena
izanez. Jesusek fedea bizitzen irakasten digu, ez derrigortuz, baizik
erakarriz. Kristau-bizitza biziarazten digu, ez eginbeharreko gauza bezala,
baizik kutsadura bezala. Ebanjelioaren ukipenean biziz, Jesusen jarraitzaile
izatearen geure egiazko nortasuna berreskuratzen dugu.
Ebanjelioetan
barna ibiliz, esperimentatzen dugu Berpiztuaren presentzia ikusezin eta isilak
gizatasun-ezaugarriak eta ahots jakin bat hartzen dituela. Bat-batean dena da
aldatzen: gure bizitzari zentzua, egia eta esperantza ematen dizkion Norbait
lagun dugula bizi gintezke. «Ebanjelizazio berriaren» sekretua Jesusekin
zuzeneko eta ondoz ondoko ukipenean bizitzean datza. Hura gabe ezinezkoa da
fede berri bat sortzea.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2009ko abenduaren 6a.
BASAMORTUA INGURUMEN
(2015-2016ko
C zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Para
ver videos de las Conferencias de José Antonio Pagola