José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2014ko otsailaren 2a
Jaungoikoaren Aurkespena (A)
EBANJELIOA
Ikusi dute nire begiok
zure Salbatzailea.
zure Salbatzailea.
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa Lukas liburutik 2, 22-40
Moisesen legean agindutako garbikuntza
egiteko unea iritsi zitzaienean, gurasoek Jesus Jerusalemera eraman zuten
Jaunari aurkezteko. Izan ere, honela agintzen du Jaunaren legeak: Lehen-seme
guztiak Jaunari sagaratuko zaizkio. Jaunaren legean ezarritako oparia ere
eskaini zuten: bi usapal edo bi usakume.
Bazen Jerusalemen Simeon izeneko bat, gizon
zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena.
Espiritu Santua berekin zuen eta aditzera emana zion ez zela hilko Jaunak
bidalitako Mesias ikusi gabe. Espirituak eraginik, tenplura joan zen eta,
Jesusen gurasoak legeak agintzen zuena betetzeko asmoz tenpluan sartzerakoan,
haurra besoetan hartu eta Jainkoa goretsi zuen, esanez:
«Orain bai, Jauna,
zeuk hitzeman bezala,
utz diezaiokezu zeure morroi honi
bakean hiltzen!
zeuk hitzeman bezala,
utz diezaiokezu zeure morroi honi
bakean hiltzen!
Ikusi dute nire begiok
zure Salbatzailea,
herri guztien aurrean zuk aurkeztua:
nazioak argitzeko argi
eta zure herri Israelen ospe».
zure Salbatzailea,
herri guztien aurrean zuk aurkeztua:
nazioak argitzeko argi
eta zure herri Israelen ospe».
[Aita-amak harriturik zeuden Simeonek haurraz
esaten zuenarengatik. Simeonek bedeinkatu egin zituen eta haurraren ama Mariari
esan zion: «Begira, ume hau israeldar batzuentzat erorbide eta besteentzat
altxabide izateko ezarria dago; eztabaida sortuko duen seinalea izango da,
horrela guztien asmo ezkutuak agerian geldi daitezen. Eta zuri ere saminezko
ezpatak zulatuko dizu bihotza».
Bazen profetesa bat ere, Ana, Fanuelen alaba,
Aserren leinukoa. Urteetan oso aurreratua zen: gaztetan ezkondu eta zazpi urtez
senarrarekin bizi ondoren, alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau
urte. Ez zen tenplutik ateratzen, eta gau eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuen
bertan, barau eta otoitz. Une hartan aurkezturik, Jainkoari eskerrak ematen
hasi zen, eta haurrari buruz hitz egiten Jerusalemen askapena espero zuten
guztiei.
Jaunaren legeak agintzen zuen guztia bete
ondoren, Jesusen gurasoak Galileara itzuli ziren, Nazaret beren herrira. Haurra
haziz eta sendotuz zihoan; jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren onginahia
berekin zuen.]
Jaunak esana.
HOMILIA
2014ko otsailaren 2a
FEDE XUMEA
Jesusen
jaiotzaren kontakizuna txundigarria da. Lukasen arabera, harrera egiteko
lekurik ez duen herri batean jaio da Jesus. Artzainek Betleem osoan ibili behar
izan dute haren bila, harik eta bazter batean aurkitu duten arte, ganadu-aska
batean etzana, gurasoak beste lekukorik gabe.
Itxuraz,
Lukasek bigarren kontakizun bat eraiki beharra sentitu du, haurra anonimatutik
atera eta jendaurrean aurkezteko. Eta zein leku egokiagorik Jerusalemgo Tenplua
baino, Jesus handikiro onartu izateko, Jainkoak bere herriari bidaliko Mesias
bezala?
Alabaina,
berriro ere txundigarria izango da Lukasen kontakizuna. Gurasoak haurrarekin Tenplura
hurbildu direnean, ez zaizkie bidera irten ez apaiz nagusiak, ez gainerako
gidari erlijiosoak. Urte batzuen buruan, horiek salduko dute gurutzean josi
dezaten. Jesusek ez du izan onarpenik bere buruaz seguru eta pobreen
sufrimenduaz ahazturik den erlijio horretan.
Ez
dira etorri harrera egitera lege-maisuak ere, beren «giza tradizioak»
Tenpluaren aterpean predikatzen zituzten haiek. Urte batzuk geroago, uko egin
diote Jesusi, larunbataren legea hausten duelako. Jesusek ez du ezagutu
onarpenik bizitza era duinago eta sanoagoan bizitzeko laguntza ez diren
irakaspen eta tradizio erlijiosoetan.
Jesus
onartu eta Jainkoaren Bidalitzat aitortu dutenak, adin handiko bi lagun izan
dira; fede xumea dute eta bihotza irekia; beren bizitza luzean Jainkoaren salbamenaren
zein bizi izan dira. Ematen du, pertsonaia sinboliko ote diren iradokitzen
dutela beraien izenek. Gizonezkoak Simeon du izena (hau da: «Jaunak entzun
du»); emakumeak Ana du izena (hau da: «Erregalua»). Aldi guztietan eta herri
guztietan, bere konfiantza Jainkoagan ezarririk bizi izan den fede xumeko
hainbat eta hainbat jenderen ordezkari dira biak.
Biak
dira Israel herriko ingurune sanokoak. «Yahveren Pobreen Taldekotzat» hartuak
dira biak. Ezer ez duten jendea dira, soil-soilik Jainkoaganako beren fedea
dute. Ez dute buruan, ez beren aberastasunik, ez beren ongizaterik. Hauxe
espero dute soilik: beren herriak behar duen «kontsolamendua», belaunez belaun
bila ari diren «askapena», lurreko herriek bizi duten ilunpea argituko duen
«argia». Eta hona: beren esperantzak Jesusengan bete direla sentitu dute orain.
Behin
betiko salbazioa Jainkoagandik espero duen fede xume hau gehiengoaren fedea da.
Fede bat gutxi landua, kasik beti otoitz trakets eta zabartuan gauzatzen dena,
adierazpen ez oso ortodoxotan formulatzen dena, batez ere larrialdi zailetan
esnatzen dena. Fede bat, zeina ulertzeko eta onartzeko Jainkoak inolako
arazorik ez duena.
José Antonio Pagola
José
Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko: