Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Eguberri ondoko 2. Igandea (C)
EBANJELIOA
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Juan liburutik 1, 1-18
Hasieran bazen Hitza.
Hitza Jainkoarekin zegoen
eta Hitza Jainko zen.
eta Hitza Jainko zen.
Hasieran
Jainkoarekin zegoen Hitza.
Jainkoarekin zegoen Hitza.
Gauza guztiak
beronen bidez egin ziren,
eta egindakotik ezer
ez da berau gabe egin.
beronen bidez egin ziren,
eta egindakotik ezer
ez da berau gabe egin.
Hitzarengan zegoen bizia,
eta bizia gizakien argia zen;
argi horrek ilunpetan egiten du argi,
baina ilunpeek ez zuten onartu.
eta bizia gizakien argia zen;
argi horrek ilunpetan egiten du argi,
baina ilunpeek ez zuten onartu.
Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia; Joan
zuen izena. Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera, beraren
mezuaren bidez sinets zezaten. Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin
behar zuena baizik.
Hitza zen egiazko argia,
mundura etorriz
gizaki guztiak argitzen dituena.
mundura etorriz
gizaki guztiak argitzen dituena.
Munduan zegoen
eta, mundua haren bidez
egina izan arren,
mundukoek ez zuten onartu.
eta, mundua haren bidez
egina izan arren,
mundukoek ez zuten onartu.
Bere etxera etorri zen,
baina beretarrek ez zuten onartu.
baina beretarrek ez zuten onartu.
Onartu zuten guztiei, ordea,
berarengan sinesten dutenei, alegia,
Jainkoaren seme-alaba izateko
ahalmena eman zien.
berarengan sinesten dutenei, alegia,
Jainkoaren seme-alaba izateko
ahalmena eman zien.
Hauek ez dira giza odolekoak,
ezta gizakiaren borondatez sortuak ere,
Jainkoarengandik jaioak baizik.
ezta gizakiaren borondatez sortuak ere,
Jainkoarengandik jaioak baizik.
Eta Hitza gizon egin zen
eta gure artean jarri bizitzen.
eta gure artean jarri bizitzen.
Ikusi dugu haren Jainko-aintza,
Aitarengandik
maitasun eta egiaz betea
datorren Seme bakarrari
dagokion aintza.
Aitarengandik
maitasun eta egiaz betea
datorren Seme bakarrari
dagokion aintza.
Joanek beronetaz egin zuen testigantza, oihu
eginez: «Honetaz ari nintzen ni, “Nire ondoren datorrena nire gainetik dago, ni
baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean».
Izan ere, guztiok hartu dugu
haren betearen betetik,
eta maitasuna maitasunaren gain hartu ere.
haren betearen betetik,
eta maitasuna maitasunaren gain hartu ere.
Legea Moisesen bidez eman zen;
maitasuna eta egia, berriz,
Jesus Mesiasen bidez.
maitasuna eta egia, berriz,
Jesus Mesiasen bidez.
Jainkoa ez du inork inoiz ikusi;
Aitaren baitan dagoen
eta Jainko den
Seme bakarrak
eman digu haren berri.
Aitaren baitan dagoen
eta Jainko den
Seme bakarrak
eman digu haren berri.
Jaunak esana.
HOMILIA
2016ko urtarrilaren 3a
JESUS BERRIRO GEURE EGIN
Fededunok
irudi asko eta askotarikoak izan ohi ditugu Jainkoaz. Haurtzarotik hartaz
ikusmoldea eginez joan gara; horretan, batez ere, katekistei eta predikariei
entzun izan dugunak baldintzatu gaitu, eta etxean eta ikastetxean irakatsi
digutenak, edota ospakizun eta egintza erlijiosoetan bizi izan dugunak.
Jainkoaz
sortu izan ditugun irudi hauek guztiak ez-beteak dira eta eskasak; behin eta
berriz, bizitzan, irudi horiek garbi egiten saiatu beharra izan dugu. Ezin
ahaztu dugu hori. Joanen ebanjelioak biribilki gogorarazi digu biblia-tradizio
osoa kutsatzen duen konbentzimendu hau: «Jainkoa ez du inork inoiz ikusi».
Teologoak
asko mintzo dira Jainkoaz, gehiegi ere bat, gehienetan: ematen du dena dakitela
hartaz; egiaz, ordea, teologo bakar batek ere ez du ikusi Jainkoa. Gauza bera
esan behar da predikariez eta gidari erlijiosoez: segurtasun ia erabatekoaz
mintzo ohi dira; ematen du ezen beren barruan ez dutela inolako dudarik; egiaz,
ordea, haietako inork ez du ikusi Jainkoa.
Beraz,
nola garbi egin Jainkoaz ditugun irudiak, haren misterio santua ez
desitxuratzeko? Joanen ebanjelio berak gogorarazten digu Jainkoaz
kristau-fedeak duen konbentzimendua
zertan sostengatzen den. Jesusek bakarrik, Jainkoaren Seme bakarra den horrek «eman
du ezagutzera». Inon ez digu agertzen Jainkoak bere bihotza, ez
erakusten bere aurpegia Jesusen baitan bezala.
Jainkoak
ez digu agertu bere burua irakaspen eta formula teologikoez, baizik Jesusen
maitasun-bizitzaz, haren portaeraz eta mezuaz, heriotzarainoko bere
buru-eskaintzaz eta piztueraz. Jainkoagana hurbildu nahi badugu, gizonagana
hurbildu beharra dugu zeinengan atera baitzaigu bidera.
Kristautasunak,
Jesusi ezjakinarena egin eta hura alde batera uzten duenean, egiazko Jainkoaz
urruntzeko arriskua bizi ohi du;
gainera, haren ordez, irudi nahasgarriak hartzeko arriskua izan ohi du: haren
aurpegia desitxuratzen duten irudiak; beste mundu bat, libreagoa, zuzenagoa eta
haurridetsuagoa eraikitzeko egitasmoan parte hartzea eragozten diguten irudiak.
Horregatik dugu hain premiatsua Jesus berriro geure egitea.
Ez da
aski Jesus teoriaz edo doktrinaz aitortzea. Guztiok dugu ebanjelioetara era
zehatzagoan eta bizi-giroan hurbilduz Jesus ezagutu beharra, haren egitasmoaren
ildoari atxiki beharra, haren espirituak anima gaitzan utzi beharra, Aitarekin
dituen harremanetan bat egin beharra, egunez egun hari hurbiletik jarraitu
beharra. Horixe da bere fedea garbi eginez bizi den elkarte baten zeregin
zoragarria.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko: