Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano ..... Eleaniztun
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan
A Zikloa,
B Zikloa edo
C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2014ko apirilaren 13
Erramu Igandea Jaungoikoaren Pasioan - A
EBANJELIOA
Jesukristo Jaunaren Pasioa.
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoen liburutik 26, 14-27, 66
Zenbat
agintzen didazue Jesus zuen eskuetara emateagatik?
C. Orduan, Hamabietako
batek, Judas Iskariote deituak, apaizburuengana Joan eta esan zien:
D. «Zenbat agintzen
didazue Jesus zuen eskuetara emateagatik?»
C. Zilarrezko hogeita
hamar txanpon agindu zizkioten. Ordutik, Jesus haien eskuetara emateko egokiera
bila hasi zen Judas.
Non egin behar ditugu Pazko-afarirako prestaketak?
C. Legamia gabeko Ogien
Jaiko lehen egunean, ikasleak hurbildu ziren Jesusengana, galdetuz:
D. –Non egin behar
ditugu Pazko-afarirako prestaketak?
C. Hark esan zien:
+. –Zoazte hirira,
halakoaren etxera, eta esaiozue: «Maisuak dio hurbil dela bere ordua, eta
zuenean ospatu nahi duela Pazkoa bere ikasleekin».
C. Jesusek agindu
bezala egin zuten ikasleek, eta Pazko-afaria prestatu zuten.
Zuetako
batek saldu egingo nau.
C. Ilunabarrean,
mahaian zegoen Jesus hamabi ikasleekin. Afaltzen ari zirela, Jesusek esan zuen:
+. –Benetan diotsuet:
Zuetako batek saldu egingo nau.
C. Haiek, oso
goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion banaka:
D. –Nik ote, Jauna?
C. Hark erantzun zuen:
+. –Nirekin plater
beretik jaten ari den batek salduko nau.
Gizonaren Semea badoa, bai, Liburu Santuek
hartaz dioten bezala; baina dohakabea Gizonaren Semea salduko duena! Hobe
zukeen jaio izan ez balitz!
C. Judasek, salduko
zuenak, galdetu zion:
D. –Ni ote naiz hori,
Maisu?
C. Jesusek erantzun zion:
+. –Zeuk esan duzu.
Hau
nire gorputza da. Hau nire gorputza da.
C. Afaltzen ari zirela,
ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta ikasleei
eman zien, esanez:
+. «Hartzazue eta jan,
hau nire gorputza da».
C. Gero, kopa hartu
eta, esker oneko otoitza egin ondoren, eman egin zien, esanez:
+. «Edan guztiok
honetatik, hau nire odola baita, Jainkoarekiko ituna berrituko duena, bekatuak
barkatzeko guztien alde isuria.
Egia esan, hemendik aurrera ez dut gehiago
ardorik edango, neure Aitaren erreinuan zuekin ardo berria edan arte».
C. Gorazarreak kantatu
ondoren, Oliamendira abiatu ziren.
Joko dut artzaina eta ardiak
sakabanatu egingo dira.
C. Jesusek esan zien:
+. «Zuek guztiok
niregan duzuen sinesmenak huts egingo du gaur gauean, honela baitago idatzia
Liburu Santuetan: Joko dut artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira. Baina
piztu ondoren, aurretik joango natzaizue Galileara».
C. Pedrok esan zion:
D. –Zureganako beste
guztien sinesmenak huts egiten badu ere, nireak inola ere ez.
C. Jesusek erantzun:
+. –Benetan diotsut:
Gaur gauean, oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu.
C. Pedrok esan zion:
D. –Zurekin hil behar
badut ere, ez zaitut inola ere ukatuko.
C. Eta gauza bera
zioten ikasle guztiek.
Tristura
eta larria sentitzen hasi zen.
C. Jesus bere
ikasleekin Getsemani zeritzan landa batera iritsi zen, eta esan zien:
+. «Zaudete hemen, ni
hara otoitz egitera noan bitartean».
C. Pedro eta Zebedeoren
bi semeak eraman zituen berekin. Tristura eta larria sentitzen hasi zen, eta
esan zien:
+. «Hiltzeko zorian
nago tristuraz. Gelditu hemen eta zaudete erne nirekin batera».
C. Eta aurreraxeago
joanik, ahuspez erori zen eta otoitz egin zuen, esanez:
+. «Ene Aita, ahal
bada, urrun ezazu niregandik edari samin hau. Hala ere, egin bedi zuk nahi
bezala, ez nik nahi bezala».
C. Ikasleengana joan
eta lotan aurkitu zituen. Pedrori esan zion:
+. «Beraz, ordubete ere
ezin izan zarete nirekin erne egon? Zaudete erne eta egizue otoitz, tentaldian
ez erortzeko: gogoz kartsu izan arren, ahula baita gizakia».
C. Bigarren aldiz
aldendu eta otoitz egin zuen, esanez:
+. «Ene Aita, edari
samin hau derrigorrez edan behar badut, egin bedi zure nahia».
C. Eta berriro
itzulirik, lo aurkitu zituen, begiak astun baitzituzten. Haiek utzirik, berriz
ere aldendu eta hirugarren aldiz otoitz egin zuen, lehengo hitzak berriro
esanez. Ondoren, ikasleengana joan eta esan zien:
+. «Egin lo eta hartu
atseden! Hara, gainean da ordua, Gizonaren Semea bekatarien eskuetara emana
izateko. Jaiki, goazen, hemen da salduko nauena!»
Jesusengana
hurbildurik, heldu eta atxilotu egin zuten.
C. Jesus hizketan ari
zela, han azaldu zen Judas, Hamabietako bat; gizon-multzo handi bat zetorren
harekin, ezpata eta makilak eskuetan, apaizburu eta herriko zaharrek bidalirik.
Saltzaileak seinale hau jarria zien:
D. «Nik musu emango
diodana, horixe da, atxilot ezazue».
C. Berehala,
Jesusengana hurbildu eta esan zion:
D. «Agur, Maisu!»
C. Eta musu eman zion.
Jesusek esan zion:
+. «Adiskide, egizu
egitekoa!»
C. Orduan, besteek,
Jesusengana hurbildurik, heldu eta atxilotu egin zuten. Jesusekin zeudenetako
batek ezpata atera, morroia jo eta belarria moztu zion.
Jesusek esan zion:
+. «Itzuli ezpata hori
bere tokira, zeren ezpataz ari dena ezpataz hilko baita.
Ala uste al duzu ezin diodala Aitari dei
egin? Hamabi aingeru-talde eta gehiago jarriko lizkidake berehala ondoan. Baina
nola beteko lirateke, orduan, Liburu Santuak, honela gertatu behar duela
baitiote?»
C. Une hartan, Jesusek
jendeari esan zion:
+. «Ezpataz eta makilaz
etorri zarete, lapur baten bila bezala, ni harrapatzera! Egunero esertzen
nintzen tenpluan irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu.»
C. Baina hau guztia
profetek idatzia bete dadin gertatu da.
Orduan, ikasle guztiek Jesus utzi eta ihes
egin zuten.
Gizonaren Semea Ahalguztidunaren
eskuinean eserita ikusiko duzue.
C. Jesus atxilotu
zutenek Kaifas apaiz nagusiaren etxera eraman zuten, han bilduak baitziren
lege-maisu eta herriko zaharrak.
Pedro, Jesusi urrutitik jarraituz, apaiz nagusiaren
jauregiraino joan eta, barrura sarturik, morroiekin eseri zen, hura guztia
zertan amaitzen zen ikusteko.
Apaizburuak eta Biltzar Nagusi osoa Jesusen
kontra gezurrezko lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko; baina ez
zuten aurkitu, gezurrezko lekuko asko azaldu arren. Azkenean, bi azaldu ziren,
esanez:
O. «Honek esana du:
Jainkoaren santutegia desegin dezaket eta hiru egunetan berreraiki».
C. Orduan, apaiz
nagusiak zutitu eta galdetu zion:
O. –Ez al diezu deus
erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?
C. Baina Jesus isilik.
Apaiz nagusiak esan zion:
O. –Jainko
biziarengatik eskatzen dizut: Esaguzu zinez zu al zaren Mesias, Jainkoaren
Semea.
C. Jesusek erantzun:
+. –Zeuk esan duzu. Eta
gehiago diotsuet: Oraindanik Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean
eserita eta zeruko hodei gainean etortzen ikusiko duzue.
C. Orduan, apaiz
nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan:
O. –Biraoa esan du. Ba
ote dugu lekuko beharrik? Zeuek entzun duzue biraoa. Zer deritzozue?
C. Haiek erantzun:
M. –Heriotza merezi du.
C. Orduan, aurpegira
listua bota eta ukabilkadak eman zizkioten; beste batzuek masailekoak ematen
zizkioten, esanez:
M. «Asma ezak, Mesias,
nork jo hau?»
Oilarrak
jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu.
C. Pedro kanpoan eseria
zegoen, patioan; neskame batek ondoratu eta esan zion:
O. –Hi ere Jesus
galilearrarekin bizi hintzen.
C. Baina hark guztien
aurrean ukatu zuen:
D. –Ez zekinat zertaz
ari haizen.
C. Ate ondora irten
zen, eta beste neskame batek ikusi eta han zeudenei esan zien:
O. –Jesus
nazaretarrarekin ibilia da hau.
C. Pedrok berriro ukatu
zuen, zin eginez:
D. –Ez dut ezagutzen
gizon hori.
C. Geroxeago, han
zeudenek, hurbildurik, Pedrori esan zioten:
O. –Bai, hi ere
horietakoa haiz, noski; hizkeran ezagun duk.
C. Orduan, Pedro
biraoka eta maldizioka hasi zen:
D. –Ez dut ezagutzen
gizon hori.
C. Une hartan oilarrak
jo zuen. Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek esana: «Oilarrak jo baino lehen,
hiru aldiz ukatuko nauzu», eta, kanpora irtenik, negarrari eman zion saminki.
Jesus
Pilato gobernariaren eskuetara eman zuten.
C. Eguna argitu
zuenean, apaizburu eta herriko zahar guztiek bildu eta Jesusen kontrako
erabakia hartu zuten, heriotzara kondenatzeko. Gero, lotuta eraman zuten eta
Pilato gobernariaren eskuetara eman.
Ez
da zilegi diru hau tenpluko dirutegira botatzea, odoletan zikindua baita.
C. Judas saltzaileak,
Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta zilarrezko hogeita hamar
txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien, esanez:
D. –Oker egin dut
errugabea heriotzara emanez.
C. Baina haiek erantzun
zioten:
O. –Eta guri zer? Hor
konpon!
C. Orduan, dirua
tenpluan jaurtirik, alde egin eta bere burua urkatu zuen. Apaizburuek dirua
jaso eta esan zuten:
O. «Ez da zilegi diru
hau tenpluko dirutegira botatzea, odoletan zikindua baita».
C. Eta elkarren artean
erabaki ondoren, «Eltzegilearen soroa» erosi zuten diru harekin, kanpotarren
hilerri izan zedin. Horregatik, gaur egun ere «Odol-soro» deitzen zaio toki
hari.
Honela bete zen Jeremias profetak esana: Eta
hartu zituzten zilarrezko hogeita hamar txanponak; hori izan zen israeldarrek
ezarri zioten salneurria. Eta eltzegilearen soroa erosteko erabili
zituzten, Jaunak agindu zidan bezala.
Zu
al zara juduen erregea?
C. Jesus gobernariaren
aurrean aurkeztu zuten. Gobernariak galdetu zion:
O. –Zu al zara juduen
erregea?
C. Jesusek erantzun
zion:
+. –Zeuk diozu.
C. Apaizburuek eta
zaharrek salaketa asko egiten zuten haren aurka, baina hark ez zuen ezer
erantzuten.
Pilatok esan zion:
O. –Ez al duzu entzuten
zenbat gauza ateratzen duten zure kontra?
C. Eta ez baitzion
salakuntza bati ere erantzunik eman, erabat harriturik gelditu zen gobernaria.
Pazko-jaiero preso bat askatu ohi zuen
gobernariak, herriak nahi zuena. Bazen orduan preso sonatu bat, Barrabas
zeritzana. Beraz, jendea bildu zenean, Pilatok galdetu zien:
O. –Zein nahi duzue
askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias delakoa?
C. Ongi baitzekien
bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.
Epaimahaian eseria zegoela, emazteak mandatu
hau bidali zion:
O. «Ez zaitezela
errugabe horrekin sar! Asko sufritu dut bart ametsetan hori dela eta».
C. Baina apaizburuek
eta zaharrek jendea berotu zuten Barrabasen askatasuna eta Jesusen heriotza
eska zitzan. Gobernariak berriro galdetu zien:
O. –Bietako zein nahi
duzue askatzea?
M. –Barrabas – C. erantzun zuten.
C. Pilatok esan zien:
O. –Eta zer egin behar
dut Jesusekin, Mesias delakoarekin?
C. Denek erantzun
zuten:
M. –Gurutzean josi!
C. Eta hark:
O. –Zer oker egin du,
bada?
C. Haiek, are eta oihu
handiagoz:
M. –Gurutzean josi!
C. Guztia alferrik zela
eta, gainera, iskanbila sortzera zihoala ikusirik, Pilatok ura hartu eta eskuak
garbitu zituen jendearen aurrean, esanez:
O. –Ez naiz gizon honen
heriotzaren erantzule! Zeuek ikusi!
C. Herri osoak erantzun
zuen:
M. –Geu eta gure
ondorengoak egiten gara horren heriotzaren erantzule!
C. Orduan, Barrabas
askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren, haien eskuetara eman zuen,
gurutziltza zezaten.
Agur,
juduen erregea!
C. Gobernariaren
soldaduek Jesus jauregira eraman zuten eta gudari-taldeko denak bildu zituzten
haren inguruan. Soinekoak erantzi zizkioten eta purpurazko kapa batez jantzi
zuten. Arantzaz egindako koroa ezarri zioten buruan eta kanabera eskuan, eta,
aurrean belaunikaturik, iseka egin zioten esanez:
M. «Agur, juduen
erregea!»
C. Listua botatzen
zioten eta, kanabera kendurik, buruan jotzen zuten.
Nahiko iseka egin ondoren, kapa erantzi eta
bere soinekoak jarri zizkioten. Gero, gurutzean josteko eraman zuten.
Bi lapur
gurutziltzatu zituzten Jesusekin batera.
C. Ateratzean, Zireneko
gizon bat aurkitu zuten, Simon zeritzana, eta Jesusen gurutzea eramatera
behartu zuten.
Golgota izeneko tokira iritsi zirenean
(Golgotak «Burezur» esan nahi du), behazunez nahasiriko ardoa eman zioten
edatera. Jesusek dastatu bai, baina ez zuen edan nahi izan.
Gurutzean josi ondoren, soldaduek Jesusen
jantziak banatu egin zituzten zotz eginez.
Eta han gelditu ziren, eserita, zaintzen.
Buruaren gainaldean kondenaren arrazoia ipini zuten idatzita: «Hau Jesus da,
juduen erregea». Bi lapur gurutziltzatu zituzten Jesusekin batera, bata
eskuinean eta bestea ezkerrean.
Jainkoaren Semea baldin bahaiz Jaits hadi gurutzetik!
C. Handik igarotzen
zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin eta esanez: M. «Santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen
omen duan horrek, Jainkoaren Semea baldin bahaiz, salba ezak heure burua! Jaits
hadi gurutzetik!»
C. Era berean,
apaizburu, lege-maisu eta zaharrek ere irri egiten zioten, esanez:
O. «Besteak salbatu
ditik, eta bere burua ezin. Israelgo errege omen duk hori; jaits dadila orain
gurutzetik, eta sinetsiko diagu berarengan.
Jainkoarengan jarria dik uste ona; libra
dezala orain, maite baldin badu; ez zuen, bada, esaten Jainkoaren Semea zela?»
C. Orobat, berarekin
gurutzean josiak zeuden lapurrek ere irain egiten zioten.
Elí, Elí, lamá sabaktaní.
C. Eguerditik hirurak
arte ilundu egin zuen lurbira osoan Hirurak inguruan, Jesusek oihu handiz esan
zuen:
+. «Eli, Eli, lema
sabaktani?» C. (Hau da: +. «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi
nauzu?»).
C. Hau entzutean,
bertan zeuden batzuek esan zuten:
M. «Eliasi deika ari
da».
C. Eta berehala,
haietako batek, lasterka belaki bat hartzera joan, ozpinetan busti eta,
kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion.
Besteek, ordea, zioten:
M. «Egon, ea datorkion
Elias salbatzera!»
C. Baina Jesusek,
berriro deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen.
Denak belaunikatzen dira eta eten bat egiten
da.
C. Eta horra,
santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen, goitik beheraino; lurrikara izan zen
eta harkaitzak zartatu egin ziren; hilobiak zabaldu eta hilik zeuden santu asko
piztu egin ziren: hilobietatik irten eta, Jesus piztu ondoren, hiri santuan
sartu ziren eta jende askori agertu zitzaizkion.
Lurrikara eta gertakari guztiok ikustean,
erromatar ehuntariak eta harekin Jesus zaintzen zeuden besteek, beldurrak jota,
esan zuten:
O. «Zinez, Jainkoaren
Semea zen hau!»
C. Baziren han emakume
asko ere, urrutitik begira; Jesusi jarraituz Galileatik etorriak ziren, beraren
zerbitzari; haien artean, Magdalako Maria, Santiago eta Joseren ama Maria, eta
Zebedeoren semeen ama.
Josek,
Jesusen gorpua harturik hilobi berri batean ezarri zuen.
C. Ilunabarrean, Jose
zeritzan Arimateako gizon aberats bat etorri zen, Jesusen ikaslea. Pilatogana
aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu zion. Pilatok emateko agindu zuen. Josek,
gorpua harturik, izara garbi batean bildu zuen eta haitzean zulaturiko hilobi
berri batean ezarri. Gero, harri handi bat irauliz, hilobiko sarrera itxi eta
joan egin zen.
Magdalako Maria eta beste Maria hilobi
aurrean eserita zeuden.
Badituzue
zeuen guardiak. Zoazte, eta zaindu dakizuen modura.
C. Biharamuna larunbata
zen. Apaizburuak eta fariseuak Pilatogana bildu ziren elkarrekin, eta esan
zioten:
O. –Jauna, gogoratu
dugu engainatzaile horrek, artean bizi zelarik, esan zuela: «Hiru egunen buruan
piztu egingo naiz».
Agindu ezazu, bada, hirugarren eguna arte
hilobia zaintzeko; ez dadila gerta, haren ikasleak gorpua eraman eta gero «Hildakoen
artetik piztu da» herriari esanez etortzea. Azken engainu hau lehenengoa baino
okerragoa izango litzateke.
C. Pilatok erantzun
zien:
O. –Badituzue zeuen
guardiak. Zoazte, eta zaindu dakizuen modura.
C. Joan ziren, bada,
eta hilobia segurtatu zuten, harria zigilatuz eta guardia ipiniz.
Jaunak esana.
HOMILIA
2014ko apirilaren 13a
EZ ZION EZERK ATZERA EGINARAZI
Joan
Bataiatzailea hiltzea ez zen izan ezusteko bat. Judu-herrian oso hedatua zen
ideia baten arabera, profetaren zoria ulertezina izatea da, ukatua izatea eta,
kasu askotan, heriotza galdua izatea. Segur aski, oso garaiz barruntatu zuen
Jesusek beretzat indarkeriazko azken bat.
Jesus
ez zen izan suizida bat, ez zen ibili martiritzaren bila. Ez zuen sekula
sufrimendua opa izan, ez beretzat, ez beste inorentzat. Bizitza osoan saiatu
zen haren kontra, bai gaixotasunean, bai zuzengabekerian, bai bazterkerian edo
etsipenean. «Jainkoaren erreinua eta haren zuzentasuna bilatzea» izan zuen bere
asmo guztia: zeruko Aitak gogoko duen mundu duinago eta zoriontsuagoa baten
bilatzeari emanik bizi izan zen.
Pertsekuzioa
eta martiritza onartzen baditu, bere seme-alabak sufritzen ikusi nahi ez dituen
Jainkoaren asmori leial izateagatik izan da. Horregatik, ez doa heriotzaren
bila, baina atzera ere ez du egin. Ez du ihes egin mehatxuen aurrean, ez du
aldatu edo leundu bere mezua ere.
Aise
ihes egiten ahal zion Jesusek eraila izateari. Aski izango zuen isiltzea eta ez
azpimarratzea tenpluan edo erromatar prefektuaren jauregian haserrea eragin
zezakeen ezer. Baina ez. Bere bideari jarraitu zion. Nahiago izan zuen heriotza
bere kontzientziari saldukeria egitea baino, Jainkoaren, bere Aitaren, asmori
desleial izatea baino.
Segurtasun-faltaren,
gatazkaren eta salaketen giroan bizitzen ikasi zuen. Eguna joan eguna etorri,
bere gogoa bere egitekoari estuago lotuz joan zen, eta bere mezua argi eta
garbi hots egiten. Mezu hura zabaltzera ausartu zen, ez Galileako herrixka
baztertuetan bakarrik, baita tenpluaren ingurune arriskutsuan ere. Ez zion
ezerk atzera eginarazi.
Jainkoari
leial zelako hil zuten, harengan ezarria baitzuen beti bere konfiantza. Guztiei
onarpena eskaintzen jarraitu zuen, baita bekatariei eta desiraezin zirenei ere.
Berari uko egitera iristen badira, «baztertu» bat bezala hilko da, baina
bizitza osoan zer izan den baietsiko du heriotza horrek: inor zapuzten ez duen
eta bere barkazioa inori ukatzen ez dion Jainkoagan izan duen erabateko
konfiantza du.
Jainkoaren
eta haren erreinuaren bila jarraituko du, bat eginez pobreenak eta
mespretxatuenak direnekin. Egun batean gurutzean, esklaboei dagokien
tormentuan, hiltzen badute, pobre eta mespretxatu bat bezala hilko da; baina
betiko zigilatuko du bere heriotzaz Jainkoagan duen konfiantza, hark salbazioa
opa baitie gizon-emakume guztiei esklabotza guztitik.
Jesusengan,
haren jarraitzaileok errealitatearen azken Misterioa aurkitu dugu, gizakiari
dion maitasunean eta erabateko eskaintzan haragitua den Misterioa.
Gurutziltzatua izan den horren maitasunean Jainkoa bera ageri zaigu, sufritzen
ari diren guztiekin bat eginik, zuzengabekeria guztien kontra oihuka eta aldi
guztietako borreroei barkatzen. Jainko honengan sinetsi daiteke edo ez, baina
ezin egin zaio isekarik. Honengan dugu kristauok geure konfiantza. Ezerk ez dio
atzera eragingo bere seme-alabak salbatzeko eginahalean.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2011ko apirilaren 17a
ESKANDALUA
ETA EROKERIA
Lehen kristauak jakinaren gainean ziren. Jainko
gurutziltzatuagan sinestea eskandalutzat eta erokeriatzat har zitekeen soilik.
Zeini eman zion buruak Jainkoaz halako gauza zentzugabea eta izugarria esateko?
Erlijio bakar bat ere ez zen ausartu sekula halako zerbait aitortzera.
Zinez, agintari politikoek eta erlijiosoek Golgotan
gurutziltzatu eta hiltzeraino torturatu zuten harengan hau dakusagu lehenik eta
behin: gaitzaren indar hondatzailea, gorrotoaren krudeltasuna eta gezurraren
fanatismoa. Baina, hain juxtu, biktima horrengan horixe dakusagu Jesusen
jarraitzaileok: aldi guztietako biktima guztiekin identifikatu den Jainkoa.
Botere dominatzaile guztitik,
edertasun estetiko guztitik, arrakasta politiko guztitik eta koroi erlijioso
guztitik erantzirik ageri da Jainkoa, bere misterioaren sakonenean eta
ulertezinean: maitasun bezala eta soilik maitasun bezala. Ez da izan inoiz, ez
izango ere, axolagabe, apatiko eta arduragabe den Jainkorik. Gurekin sufritzen
duen Jainkoa da, gure sufrimena sufritzen duena, gu hiltzean hiltzen dena.
Jainko gurutziltzatu hau ez da
Jainko boteretsua eta kontrolatzailea; ez da bere seme-alabak nola mendean
hartu dabilena; beti bere aintzaren eta ohorearen bila dabilena. Jainko
umila da eta jasankorra; gizakiaren askatasuna azkeneraino errespetatzen du,
haren maitasunaz guk behin eta berriz abusatu arren. Nahiago du bere sorkarien
biktima izan haien borrero baino.
Jainko gurutziltzatu hau ez da
Jainko zorrotz, erresumindu eta mendekaria, gaur oraino fededun askoren bihotza
aztoratzen duen hura. Gurutzetik, Jainkoak ez dio erantzuten gaitzari gaitz
eginez. «Kristogan Jainkoa da, ez gizakiaren hutsegiteak kontuan hartuz, baizik
mundua berekin adiskidetuz» (2 Korintoarrei 5,19). Gu merezimenduez, erruez eta
lortutako eskubideez mintzo garen bitartean, Jainkoa guztioi abegi ona
eskaintzen ari zaigu, bere maitasun neurtezinaz eta bere barkamenaz.
Jainko gurutziltzatu hau biktima
errugabe guztietan ageri zaigu gaur egun. Kalbario-mendiko gurutzean dago;
baita errugabeenak sufritzen eta hiltzen ari diren guztiengan ere: gosean diren
haurrengan eta tratu txarra jasaten duten emakumeengan, boterearen borreroek
torturatzen dituzten guztiengan, gure ongizateak esplotatzen dituenengan, gure
erlijioak ahazten dituenengan.
Jainko gurutziltzatua ospatzen
jarraitzen dugu kristauok, Jainkoak gizadiari dion «maitasun zoroa» ez ahazteko
eta bizirik eusteko gurutziltzatu guztien oroitzapenari. Eskandalua da eta
erokeria. Halaz guztiz, Jesusi jarraitzen eta haren heriotzak bere baitan duen
misterio salbatzailean sinesten dugunontzat indarra da: gure esperantzari eta
mundua gizatarrago egiteko ari dugun borrokari eusten dion indarra.
José Antonio Pagola
José
Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko: