Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Garizumako 3. Igandea (C)
EBANJELIOA
Bihozberritzen ez bazarete, berdin hilko zarete denok.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 13,1-9
Une hartan,
batzuek Jesusengana joan eta zenbait galilearri gertatua kontatu zioten: nola
Pilatok hil zituen, eskaintzen ari ziren abereen odolarekin beraien odola
nahastuz. Jesusek erantzun zien: «Galilear horiek gainerakoak baino bekatariago
zirela uste al duzue, heriotza hori izan zutelako? Ez horixe! Eta zuek ere,
bihozberritzen ez bazarete, berdin hilko zarete denok.
«Eta Siloeko
dorreak azpian harrapaturik hil ziren hemezortzi haiek, gainerako
jerusalemdarrak baino bekatariago zirela uste al duzue? Ez horixe! Eta zuek
ere, bihozberritzen ez bazarete, denok hilko zarete».
Gero, parabola
hau esan zien Jesusek: «Gizon batek pikondo bat zuen bere mahastian aldatua.
Joan zen piku bila eta ez zuen aurkitu. Orduan, mahastizainari esan zion:
“Begira, badira hiru urte pikondo honetara piku bila natorrela, eta ez dut
aurkitzen. Moztu ezazu. Zertarako egongo da hor lurra alferrik jaten?” Baina
mahastizainak erantzun zion: “Jauna, utz ezazu aurtengoz; bitartean, ondoa
aitzurtu eta ongarria botako diot, ea aurrerakoan fruiturik ematen duen; eta
bestela, moztu”».
Jaunak esana.
HOMILIA
2016ko otsailaren 28a
ZERTAN GARA GU?
Ezezagun
batzuek jakitera eman diote Jesusi ezen sekulako sarraskia egin dietela
galilear batzuei tenpluaren barne sakratuan. Eragilea, beste behin, Pilato izan
da. Hau iruditu zaie izugarriena: jende haren odola Jainkoari eskaintzen ari
ziren animalien odolarekin nahastu izana.
Ez
dakigu zergatik jo duten Jesusengana. Biktimekin bat egin dezan nahi ote dute?
Halako heriotza iraingarria merezi izateko, zein bekatu beldurgarri egin duten
argitu diezaien nahi ote dute? Eta bekatu egin ez badute, zergatik bide eman
dio Jainkoak heriotza sakrilego honi bere tenpluan berean?
Jerusalemen
izana den beste gertaera dramatiko bat gogora ekarriz erantzun die Jesusek:
Siloeko urtegi ondoko harresiko dorrea erortzean zapaldurik hil diren
hemezortzi pertsonen heriotza. Eta gertaera bi hauez baieztapen bera egin du
Jesusek: biktima horiek ez ziren − esan die − gainerako jendea baino
bekatariago. Eta ohar bera dagi bukatzeko: «bihozberritzen
ez bazarete, guztiak galduko zarete».
Zer
pentsatua ematen du Jesusen erantzun honek. Beste ezer baino lehen, uko egin
dio zoritxarra Jainkoak eragindako zigorra delako sineskeria tradizionalari.
Jainkoa ez da Jesusentzat jujari zorrotz bat, bere seme-alabak nola zigortuko
dabilena, han eta hemen, bekatuen erantzuntzat, gaixotasunak, istripuak edo
zoritxarrak bidaliz dabilena.
Ondoren,
aldatu egin du haien ikuspegia. Ez da gelditu zoritxarren azken jatorriaren
zoko-moko teorikoetan, biktimen erruaz edo Jainkoaren gogoaz hitz eginez.
Aurrean dituen haiengana itzuli da, beren buruari begira jarrarazteko: gertaera
hauetan Jainkoaren deia entzun behar dute, bihozberri daitezen eta bizieraz
alda.
Gu
geu, Haitiko lurrikara tragikoaz larriturik gara oraino. Nola irakurri tragedia
hau Jesusen jarreratik? Dudarik gabe, lehen gauza ez da Jainkoa non den
galdezka hastea, baizik non garan gu galdetzea. Konbertsiora bidera gaitzakeen
galdera ez da hau: «zergatik bide eman
dio Jainkoak zoritxar beldurgarri honi?», baizik «zergatik uzten dugu guk geuk hainbat jende miserian bizitzea, hain
babesgabe bizitzea naturaren indarraren aurrean?»
Jainko
gurutziltzatua ez dugu aurkituko urruneko jainko bati kontuak eskatuz, baizik
biktimekin bat eginez. Ez dugu aurkituko haren axola-ezaz protesta eginez edo
haren existentzia ukatuz, baizik mila eratan lan eginez Haitikoen eta mundu
osokoen mina arintzeko. Orduan, agian, sumatuko dugu argi eta ilun artean
Jainkoa biktimekin dela, haien betiko duintasuna defendatuz, eta gaitzaren
kontra ari direnekin dela, haiei borrokan adore emanez.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2013ko martxoaren 3a
BERANDUEGI IZAN AURRETIK
Aski
denbora joana zen Jesus Nazaret bere herrian agertu zenetik profeta bezala,
pobreei Berri Ona hots egiteko Jainkoaren Espirituak bidalitakoa bezala.
Aspertu gabe jarraitzen du bere mezua errepikatzen: Jainkoa hurbil da jada,
bidea urratuz, mundua gizon-emakume guztientzat gizatasun handiagoko bihurtu
nahiz.
Baina
errealista da. Jesusek badaki Jainkoak ezin duela mundua aldatu guk nahi izan
gabe. Horregatik ari da jendeagan bihotz-berritu nahia esnatzen: «Bihotz-berri
zaitezte eta sinetsi Berri On hau». Mundua gizatasun handiagoko bihurtzeko,
Jainkoak ari duen ahalegin hori posible izango da, haren egitasmoa onartuz
erantzuten badugu.
Denbora
aurrera doa, eta Jesus ikusten ari da jendeak ez diola erantzuten bere deiari
berak nahi izango lukeen bezala. Asko datoz berari entzutera, baina ez diote
irekitzen bihotza «Jainkoaren Erreinuari». Dei eta dei jarraituko du Jesusek.
Premia gorrikoa da aldatzea, beranduegi izan aurretik.
Halako
batean, parabola labur bat kontatu die. Lur-jabe batek pikondo bat du bere
mahastiaren erdian. Urtea joan urtea etorri, fruitu bila joaten da jabea, baina
ez du aurkitzen. Arrazoizkoena ematen du haren erabakiak: pikondoak ez dakar
fruiturik eta alferrik ari da lurra betetzen; hura botatzea da arrazoizkoena.
Baina
mahastiko arduradunak espero ez zen moduan erreakzionatu du. Zergatik ez utzi
oraino? Ezagutzen du berak pikondoa, hazten ikusi du, zaindu ere zaindu du, ez
du ikusi nahi orain hiltzen. Berak eskainiko dio denbora eta ardura gehixeago,
ea fruiturik ematen duen.
Bat-batean
eten da kontakizuna. Parabolak irekirik jarraitzen du. Mahasti-jabea eta
arduraduna ezkutatu egin dira eszenatik. Pikondoak erabakiko du bere azkena.
Bitartean, inoiz baino arreta handiagoa eskainiko dio mahastiko arduradunak,
gogora Jesus bera dakarkigun horrek: «galdua zegoenaren bila etorri baita eta
salbatzera».
Gaur
egun Elizan behar duguna, ez da erreforma koxkor batzuk txertatzea, «aggiornamentua»
eragitea edota gure aldi honetara egokitzea. Behar duguna, bihotz-berritzea da
maila sakonago batean, «bihotz berria», ihardeste erantzulea eta deliberatua
Jainkoaren Erreinuaren dinamikan sartzeko Jesusek egiten digun deiari.
Beranduegi
izan aurretik behar dugu erreakzionatu. Jesus bizirik da gure artean. Mahastiko
arduraduna bezala, gero eta hauskorrago eta zaurigarriago diren gure
kristau-elkarteez axolatzen da. Bere Ebanjelioaz janaritzen gaitu, bere
Espirituaz sostengatzen.
Esperantzaz
begiratu behar diogu geroari, aldi berean, hartaraino behar ditugun eta
Vatikano II.a kontzilioaren dekretuek Elizan ezin sendotu izan dituzten
bihotz-berritzearen eta berrikuntzaren giro berria sortzen goazelarik.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2010ko martxoaren 7a
ZERTAN GARA GU?
(2015-2016ko
C zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Para
ver videos de las Conferencias de José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.