Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 7. Igandea (A)
EBANJELIOA
Maitatu etsaiak
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa Mateo liburutik 5,
38-48
Egun hauetan, Jesusek esan zieten bere
irakasleei: «Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza
hortzaren ordain. Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki
erantzun; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste
masaila ere; soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman
soingainekoa ere; norbaitek kilometro bat egitera behartzen bazaitu egin bi berarekin.
Eskatzen dizunari eman, eta dirua uzteko eskatzen dizunari ez ukatu.
«Badakizue legean agindua: Maitatu
lagun hurkoa eta gorrotatu etsaia. Nik, berriz, hau diotsuet: Maitatu
etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztetenen alde; horrela, zeruko zeuen
Aitaren egiazko seme-alaba izango zarete, hark zintzoentzat eta gaiztoentzat
ateratzen baitu eguzkia, eta zuzenentzat eta zuzengabeentzat isurtzen euria.
Izan ere, maite zaituztetenak bakarrik maite badituzue, zer sari zor zaizue?
Zergalariek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? Eta zeuen senideak
bakarrik agurtzen badituzue, zer egiten duzue berezirik? Jentilek ere ez al
dute beste horrenbeste egiten? Izan zaitezte, bada, guztiz onak, zeruko zuen
Aita guztiz ona den bezala.
Jaunak esana.
HOMILIA
2017ko otsailaren 19a
DEI ESKANDALAGARRI BAT
Maitasunerako
deia liluragarria izan ohi da beti. Segur aski, jende askok onartu zuen Jainkoa
eta lagun hurkoa maitatzeko Jesusek egindako deia. Legearen sintesirik hobena
zen dei hura. Baina imajina ez zutena izan zen, behin batean arerio edo etsaiak
maitatzeko eskatuko ziela.
Alabaina,
horixe eskatu zien Jesusek. Bibliako tradizioaren inolako sostengurik gabe,
bere herriaren otoitza elikatzen zuten mendekuzko salmoetatik urrunduz, bere
ingurunean arnasten zen gorrotozko giro orokorrari aurre egunez, ezin argiago
hots egin zuen Jesusek dei hau: «Nik, ordea, hau diotsuet: Maitatu zeuen
etsaiak, egin on gaitzesten zaituztenei eta otoitz egin izen txarra jartzen
dizuetenei».
Eskandalagarria
da Jesusen hizkuntza, eta harrigarria; baina bat dator Jainkoaz berak duen
esperientziarekin. Aita ez da gogorra: maite ditu bere etsaiak berak ere, ez
dabil inor nola galduko. Bere handitasun ez du jartzen mendekuan, baizik
guztiak baldintzarik gabe maitatzean. Jainko horren seme edo alaba dela uste
duenak, ez du munduan gorrotorik ereingo, ezta ere inor suntsituko.
Etsaia
maitatzea ez da Jesusentzat bigarren mailako bat, ez da zuzentasun heroiko
batera deituak liratekeen pertsonentzat. Dei horrekin, etsaiarekiko beste jarrera
bat txertatu nahi du historian: errotik atera nahi du mundutik gorrotoa eta
indarkeria suntsitzailea. Jainkoaren antzeko izan nahi duen batek ez du
elikatuko inoren aurkako gorrotorik, baizik eta gizon-emakume guztien ona
bilatuko du, etsaiena barne.
Etsaiarekiko
maitasunaz mintzo denean, Jesus ez da ari, gaitza egiten digunarentzat gugan
txera-, sinpatia- edo maitasun-sentimendua elikatzeko eskatzen. Etsaiak kalte
egiten ahal digun etsai izaten jarraituko du, eta nekez aldatuko dira gure
bihotzeko sentimenduak.
Etsaia
maitatzeak hau esan nahi du lehenik eta behin: halakoari kalterik ez egitea, ez
ibiltzea nola kalte egingo, ez desiratzea kalterik. Ez dugu harritu behar
halakoarentzat maitasunik sentitzen ez badugu. Berezkoa du batek zauritua edo umiliatua
sentitzea. Hau da kezkatzekoa: gorrotoa eta mendeku-egarria elikatzen
jarraitzea.
Baina,
jakina, kontua ez da gaitzik ez egitea bakarrik. Urrats batzuk aurrera egin
genitzake, premian ikusten badugu on egiteko prest egoteraino. Ez dezagun
ahaztu, gizakoiago garela barkatzen dugunean, ez eta mendekatzen garenean
halakoaren zoritxarraz poztuz.
Ez da gauza
erraza etsaiari zinez barkatzea. Zenbait inguruabarretan, gerta dakioke jende
bati, izatez, ezinezko gauza izatea bere bihotza ukapenetik, gorrototik edo
mendeku-egarritik liberatzea. Ez genuke juzgatu behar inor ere kanpotik.
Jainkoak bakarrik ulertzen gaitu, hark bakarrik barkatzen digu baldintzarik
gabe, baita barkatzeko gai ez garenean ere.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2014ko otsailaren 23a
DEI ESKANDALAGARRI BAT
(2016-2017ko
A zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2011ko otsailaren 20a
Maitatu
kalte dagiguna
Maitasunerako deia erakarlea da. Segur
asko, jende askok entzun ohi zuen atseginez Jesusen gonbita, gizon-emakume
guztien aurrean jarrera ireki, adiskidetsu eta bihotz handikoa izatera dei
egiten zienean. Gutxiena espero zutena zen etsaiak ere maitatu behar zirela
entzun beharra.
Zoro batek bakarrik esaten ahal
zuen, halako konbentzimenduaz, hain gauza zentzu gabea eta pentsaezina: «Maitatu zeuen etsaiak, otoitz egin
pertsegitzen zaituztenentzat, barkatu hirurogeita hamar aldiz zazpitan…». Ba
ote daki Jesusek zer esaten ari den? Hori ote da Jainkoak nahi duena?
Eskandalizaturik entzun zioten
entzuleek. Ahaztua ote du Jesusek Erromaren mende dela bere herria? Ahaztuak
ote ditu haren legioek egin dituzten triskantzak? Ez ote du ezagutzen Galileako
laborariek jasan zuten ustiaketa, lurjabe boteretsuen abusuen aurrean
babesgabe? Nolaz hitz egin dezake etsaiei barkatzeaz, den oro gorrotorako eta
mendekurako delarik?
Alabaina, Jesus ez da mintzo
apetaz. Jainkoaz duen esperientziatik atera zaio gonbita. Guztien Aita hori ez
da indarkeriazale, baizik errukitsu. Ez dabil nola mendekatuko, ez daki zer den
gorrotoa. Maitasun baldintzarik gabea du guztiekiko: «Gizaki on eta gaiztoentzat aterarazten du eguzkia, zuzen eta
zuzengabeentzat bidaltzen euria». Ez du inor bereizten. Ez ditu maite leial
zaizkionak soilik. Guztientzat du irekia bere maitasuna.
Bere maitasunetik inor baztertu
ez duen Jainko honek bera bezala bizitzera eraman behar gaitu. Hauxe da,
laburturik, Jesusen deia. «Izan Jainkoaren antzeko. Ez izan inoren etsai, ezta
zuen etsai direnena ere. Maita itzazue,
zeruko zuen Aitaren dinako izan zaitezten».
Jesusek ez digu eskatzen etsaiak
ma Ken gorrotoa eta areriotasuna. Bidali hau iteenak ditugun pertsonentzat
dugun afektuz eta txeraz maitatzeko. Etsaia maitatzea hauxe da soilki: ez
mendekatzea, ez kalterik egitea, ez gaitzik desiratzea halakoari. Aitzitik,
harentzat zer den on pentsatzea. Gu geu hartuak izatea nahi genukeen bezala,
guk haiek hartzea.
Daitekeena ote etsaia maitatzea?
Jesus ez da ari lege orokor bat ezartzen. Bere jarraitzaileei egin die gonbita
Jainkoaren antzeko izatera, bere seme-alaben artean gorrotoa eta areriotasuna
galduz joan daitezen. Jesusen antzeko izaten ahalegintzen dena bakarrik irits
daiteke gaitza opa diotenak maitatzera.
Hark erakarririk ikasiko dugu
inor ez gorrotatzen, erresumina gainditzen, guztiei on egiten. Jesusen gonbita
da «pertsegitzen gaituztenentzat guk
otoitz egitea»; segur aski, geure bihotza apurka eraldatuz joan gaitezen.
Kalte dagiguna maitatzea ez da gauza erraza; baina horixe da gurutzera eraman
zutenen alde otoitz eginez hil zen haren antzekoago egiten gaituena: «Aita,
barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren».
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José
Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.