Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 24. Igandea (A)
EBANJELIOA
Zazpi aldiz ez, zazpi
milatan zazpi aldiz.
+ Jesu
Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik 18, 21-35
Aldi haietan,
hurbildu zitzaion Pedro Jesusi eta galdetu zion:
–Jauna, senide
batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi
aldiz?
Jesusek erantzun
zion:
–Zazpi aldiz ez,
zazpi milatan zazpi aldiz.
«Hain zuzen,
zerbitzariekin kontuak garbitu nahi izan zituen erregearekin bezala gertatzen
da Jainkoaren erregetzarekin. Kontuak garbitzen hasi orduko, milioi asko zor
zizkion zerbitzari bat eraman zioten. Honek ez zuen zerez ordaindu, eta
nagusiak bera, emaztea, seme-alabak eta ondasun guztiak saltzeko agindu zuen,
zorra ordainarazteko. Zerbitzariak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik,
eskatu zion: “Emadazu astia, eta dena ordainduko dizut”. Nagusiak, errukiturik,
dena barkatu eta libre utzi zuen zerbitzaria.
«Baina zerbitzari
hark, irten orduko, diru pixka bat zor zion zerbitzu-lagun batekin egin zuen
topo eta, lepotik heldurik eta ito beharrean, esaten zion: “Emadak zor duana”.
Laguna oinetara erori zitzaion, erreguka: “Emadak astia, eta dena ordainduko
diat”. Baina hark ezetz. Eta joan eta kartzelan sartu zuen, zorra ordaindu arte.
«Gertatua
ikusirik, beste zerbitzariak biziki nahigabetu ziren, eta guztiaren berri
nagusiari ematera joan ziren. Orduan, nagusiak zerbitzari hari berriro dei egin
eta esan zion: “Zerbitzari gaizto hori! Horrenbesteko zorra barkatu diat nik,
erregutu didaalako. Ez al huen hik ere heure lagunaz errukitu behar, ni hitaz
errukitu nintzen bezala?” Eta, haserre bizitan, zigorpean utzi zuen nagusiak,
zor guztia ordaindu arte.
«Berdin-berdin
egingo dizue zeruko nire Aitak, senideok elkarri bihotzez barkatzen ez
badiozue».
Jaunak esana.
HOMILIA
2017ko irailaren 14an
Izenburua
(2013-2014ko
A zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2014ko irailaren 14an
Izenburua
---
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2011ko irailaren 11a
BARKATUZ BIZI
Ikasleek
gauza sinesgaitzak esaten entzun diote Jesusi etsaiekiko maitasunaz,
pertsegitzen gaituztenekiko otoitzaz, kalte egin digutenekiko barkazioaz. Segur
aski, mezu harrigarria iruditu zaie, baina ez oso errealista eta, gainera, oso
problematikoa.
Oraingo
honetan, planteamendu oso praktiko eta zehatza agertu dio Pedrok Jesusi; beren
artean dituzten arazo batzuk konpontzen lagunduko diena: errezeloak, inbidiak,
aurkaritzak, gatazkak eta hika-mikak. Nola jokatu behar dute Jesusen
jarraitzaileen familia horretan? Zehazki: «Neure anaiak iraintzen banau, zenbat bider
barkatu behar diot?»
Jesusek
erantzun baino lehen, Pedro oldartsuak hartu dio aurre bere iradokizuna eginez:
«Zazpi aldiz?» Proposamen hori oso
zabala da, juduen gizartean arnasten den giro zorrotzaren aldean. Lege-maisuen
eta esenioen taldeetan bizi ohi zutena bera baino zabalagoa, hauek gehienera
lau aldiz barkatzeko eskatzen baitzuten.
Pedro,
halaz guztiz, juduen kasuistikaren munduan mugitzen da; hartan barkazioa
adiskidetasunezko konponketa arautua; talde bereko zirenen bizikidetasuna
garantizatzeko irtenbidetzat emana.
Jesusen
erantzunak beste erregistro batean jarri beharra dakar. Barkazioak ez du
mugarik: «Ez dizut esaten zazpi aldiz, baizik hirurogeita hamarretan zazpi
aldiz». Ez du zentzurik zenbat aldiz barkatu den kontuan emateak.
Zenbat aldiz barkatu duen zenbatzen hasten dena zentzurik gabeko bidean sartuko
da, Jesusen jarraitzaileen artean nagusi izan behar duen espiritua hondatzen
duen bidean.
Ezaguna
zen juduen artean Lamek-en, basamortuko legendazko heroi haren «Mendeku-kanta»;
hau zioen: «Kain zazpi aldiz mendekatuko dute; Lamek, berriz, hirurogeita
hamarretan zazpi aldiz». Mugarik gabeko mendeku-kultura honen aurrean, mugarik
gabeko barkazioa abesten du Jesusek bere jarraitzaileentzat.
Oso
urte gutxitan ezinegona haziz joan da Elizaren baitan, gero eta gatazka zein
aurkaritza saminagoak eta mingarriagoak eragin dituena. Elkarrekiko errespetu
falta, irainak eta kalumniak gero eta sarriago gertatzen dira. Inork gaitzesten
ez dituela, beren burua kristautzat ematen duten taldeak internet-sareaz
baliatzen dira oldarkortasuna eta gorrotoa ereiteko, beste fededun batzuen
izena eta ibilbidea gupidarik gabe hondatuz.
Premia
estukoak ditugu Jesusen lekukoak, haren Ebanjelioa hitz sendoz hots egingo eta
bihotz apalez haren bakea kutsatuko dutenak. Fededunak: haren Elizan sartu den
itsutasun gaixoti hori barkatuz eta sendatuz joango diren lekukoak behar ditu.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.