Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 13. Igandea (B)
EBANJELIOA
Neskatxa, zuri diotsut: Jaiki zaitez.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
5, 21-43
Denbora haietan, Jesus
aintziraren beste bazterrera itzuli zenean, jende-talde handia bildu zitzaion
ondora. Oraindik aintzira ondoan zegoela, sinagogako buruzagietako bat etorri
zen, Jairo zeritzana; Jesus ikustean, honen oinetan ahuspezturik, otoi eta
arren eskatzen zion: «Alaba hilzorian dut; zatoz hari eskuak ezartzera, senda
dadin eta bizi».
Harekin abiatu
zen Jesus.
Jende asko
zihoakion ondoren, estuka eta bultzaka. Bazen han emakume bat, hamabi urte
hartan odoljarioz zegoena. Hamaika sendagileren eskutan jasatekoak jasana zen,
eta bere ondasun guztiak ere horretan emanak zituen; baina sendatu beharrean,
gero eta okerrago zihoan. Jesusi buruz esaten zena entzunik, jendartean atzetik
joan eta jantzia ukitu zion. Honela baitzioen berekiko: «Jantzia bederen
ukitzen badiot, sendatuko naiz». Une berean odoljarioa gelditu egin zitzaion,
eta gaitza sendatua zuela sumatu zuen bere gorputzean. Berehala antzeman zion
Jesusek bere baitatik halako indar bat atera zitzaiola eta, jendartean
itzulirik, galdetu zuen:
– Nork ukitu dit
jantzia?
Bere ikasleek
erantzun zioten:
– Hainbeste
jendek estutzen zaituela ikusi eta nork ukitu zaituen galdetzen duzu?
Baina Jesus
ingurura begira zegoen, nork egin ote zion hori. Orduan, emakumeak, beldurrez
dar-dar – ondo baitzekien zer gertatu zitzaion –, oinetara erori eta egia osoa
aitortu zion. Jesus honela mintzatu zitzaion: «Ene alaba, zeure sinesmenak
sendatu zaitu; zoaz bakean, eta sendatua bekizu gaitza».
Oraindik hizketan
ari zela, sinagogako buruzagiaren etxetik etorri ziren, esatera: «Hil zaizu
alaba. Zertarako eman neke gehiago Maisuari? » Baina Jesusek, hitz hauei
kasurik egin gabe, sinagogako buruzagiari esan zion: «Ez izan beldurrik; zuk
sinetsi».
Ez zion inori ere
berarekin joaten utzi, Pedro, Santiago eta honen anaia Joani izan ezik.
Sinagogako buruzagiaren etxera heltzean, ikusi zuen Jesusek hango istilua,
jendea negarrez eta garrasika. Sartu eta esan zien: «Zer dela eta horrenbeste
istilu eta negar? Neskatxa ez dago hilda, lo dago».
Haiek barre
egiten zioten. Baina Jesusek guztiak kanpora bidali zituen eta, neskaren
aita-amak eta berarekin etorriak harturik, neska zegoen tokira sartu zen.
Eskutik heldu eta esan zion: «Talitha kum » (hau da: «Neskatxa, zuri diotsut:
Jaiki zaitez»).
Berehala zutitu
eta ibiltzen hasi zen, hamabi urte bazituen eta. Jende guztia harri eta zur
gelditu zen. Jesusek zorrotz agindu zien inork ere ez zezala jakin. Eta
neskatxari jaten emateko esan zien.
Jaunak esana.
HOMILIA
2018ko uztailaren 1a
EMAKUMEAREN FEDE HANDIA
(2011-2012ko
B zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2015eko ekainaren 28a
EZKUTUKO ZAURIAK
(2009eko
ekainaren 28a homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012ko uztailaren 1a
EMAKUMEAREN FEDE HANDIA
Harrigarria
da pasadizoa. Markos ebanjelariak emakume ezezagun bat dakarkigu
fede-eredutzat, kristau-elkarteentzat. Harengandik ikasi ahal dute nola ibili
Jesusen bila fedez, nola iritsi harekin harreman sendagarria izatera eta nola
topatu Jesusengan biziera berri bati ekiteko indarra, bakezko eta osasungarri
bati.
Jairo,
«sinagogako buruzagi» eta Kafarnaumeko gizon ezaguna omen den hori, ez bezala,
emakume hau ez da inor. Ezkutuko gaixotasuna, tipikoki femeninoa, duela dakigu
soilik, emakume, emazte eta ama bezala osasuntsu bizitzea eragozten dion
gaixotasuna.
Sufrimendu
fisiko eta moral handia du. Dena xahutu du medikutan, inork sendatu gabe.
Halere, ez du amore eman emakume gaixo bezala bizitzera. Bakarrik dago. Inork
ez dio lagundu Jesusengana hurbiltzen, baina aurkitu du harengana hurbiltzeko
modua.
Ez
dago planto eginik, Jesusek hurbildu eta eskuak noiz ezarriko. Berak jo du
haren bila. Eragozpen guztiak gainditu ditu. Ahal duen eta dakien guztia egin
du. Jesusek ulertu du bizitza sanoago baten bila dabilela. Konfiantza osoa
jarri du Jesusen indar sendatzailean.
Ez da
konformatu Jesus urrunetik ikustearekin. Harreman zuzenagokoa eta pertsonalagoa
nahi du. Erabakitasunez jokatu du, baina ez eroa bezala. Ez du inor gogaitu
nahi. Atzetik hurbildu, jende artean, eta soingainekoa ukitu du. Keinu samur
horrekin zehaztu eta adierazi du Jesusengan duen konfiantza osoa.
Ezkutuan
gertatu da dena, baina emakume horren fedearen berri guztiek izan dezaten nahi
du Jesusek. Emakumeak, beldurti eta dar-dar, egin duena aitortzean, Jesusek
diotso: «Ene alaba, zeure fedeak sendatu zaitu. Zoaz bakean eta osasuntsu».
Emakume hau, Jesusengan Jainkoak eskaini digun salbazio bila ibiltzeko eta
onartzeko azaldu duen ahalbidearekin, fede-eredu bihurtu da gu guztiontzat.
Zeinek
laguntzen die gaur egungo emakumeei Jesusekin topo egiten? Zein ahalegintzen
da, gaur egungo Elizan aurkitzen dituzten oztopoak ulertzen, Kristorekiko beren
fedea «bakean eta osasuntsu» bizi ahal dezaten? Zeinek hartzen ditu aintzat
emakume teologoen fedea eta ahaleginak?, kasik inolako sostengurik gabe eta era
guztietako trabak eta ukoak gaindituz, emakumeari bideak irekitzen atsedenik
gabe saiatzen direnean, Jesusen Elizan duintasun handiagoz bizi ahal izateko?
Emakumeek
ez dute izaten gure artean Jesusek eskaintzen zien onarpenik, balio-aitorpenik
eta ulermenik. Ez dakigu Jesusek begiratzen zien bezala begiratzen. Halaz
guztiz, emakumeak dira, sarritan, gaur ere gure kristau-elkarteen sostengu
Jesusekiko beren fedeaz eta beren ebanjeliozko arnasaz.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2009eko ekainaren 28a
EZKUTUKO ZAURIAK
Ez
dakigu haren izena. Emakume ezdeus bat da, Jesusen ondoren doan jendetza artean
galdua. Ez da ausartu Jesusi hitz egitera; Jairok, sinagoga-buruak bestela egin
du, eta Jesus bere etxera joatea lortu du. Emakumeak ez du izango sekula zori
hori.
Inork
ez daki zer den emakume bat, ezkutuko gaixotasunak joa. Lege-maisuek irakatsi
diote, ezen har dezala bere burua emakume «kutsatutzat», odol-jarioa duen
bitartean. Urte asko egin du sendagile baten bila, baina ezin sendatu izan du
inork. Non aurki lezake duintasunez bizi ahal izateko beharrezkoa duen osasuna?
Jende
askok bizi du gure artean antzeko esperientziarik. Inork ezagutzen ez duen
ezkutuko zaurik apaldurik, bere «gaixotasuna» agertzeko kemenik gabe, laguntza,
bake eta kontsolamendu bila dabil, non aurkitu ez dakiela. Errudun sentitzen du
bere burua, askotan biktima huts delarik.
Jende
ona: aldarean Kristo hartzera hurbiltzeko ezgai sentitzen dena; kristau
jainkozaleak: modu gaixotian sufrituz bizi izan direnak, sexuari dagokion
guztia lohia, umiliagarria, bekatuzkoa dela irakatsi izan zaielako; fededunak:
bizitzaren azkenean, ustez sakrilego izan diren aitortzeen eta jaunartzeen kate
luzea nola hautsi ezin asmatu dutenak... Ez ote dute iritsiko inoiz bake hori?
Kontakizunaren
arabera, gaixo den emakumeak «Jesusez hitz egiten entzun dio» jendeari, eta
uste du, ezen bere gorputzetik eta bizitza osotik «kutsadura» atera dezakeen
norbaiten aurrean dela. Jesus ez da mintzo ez duintasunaz, ez duintasun-ezaz.
Maitasunaz mintzo da haren mezua. Indar sendatzailea dario hari.
Bere
bidea bilatu du emakumeak Jesusekin topo egiteko. Ez du kemenik Jesusi
begietara begira jartzeko: atzetik hurbildu zaio. Lotsa da bere gaixotasunaz
hari hitz egiteko; ezkutuka joan da harengana. Ezin ukitu du fisikoki:
gainjantzia ukituko dio soilik. Ez du axola. Ez du batere axola. Bere burua
garbi sentitzeko, aski du Jesusekiko konfiantza handi hori.
Jesusek
berak esan dio hori. Emakume honek ez du zertan lotsatu inoren aurrean. Egin
duena ez da gauza txarra. Fede-ekintza da. Bere bideak ditu Jesusek ezkutuko
zauriak sendatzeko, eta bere bila dabiltzanei hau esateko: «Ene alaba, zeure
fedeak sendatu zaitu. Zoaz bakean eta osasunez».
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.