Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Jaungoikoaren antzalda (B)
EBANJELIOA
Otoitz egiten bitartean, aurpegia eguzkia bezain distiratsu bihurtu
zitzaion.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoen liburutik 17, 1-9
Egun haietan, Jesusek
Pedro, Santiago eta honen anaia Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen
aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: aurpegia eguzkia bezain
distiratsu bihurtu zitzaion eta jantziak argia bezain zuri.
Hartan, Elias eta Moises
agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan.
Pedrok esan zion Jesusi:
«Jauna, zein ederki gauden hemen! Nahi baduzu, hiru etxola egingo ditut bertan:
bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».
Oraindik hizketan ari
zela, hodei argi batek estali zituen, eta mintzo batek hodeitik esan zuen:
«Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut atsegin. Entzun berari!»
Hau entzutean, ikasleak
ahuspez erori ziren beldur-ikaraz. Hurbildu zitzaien Jesus, ukitu eta esan
zien: «Zuti zaitezte. Ez beldurtu!»
Begiak altxaturik, Jesus
bakarrik ikusi zuten, eta besterik inor ez.
Menditik beherakoan,
agindu hau eman zien Jesusek: «Ez esan inori ikusi duzuena, harik eta Gizonaren
Semea hildakoen artetik piztu arte».
Jaunak esana.
HOMILIA
JESUSEN BELDUR
«Jesusen antzaldatzea» delako pasadizoa ustekabean bukatu da. Goitiko ahots
batek beldurtu egin ditu ikasleak: «Ene
Seme kuttuna da hau», aurpegia antzaldatua du. «Entzun honi». Eta ez Moisesi, legegileari. Ez Eliasi, profetari,
Entzun Jesusi. Honi bakarrik.
«Hori entzutean, ikasleak ahuspez erori dira, izuturik». Beldurra sartu die Jainkoaren misterioaren aurrez aurre
gertatzeak, baina baita aurrerantzean Jesusi bakarrik entzunez bizi beharrak
ere. Ez-ohikoa da pasadizoa: Jesusen ikasle maiteenak lurrean erorita,
beldurrak jota, Jainkoaren ahotsaren aurrean zer erantzun jakin gabe.
Hunkigarria
da Jesusen jarduera: «Hurbildu egin zaie»
haren presentzia adiskidetsua senti dezaten. «Ukitu egin ditu» kemena eta konfiantza emateko. Eta hitz ahaztezin
hauek esan dizkie: «Jaiki. Ez beldur
izan». Zutik, eta jarrai niri. Ez beldur izan niri entzunez bizitzeari.
Jada neke da
ezkutatzea. Elizan beldurra dugu Jesusi entzuteko. Beldur estalia da; zurrundu
egiten gaitu eta eragotzi Jesusen, gure Jaun bakar horren, urratsen ondoren
bizitzea bakean, konfiantzaz eta ausardiaz.
Beldurra
diogu berrikuntzaren, baina ez egungo gizon-emakumeengandik gero eta urrunago
jartzen gaituen zurruntasuni.
Esan liteke,
kanbio sakoneko aldi honetan egin behar dugun gauza bakarra iraganari eutsi eta
hura errepikatzea dela. Zer da, ordea, beldur horren azpian? Jesusekiko
leialtasuna ala beldurra Ebanjelioko «ardo berria» «zahagi berrietan» jartzeko?
Beldurra
diegu ospakizun biziago eta sortzaileagoei; gaur egungo fededunen adierazle
izango liratekeenei; baina gutxiago kezkatzen gara kristau on asko asperturik
ikusteaz, zeinek ezin baitute bat egin, ez zirrararik sentitu ohiko
ospakizunetan. Leialago ote gara Jesusekin, arau liturgikoetan zorrotz izanez,
ala beldurra e ematen digu «haren oroitzapena» egin behar izateak geure fedea
modu egiatiago eta sortzaileagoan ospatuz?
Beldurra
diegu fededunen askatasunari. Kezka ematen digu Jainkoaren herriak hitza
berreskuratu eta bere ametsak ozenki esan ahal izateak, edota laikoek beren
erantzukizuna beren gain hartzeak kontzientziaren ahotsari jarraituz.
Batzuengan
handitu egin da errezeloa erlijioso eta erlijiosei dagokiene erez,
Jainkoagandik hartu duten karisma profetikoari nola leial izango bila
dabiltzalako. Beldurra izan behar ote dugu Espiritua gure elizei esaten ari
zaiena entzuteko?
Bere Elizan
Jesusek bizirik jarraitzen du, baina haren presentzia fede handiagoaz hartu
beharko genuke eta haren hitz hauek beldur gutxiagoz hartu: «Jaiki. Ez beldur izan».
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.