Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 3. Igandea (C)
EBANJELIOA
Gaur bete da profezia hau.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 1,1-4; 4,14-21
Teofilo
agurgarria, askok ekin diote gure artean izan diren gertakarien historia
idazteari, hasieran begizko testigu eta gero berri onaren predikari izandakoek
jakinarazi digutenaren arabera. Neuri ere on iruditu zait dena bere harian
zuretzat idaztea, hasieratik guztia zehatz-mehatz aztertu ondoren, jaso dituzun
irakaspenak zein finkatuak dauden ikus dezazun.
Jesus, Espirituaren
indarrez, Galileara itzuli zen, eta inguru hartan guztian zabaldu zen haren
berri. Hango sinagogetan irakasten zuen, denek goraipatzen zutela.
Nazaretera joan
zen, bera hazi zen herrira, eta larunbatean sinagogan sartu zen, ohi zuenez,
eta irakurgaia egitera zutitu. Isaias profetaren liburua eman zioten eskura
eta, irekitzean, pasarte hau aurkitu zuen:
Jaunaren espiritua
nire gainean dago,
berak bainau sagaratu
behartsuei berri ona adierazteko;
berak nau bidali
gatibuei askatasuna
eta itsuei ikusmena hots egitera
eta zapalduak askatzera,
Jaunak onginahia azalduko duen
urtea hots egitera .
nire gainean dago,
berak bainau sagaratu
behartsuei berri ona adierazteko;
berak nau bidali
gatibuei askatasuna
eta itsuei ikusmena hots egitera
eta zapalduak askatzera,
Jaunak onginahia azalduko duen
urtea hots egitera .
Liburua itxi,
laguntzaileari eman eta eseri egin zen; denak sinagogan begira-begira zeuzkan.
Eta honela hasi zitzaien: «Gaur bete da profezia hau entzuten didazuenontzat».
Jaunak esana.
HOMILIA
2019ko urtarrilaren 27a
PROFETA
Galileako
herrixka ezezagun batean, Nazaret izenekoan, herritarrak sinagogan bildu dira
larunbat-goiz batean Jainkoaren Hitza entzuteko. Jainkoaren bila urte batzuk
basamortuan egin ondoren, hazi zen herrira itzuli da Jesus.
Garrantzi
handikoa da pasadizo hau, Jesus ezagutu eta haren misioa ondo ulertzeko.
Lukasen kontakizunaren arabera, guztientzat ia ezezaguna den herrixka honetan
Jesusek bere aurkezpena egin du, Jainkoaren Profeta bezala, eta herrixka
honetan agertu du bere egitaraua, Isaias profetaren testua bere buruari
aplikatuz.
Testu
hori irakurri ondoren, esaldi bakar batekin komentatu du Jesusek guztia: «Gaur
bete da entzun berri duzuen Idazki hau». Lukasen arabera, jendeak «begiak
Jesusengan finko jarriak zituen». Guztien arreta, irakurri den testutik Jesus
beragana igaro da. Zer aurki dezakegu gauk guk geure begiak Jesusengan finko
jartzen baditugu?
Jainkoaren
Espirituak eraginik. Jesusen bizitza guztia eragin, gidatu eta norabidetu dute
Jainkoaren arnasak, indarrak eta maitasunak. Jesusen jainkotasunean sinestea ez
datza kontzilioek landutako formula dogmatiko bat edo beste teorikoki aitortzean.
Haren samurtasunean eta suan, haren hitzetan eta keinuetan, fededunok «Jainkoa»
deitzen dugun bizitzaren azken Misterioa era zehatzean aurkituz joatean datza.
Jainkoaren
Profeta. Jesus ez dute igurtzi oliba-olioz, erregeak igurtzi ohi zituzten
bezala gobernu-aginpidea emateko edota apaiz nagusiak igurtzi ohi zituzten
bezala ahalmen sakratuaz hornitzeko. Jainkoaren Espirituak «gantzutu» du Jesus.
Ez da etorri ez gobernatzera, ez errege izatera. Jainkoaren profeta da, bizitza
liberatzeari emana. Soilik, haren profeta-espirituz bizitzen ikasten badugu
jarraitu ahal izango diogu.
Berri
on pobreentzat. Jesusen jarduera Berri On da gizarte-klase marjinatuena eta
baliogabetuena denarentzat: zerbait on entzuteko premia handiena dutenentzat,
guztiek umiliatzen eta bazter uzten dituztenentzat. Jesusen antzeko izaten
orduan hasiko gara: gure biziera, gure jarduera eta maitasun solidarioa pobreek
gauza on bezala sumatzen hasiko direnean.
Askatzeari
emana. Gizakia esklabotasun-mota guztietatik askatzeari emanik bizi da Jesus.
Sufrimendu, zapalkuntza eta abusu guztietatik askatzen duen pertsona bezala
sumatu du jendeak; zentzugabekeriatik eta etsipenik askatzen duen argitzat
hartu dute itsuek; onginahi eta barkazio bezala sumatu dute bekatariek. Jesus
hori esklabotzen, kaskartzen eta gizagabetzen gaituen ororen askatzailetzat
hartuz goazen neurrian izango gara haren jarraitzaile. Orduan hartuko dugu bera
betiko Bizira bideratzen gaituen Salbatzailetzat.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2016ko urtarrilaren 24a
NORABIDE BERA
Jesusen
jardueraz hitz egiten hasi aurretik, garbi utzi nahi izan die Lukasek
irakurleei zein den Galileako Profetari eragiten dion grina eta zein duen hark
bere jardueraren jomuga. Kristauak jakin beharra du norantz eragiten dion
Jesusi Jainkoaren Espirituak, zeren hari jarraitzeko haren bidea hartu behar
baitu berak ere.
Xeheki
deskribatu du Lukasek zer egin duen Jesusek bere herriko sinagogan: zutitu,
liburu santua hartu, Isaiasen pasartea aurkitu, testua irakurri, liburua itxi,
laguntzaileari itzuli eta eseri. Guztiek behar dituzte adi entzun Jesusek
aukeraturiko hitzak, Jainkoak zertara bidali duen Jesusek uste duena adierazten
baitute.
Gauza
harrigarria: testua ez da mintzo erlijio bat, gutxi asko ona, antolatzeaz edo
kultu duinago bat ezartzeaz; aitzitik, pobreenei eta zoritxarrekoei askapena,
esperantza, argia eta Jainkoaren onginahia adierazteaz ari da. Hona zer
irakurri duen Jesusek: «Jaunaren
Espiritua nigan da, igurtzi bainau. Pobreei Berri Ona hots egitera bidali nau,
gatibuei askatasuna iragartzera, itsuei ikuspena ematera. Zapalduak askatzera;
Jaunaren onginahiaren urtea aldarrikatzera». Bukatzean, esan die: «Gaur bete da entzun duzuen Idazki hau».
Jesus
baitan da Jainkoaren Espiritua, eta pobreengana bidali du; haren bizitza osoa
premiatsuengana, zapalduengana, umiliarazitakoengana bideratu du. Hori dugu
geure norabidea haren jarraitzaileok. Hori da Jainkoak, Jesusengan gizon egin
den Jainkoak, giza historiari ezarri nahi dion norabidea. Azkenek lehenengo
izan behar dute bizitza duin, aske eta zorioneko hori ezagutzen, Jainkoak
oraindanik beretik bere seme-alaba guztientzat nahi duen hori.
Ezin
ahaztu gintezke horretaz. «Pobreekiko aukera egitea» ez da hogeigarren mendeko
teologo bakan batzuen asmakizuna, ezta Vatikano II.a kontzilioaren ondoren
abiatutako moda bat ere. Jainkoaren Espirituak, Jesusen bizitza osoa arnastu
duen hark, eginiko aukera da, eta haren jarraitzaileok giza historian txertatu behar
duguna. Hau esan zuen Paulo VI.ak: Elizaren eginbeharra da «askapena jaio dadin laguntzea... eta erabatekoa izan dadin lan egitea».
Ezinezkoa
da Jesu Kristo nork bere bizi egitea eta hura hots egitea, azkenak defendituz
ez bada, baztertuekin bat eginez ez bada. Jesusen Elizan egiten eta handik
aldarrikatzen duguna sufritzen dutenek gauza ontzat eta askatzailetzat hartzen
ez badute, zer ebanjelio ari gara hots egiten?, zein Jesusi ari gara
jarraitzen?, zertan dihardugu? Argiago esanda: zer uste dugu kristauok?,
Jesusen norabide bera hartu al dugu?
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2013ko urtarrilaren 27a
PROFETA
Galileako
herrixka ezezagun batean, Nazaret izenekoan, herritarrak sinagogan bildu dira
larunbat-goiz batean Jainkoaren Hitza entzuteko. Jainkoaren bila urte batzuk
basamortuan egin ondoren, hazi zen herrira itzuli da Jesus.
Garrantzi
handikoa da pasadizo hau, Jesus ezagutu eta haren misioa ondo ulertzeko.
Lukasen kontakizunaren arabera, guztientzat ia ezezaguna den herrixka honetan
Jesusek bere aurkezpena egin du, Jainkoaren Profeta bezala, eta herrixka
honetan agertu du bere egitaraua, Isaias profetaren testua bere buruari
aplikatuz.
Testu
hori irakurri ondoren, esaldi bakar batekin komentatu du Jesusek guztia: «Gaur
bete da entzun berri duzuen Idazki hau». Lukasen arabera, jendeak «begiak
Jesusengan finko jarriak zituen». Guztien arreta, irakurri den testutik Jesus
beragana igaro da. Zer aurki dezakegu gauk guk geure begiak Jesusengan finko
jartzen baditugu?
Jainkoaren
Espirituak eraginik. Jesusen bizitza guztia eragin, gidatu eta norabidetu dute
Jainkoaren arnasak, indarrak eta maitasunak. Jesusen jainkotasunean sinestea ez
datza kontzilioek landutako formula dogmatiko bat edo beste teorikoki aitortzean.
Haren samurtasunean eta suan, haren hitzetan eta keinuetan, fededunok «Jainkoa»
deitzen dugun bizitzaren azken Misterioa era zehatzean aurkituz joatean datza.
Jainkoaren
Profeta. Jesus ez dute igurtzi oliba-olioz, erregeak igurtzi ohi zituzten
bezala gobernu-aginpidea emateko edota apaiz nagusiak igurtzi ohi zituzten
bezala ahalmen sakratuaz hornitzeko. Jainkoaren Espirituak «gantzutu» du Jesus.
Ez da etorri ez gobernatzera, ez errege izatera. Jainkoaren profeta da, bizitza
liberatzeari emana. Soilik, haren profeta-espirituz bizitzen ikasten badugu
jarraitu ahal izango diogu.
Berri
on pobreentzat. Jesusen jarduera Berri On da gizarte-klase marjinatuena eta
baliogabetuena denarentzat: zerbait on entzuteko premia handiena dutenentzat,
guztiek umiliatzen eta bazter uzten dituztenentzat. Jesusen antzeko izaten
orduan hasiko gara: gure biziera, gure jarduera eta maitasun solidarioa pobreek
gauza on bezala sumatzen hasiko direnean.
Askatzeari
emana. Gizakia esklabotasun-mota guztietatik askatzeari emanik bizi da Jesus.
Sufrimendu, zapalkuntza eta abusu guztietatik askatzen duen pertsona bezala
sumatu du jendeak; zentzugabekeriatik eta etsipenik askatzen duen argitzat
hartu dute itsuek; onginahi eta barkazio bezala sumatu dute bekatariek. Jesus
hori esklabotzen, kaskartzen eta gizagabetzen gaituen ororen askatzailetzat
hartuz goazen neurrian izango gara haren jarraitzaile. Orduan hartuko dugu bera
betiko Bizira bideratzen gaituen Salbatzailetzat.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2010ko urtarrilaren 24a
NORABIDE BERA
(2015-2016ko
C zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Para
ver videos de las Conferencias de José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.