Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Garizumako 2. Igandea (C)
EBANJELIOA
Otoitzean ari zela, aurpegiko itxura aldatu egin zitzaion.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 9,28b-36
Egun haietan,
Pedro, Joan eta Santiago berekin hartu eta mendira igo zen Jesus, otoitzera. Eta,
otoitzean ari zela, aurpegiko itxura aldatu egin zitzaion, eta jantziak zuri
distiratsu bihurtu. Hartan, bi gizon azaldu ziren, aintzaz distiratsu: Moises
eta Elias, eta Jesusekin mintzo ziren Jerusalemen gertatzekoa zen honen
heriotzaz . Pedro eta lagunak logaleak jota zeuden; baina esnatu ziren eta
Jesusen aintza eta harekin zeuden bi gizonak ikusi zituzten. Hauek urruntzean,
Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin
hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?»
Ez zekien zer
esaten zuen ere. Eta, hori zioela, hodei batek estali zituen, eta beldurtu egin
ziren hodeipean sartzean. Mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Semea,
nik hautatua. Entzun berari!»
Mintzoaren
ondoren, Jesus bakarrik ageri zen. Ikasleek isilik gorde zuten eta, ordukoz, ez
zioten inori esan ikusitakorik ezer.
Jaunak esana.
HOMILIA
2019ko martzoaren 17a
JESUSI ENTZUN
Aldi
guztietako kristauek sentitu izan dute tradizioz «Jaunaren Antzaldatzea» deitu
izan den eszenaren lilura. Alabaina, kultura modernoko garenoi ez zaigu gauza
erraza gertatzen kontakizun horren esanahia atzematea; alegia, «teofania»ri edo
Jainkoaren errebelazioari dagozkion irudiez eta baliabide literarioez idatzia
dagoen horri.
Halaz
guztiz, Lukas ebanjelariak xehetasun batzuk itsatsi ditu; jende askorentzat
arrotz eta itxurarik gabeko gertatzen den pasadizo horren mezua errealismo
handiagoz aurkitzen laguntzen diguten xehetasunak dira. Hasieratik adierazi
digu Lukasek, Jesus, hurbilenak dituen ikasleekin, mendi baten puntara igo
dela, soilik «otoitz egitera», eta ez
antzaldaketa bat ikustera.
Jesus
otoitzean ari dela gertatu da dena: «otoitzean
ari zela,haren aurpegiaren itxura aldatu zen». Jesusek, sakon bere baitan
bildurik, onartu du Aitaren presentzia, eta aurpegia aldatu zaio. Haren
nortasun sakonena eta ezkutukoena den hartan zerbait atzeman dute ikasleek.
Haren eguneroko bizitzan ezin atzeman izan duten zerbait.
Jesusen
jarraitzaileen bizitzan ez dira falta distira- eta ziurtasun-momentuak ere,
poz- eta argi-uneak ere. Ez dakigu zer gertatu zen mendi haren puntan, baina
badakigu otoitzean eta isiltasunean posible dela zerbait sumatzea, fedetik,
Jesusen nortasun ezkutuko horretan. Otoitz hori liburuetan lortu ez daitekeen
ezagupenaren iturria da,
Lukasek
dio ikasleak doi-doi jabetu zirela ezertaz, zeren «logale baitziren», eta soilik «esnatzean»
atzeman baitzuten zer edo zer. Pedrok dakien guztia, egoera hartan oso ondo
sentitzen dela da eta ez lukeela nahi esperientzia hura bukatzea. Lukasek dio «ez zekiela zer esaten ari zen».
Horregatik,
ahots batekin eta agindu nagusi batekin bukatzen da eszena. Ikasleak hodei
batek harrapatu ditu. Izutu egin dira, zeren gertaera hark gainez egin baitie.
Baina hodei hartatik ahots hau irten da:
«Hau ene Semea da, nik hautatua. Entzuiozue». Entzutea izan behar du
ikasleak bere lehen jarrera.
Gaur
egungo kristauek premia gorrikoa dugu geure erlijioa «barneratzea», baldin eta
geure fedea biziberritu nahi badugu. Ez da aski Ebanjelioa entzutea modu
zabarrean, ohikeriazkoan eta higatuan, aditzeko batere gogorik gabe. Ez da aski
soilik ulertzeaz kezkatua den arrazoizko entzute hutsa ere.
Jesus
biziari entzun behar diogu, geure izatearen barruenean bizi den horri. Guztiok,
predikari eta herri fededunak, teologo eta irakurleek: guztiok dugu Jainkoaren
Berri Ona entzun beharra, ez azaletik, baizik geure barnetik. Haren hitzak
geure burutik bihotzera jaisten utzi beharra dugu. Gure fedea indartsuagoa
izango litzateke, gozagarriagoa, kutsagarriagoa.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2016ko otsailaren 21a
JESUSI BAKARRIK ENTZUN
Aldi
guztietako kristauek sentitu izan dute tradizioz «Jaunaren Antzaldatzea» deitu
izan den eszenaren lilura. Alabaina, kultura modernoko garenoi ez zaigu gauza
erraza gertatzen kontakizun horren esanahia atzematea; alegia, «teofania» ri
edo Jainkoaren errebelazioari dagozkion irudiez eta baliabide literarioez
idatzia dagoen horri.
Halaz
guztiz, Lukas ebanjelariak xehetasun batzuk itsatsi ditu; jende askorentzat
arrotz eta itxurarik gabeko gertatzen den pasadizo horren mezua errealismo
handiagoz aurkitzen laguntzen diguten xehetasunak dira. Hasieratik adierazi
digu Lukasek, Jesus, hurbilenak dituen ikasleekin, mendi baten puntara igo
dela, soilik «otoitz egitera», eta ez antzaldaketa bat ikustera.
Jesus
otoitzean ari dela gertatu da dena: «otoitzean ari zela, haren aurpegiaren
itxura aldatu zen». Jesusek, sakon bere baitan bildurik, onartu du Aitaren
presentzia, eta aurpegia aldatu zaio. Haren nortasun sakonena eta ezkutukoena
den hartan zerbait atzeman dute ikasleek. Haren eguneroko bizitzan ezin atzeman
izan duten zerbait.
Jesusen
jarraitzaileen bizitzan ez dira falta distira- eta ziurtasun-momentuak ere,
poz- eta argi-uneak ere. Ez dakigu zer gertatu zen mendi haren puntan, baina
badakigu otoitzean eta isiltasunean posible dela zerbait sumatzea, fedetik,
Jesusen nortasun ezkutuko horretan. Otoitz hori liburuetan lortu ez daitekeen
ezagupenaren iturria da.
Lukasek
dio ikasleak doi-doi jabetu zirela ezertaz, zeren «logale baitziren», eta
soilik «esnatzean» atzeman baitzuten zer edo zer. Pedrok dakien guztia, egoera
hartan oso ondo sentitzen dela da eta ez lukeela nahi esperientzia hura bukatzea.
Lukasek dio «ez zekiela zer esaten ari zen».
Horregatik,
ahots batekin eta agindu nagusi batekin bukatzen da eszena. Ikasleak hodei
batek harrapatu ditu. Izutu egin dira, zeren gertaera hark gainez egin baitie.
Baina hodei hartatik ahots hau irten da: «Hau ene Semea da, nik hautatua.
Entzuiozue». Entzutea izan behar du ikasleak bere lehen jarrera.
Gaur
egungo kristauek premia gorrikoa dugu geure erlijioa «barneratzea», baldin eta
geure fedea biziberritu nahi badugu. Ez da aski Ebanjelioa entzutea modu
zabarrean, ohikeriazkoan eta higatuan, aditzeko batere gogorik gabe. Ez da aski
soilik ulertzeaz kezkatua den arrazoizko entzute hutsa ere.
Jesus
biziari entzun behar diogu, geure izatearen barruenean bizi den horri. Guztiok,
predikari eta herri fededunak, teologo eta irakurleek: guztiok dugu Jainkoaren
Berri Ona entzun beharra, ez azaletik, baizik geure barnetik. Haren hitzak
geure burutik bihotzera jaisten utzi beharra dugu. Gure fedea indartsuagoa
izango litzateke, gozagarriagoa, kutsagarriagoa.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2013ko otsailaren 24a
JESUSI ENTZUN
Aldi
guztietako kristauek sentitu izan dute tradizioz «Jaunaren Antzaldatzea» deitu
izan den eszenaren lilura. Alabaina, kultura modernoko garenoi ez zaigu gauza
erraza gertatzen kontakizun horren esanahia atzematea; alegia, «teofania»ri edo
Jainkoaren errebelazioari dagozkion irudiez eta baliabide literarioez idatzia
dagoen horri.
Halaz
guztiz, Lukas ebanjelariak xehetasun batzuk itsatsi ditu; jende askorentzat arrotz
eta itxurarik gabeko gertatzen den pasadizo horren mezua errealismo handiagoz
aurkitzen laguntzen diguten xehetasunak dira. Hasieratik adierazi digu Lukasek,
Jesus, hurbilenak dituen ikasleekin, mendi baten puntara igo dela, soilik «otoitz egitera», eta ez antzaldaketa
bat ikustera.
Jesus
otoitzean ari dela gertatu da dena: «otoitzean
ari zela,haren aurpegiaren itxura aldatu zen». Jesusek, sakon bere baitan
bildurik, onartu du Aitaren presentzia, eta aurpegia aldatu zaio. Haren
nortasun sakonena eta ezkutukoena den hartan zerbait atzeman dute ikasleek.
Haren eguneroko bizitzan ezin atzeman izan duten zerbait.
Jesusen
jarraitzaileen bizitzan ez dira falta distira- eta ziurtasun-momentuak ere,
poz- eta argi-uneak ere. Ez dakigu zer gertatu zen mendi haren puntan, baina
badakigu otoitzean eta isiltasunean posible dela zerbait sumatzea, fedetik,
Jesusen nortasun ezkutuko horretan. Otoitz hori liburuetan lortu ez daitekeen
ezagupenaren iturria da,
Lukasek
dio ikasleak doi-doi jabetu zirela ezertaz, zeren «logale baitziren», eta soilik «esnatzean»
atzeman baitzuten zer edo zer. Pedrok dakien guztia, egoera hartan oso ondo
sentitzen dela da eta ez lukeela nahi esperientzia hura bukatzea. Lukasek dio «ez zekiela zer esaten ari zen».
Horregatik,
ahots batekin eta agindu nagusi batekin bukatzen da eszena. Ikasleak hodei
batek harrapatu ditu. Izutu egin dira, zeren gertaera hark gainez egin baitie.
Baina hodei hartatik ahots hau irten da:
«Hau ene Semea da, nik hautatua. Entzuiozue». Entzutea izan behar du ikasleak
bere lehen jarrera.
Gaur
egungo kristauek premia gorrikoa dugu geure erlijioa «barneratzea», baldin eta
geure fedea biziberritu nahi badugu. Ez da aski Ebanjelioa entzutea modu
zabarrean, ohikeriazkoan eta higatuan, aditzeko batere gogorik gabe. Ez da aski
soilik ulertzeaz kezkatua den arrazoizko entzute hutsa ere.
Jesus
biziari entzun behar diogu, geure izatearen barruenean bizi den horri. Guztiok,
predikari eta herri fededunak, teologo eta irakurleek: guztiok dugu Jainkoaren
Berri Ona entzun beharra, ez azaletik, baizik geure barnetik. Haren hitzak
geure burutik bihotzera jaisten utzi beharra dugu. Gure fedea indartsuagoa
izango litzateke, gozagarriagoa, kutsagarriagoa.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2010ko otsailaren 28a
JESUSI BAKARRIK ENTZUN
(2015-2016ko
C zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Para
ver videos de las Conferencias de José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.