Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Garizumako 5. Igandea (C)
EBANJELIOA
Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen harria.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 8,1-11
Denbora haietan, Jesus
Oliamendira joan zen. Biharamunean, egunsentian, tenplura itzuli zen, eta herri
guztia etorri zitzaion. Jesus, eseririk, irakasten hasi zen.
Orduan,
lege-maisu eta fariseuek emakume bat, adulterioan harrapatua, ekarri zioten.
Erdi-erdian ipiniz, esan zioten Jesusi:
– Maisu, emakume
hau adulterioan ari zela harrapatu dute. Moisesek legean honelakoak harrika
hiltzeko agindu zigun; zuk zer diozu?
Galdera
azpikeriaz egin zioten, hura salatzeko aitzakiaren baten bila baitzebiltzan.
Jesus, alabaina, makurturik, atzamarrez lurrean idazten hasi zen. Haiek, ordea,
galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta esan zien:
– Zuetan
bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen harria.
Eta berriro
makurturik, lurrean idazten jarraitu zuen. Haiek, ordea, hori entzutean,
banan-banan alde egiten hasi ziren, zaharrenetatik hasita. Jesus bakarrik
gelditu zen, emakumea aurrean zuela. Jesusek zutitu eta esan zion:
– Emakume, non
dira salatzaileak? Ez al zaitu inork ere gaitzetsi?
Hark erantzun:
– Inork ere ez,
Jauna.
Orduan, Jesusek:
– Nik ere ez
zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik.)
Jaunak esana.
HOMILIA
2019ko apirilaren 7a
GUZTIOK DUGU BARKAZIO BEHARRA
Ohitura
duenez, Oliamendin eman du Jesusek gaua, bakarrik, bere Aita kutunarekin.
Jainkoaren Espirituaz beterik hasi nahi du egun berria; hark bidali du
«gatibuei liberazioa hots egitera… eta zapalduak askatzera». Laster inguratuko
zaio jendetza handi bat, tenpluaren zelaigunera hari entzutera etorria.
Bat-batean,
idazkari- eta fariseu-talde bat etorri da, «adulterioan
harrapatu duten emakume bat» dakartela. Ez zaie axola emakumearen zori
izugarria. Emakumeari inork ez dio galderarik egin. Jada heriotzara galdua da.
Salatzaileek argi utzi dute: «Moisesen legeak emakume adulteriogileak harrika
hiltzeko agindua eman digu. Zuk, zer diozu?»
Dramatikoa
da egoera: fariseuak urduri daude, emakumea estu, jendea zer gertatuko. Jesus isilik
harrigarriro. Bere aurrean du emakume umiliatu hura, guztiek gaitzetsia. Laster
hilko dute. Hau ote da Jainkoaren azken hitza bere alaba honetaz?
Jesus
eseria dago, eta lurrerantz makurtu da, eta lurrean zirriborroak idazten hasi.
Segur aski, argi bila dabil. Akusatzaileek erantzun bat eskatzen diote Legearen
izenean. Jainkoaren errukiaz duen esperientziatik erantzungo die: emakumea eta
akusatzaileak, guztiak dira Jainkoaren barkazioaren beharrean.
Alabaina,
akusatzaileak, soilik, emakumearen bekatua dute buruan eta Legearen kondena.
Jesusek aldatu egingo du ikusmira. Beren bekatua jarriko die begi aurrean
akusatzaileei. Jainkoaren aurrean, guztiek aitortu behar dute bekatari direla.
Guztiak dira haren barkazio-beharrean.
Gero
eta gehiago eskatzen diotelako, zutik jarri eta esaten die Jesusek: «Zuetan bekaturik ez duenak, bola diezaiola
lehen harria». Zein zarete zuek emakume hau heriotzara galtzeko, zeuen
bekatuaz eta Jainkoaren barkazio- eta erruki-beharraz ahaztuz?
Akusatzaileek,
orduan, «alde egin dute batak bestearen
ondoren». Jesusek elkar bizitza iradokitzen du; hartan, pertsona bati
dagokionez, azken hitza ez du izango heriotza-zigorrak. Geroago, goraki esango
du: «Ni ez naiz etorri mundua juzgatzera, salbatzera baizik».
Jesusek
emakumearekin izan duen solasak beste argi bat eskaini digu haren jardueraz.
Akusatzaileak joan dira, baina emakumea ez da mugitu. Ematen du, Jesusen azken
hitza entzun beharra duela. Artean ez da sentitu guztiz liberatua. Jesusek
diotso: «Nik ere ez zaitut gaitzesten.
Zoaz eta, aurrerantzean, ez gehiago bekaturik egin».
Bere
barkazioa eskaini dio; aldi berean, gehiago bekaturik ez egitera gonbidatu du.
Jainkoaren barkazioak ez du desegiten erantzukizuna, bihotz-berritzea eskatzen
du. Jesusek badaki «Jainkoak ez duela nahi bekataria hiltzea, baizik eta
bihotz-berritu eta bizi dadin nahi du».
José Antonio Pagola
HOMILIA
2016ko martxoaren 13a
EZ IKUSIA EGIN DIOTEN IRAULTZA
Adulterioan
harrapatu duten emakume bat dakarkiote Jesusi. Guztiek ezagutzen dute
halakoaren zoria: legeak arautua duenez, harrikatua izanen da, hiltzeraino.
Inork ez du kontuan hartu gizon adulteriogilea. Beti bezala, gizarte matxista
da, emakumea galdu eta gizonezkoa desenkusatu. Aurrez aurre egin diote Jesusi
desafioa: «Moisesen legeak emakume
adulteriogilea harrikatzeko agindu digu. Eta zuk zer diozu?»
Jesusek
ezin jasan du gizarte-hipokresia hori, gizonezkoen agintekeriak elikatua.
Hiltzeko agindu hori ez dator Jainkoagandik. Xume eta miresgarriki ausart, aldi
berean eta batean bildu ditu Jesusek adulteriogilearen kontrako auzi horretan
egia, zuzentasuna eta errukia: «zuetan
bekaturik ez duenak bota diezaiola lehen harria».
Eta
salatzaileak han doaz lotsaturik. Badakite ezen berak direla gizarte hartan
egiten diren adulterioen erantzule handienak. Orduan hila izatetik libratu den
emakumeari mintzatu zaio Jesus, eta samurkiro eta errespetu handiz diotso: «Nik ere ez zaitut gaitzesten». Ondoren,
barkazio hori biziera berri baten abiapuntu bihur dezan erregutu dio: «Zoaz, eta ez gehiago bekaturik egin».
Horra
zer den Jesus. Azkenean izan da lurrean ez inongo legek, ez botere zapaltzailek
makurrarazi ez duen norbait. Norbait askea eta bihotz-handia, sekula inor
gorrotatu eta gaitzetsi ez duena, gaitzik gaitzaren truke itzuli ez duena.
Adulteriogile honi eskaini dion defentsan eta barkazioan gure eskabide
zorrotzetan eta sumindurazko gaitzespenetan baino egia eta zuzenbide handiagoak
nabari dira.
Kristauak
ez gara oraino gai izan emakumearen zapalkuntzaren aurrean Jesusek izan duen
jarduera askatzailearen ondorioak ateratzeko. Gehiengo nagusian gizonezkoek
gidatu eta arnasturiko Elizan, ez gara iritsi jabetzera emakumea bizitzako
eremu guztietan jasaten ari den zuzengabekeriaz.. Teologo bat, duela urte
batzuk, kristauek «ez ikusia egin dioten iraultzaz» mintzo zen.
Nolanahi,
hau da egia: hogei mende ondoren, ustez kristau-erroak dituzten lurraldeetan,
gizarte baten bizi garela, zeinetan emakumea sarritan ezin baita mugitu libreki
gizonezkoari beldur izan gabe. Bortxakeria,
tratu txarra eta umilazioa ez dira irudipen huts. Aitzitik, indarkeriarik
errotuenetarik dira eta sufrimendurik gehien eragiten dutenetarik.
Ez
ote luke emakumearen sufrimenduak oihartzun biziagoa eta zehatzagoa izan behar
gure ospakizunetan?, ez ote luke izan behar leku inportanteago bat gizartea
kontzientziatzeko gure lanean? Baina, batez ere, ez ote genuke bizi behar
emakume zapaldu ororengandik hurbilago, abusuak salatzeko, defentsa burutsua
eta babes eginkorra eskaintzeko?
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2013ko martxoaren 17a
GUZTIOK DUGU BARKAZIO BEHARRA
Ohitura
duenez, Oliamendin eman du Jesusek gaua, bakarrik, bere Aita kutunarekin.
Jainkoaren Espirituaz beterik hasi nahi du egun berria; hark bidali du
«gatibuei liberazioa hots egitera… eta zapalduak askatzera». Laster inguratuko
zaio jendetza handi bat, tenpluaren zelaigunera hari entzutera etorria.
Bat-batean,
idazkari- eta fariseu-talde bat etorri da, «adulterioan
harrapatu duten emakume bat» dakartela. Ez zaie axola emakumearen zori
izugarria. Emakumeari inork ez dio galderarik egin. Jada heriotzara galdua da.
Salatzaileek argi utzi dute: «Moisesen legeak emakume adulteriogileak harrika
hiltzeko agindua eman digu. Zuk, zer diozu?»
Dramatikoa
da egoera: fariseuak urduri daude, emakumea estu, jendea zer gertatuko. Jesus isilik
harrigarriro. Bere aurrean du emakume umiliatu hura, guztiek gaitzetsia. Laster
hilko dute. Hau ote da Jainkoaren azken hitza bere alaba honetaz?
Jesus
eseria dago, eta lurrerantz makurtu da, eta lurrean zirriborroak idazten hasi.
Segur aski, argi bila dabil. Akusatzaileek erantzun bat eskatzen diote Legearen
izenean. Jainkoaren errukiaz duen esperientziatik erantzungo die: emakumea eta
akusatzaileak, guztiak dira Jainkoaren barkazioaren beharrean.
Alabaina,
akusatzaileak, soilik, emakumearen bekatua dute buruan eta Legearen kondena.
Jesusek aldatu egingo du ikusmira. Beren bekatua jarriko die begi aurrean
akusatzaileei. Jainkoaren aurrean, guztiek aitortu behar dute bekatari direla.
Guztiak dira haren barkazio-beharrean.
Gero
eta gehiago eskatzen diotelako, zutik jarri eta esaten die Jesusek: «Zuetan bekaturik ez duenak, bola diezaiola
lehen harria». Zein zarete zuek emakume hau heriotzara galtzeko, zeuen
bekatuaz eta Jainkoaren barkazio- eta erruki-beharraz ahaztuz?
Akusatzaileek,
orduan, «alde egin dute batak bestearen
ondoren». Jesusek elkar bizitza iradokitzen du; hartan, pertsona bati
dagokionez, azken hitza ez du izango heriotza-zigorrak. Geroago, goraki esango
du: «Ni ez naiz etorri mundua juzgatzera, salbatzera baizik».
Jesusek
emakumearekin izan duen solasak beste argi bat eskaini digu haren jardueraz.
Akusatzaileak joan dira, baina emakumea ez da mugitu. Ematen du, Jesusen azken
hitza entzun beharra duela. Artean ez da sentitu guztiz liberatua. Jesusek
diotso: «Nik ere ez zaitut gaitzesten.
Zoaz eta, aurrerantzean, ez gehiago bekaturik egin».
Bere
barkazioa eskaini dio; aldi berean, gehiago bekaturik ez egitera gonbidatu du.
Jainkoaren barkazioak ez du desegiten erantzukizuna, bihotz-berritzea eskatzen
du. Jesusek badaki «Jainkoak ez duela nahi bekataria hiltzea, baizik eta
bihotz-berritu eta bizi dadin nahi du».
José Antonio Pagola
HOMILIA
2010ko martxoaren 21a
EZ IKUSIA EGIN DIOTEN IRAULTZA
(2015-2016ko
C zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Para
ver videos de las Conferencias de José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.