Y todo gracias a vosotros. (ver detalle visitas)
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------
Nuevas Charlas de Jose Antonio Pagola
El próximo día 30 de mayo de 2012 en el Aula Magna del Seminario Diocesano de Vitoria, Jose Antonio Pagola dará dos charlas una a las 12.00 horas y otra a las 20.00 horas, con el título "Liberar la fuerza del Evangelio",
dentro de las jornadas "Palabra y Misión", organizadas por el Servicio Diocesano de Animación Bíblica de la Pastoral y la Facultad de Teología de Vitoria, que se celebrarán los días 20,30 y 31 de mayo. (Mas información)
--------------------------------------------------------------------------------------------------------
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2012ko maiatzaren 27a
Mendekostearen igandea (B)
EBANJELIOA
Aitak ni bidali nauen
bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet.
Hartzazue Espiritu
Santua.
+ Jesu Kristoren
Ebanjelioa San Joanen liburutik 20, 19-23
Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean,
ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik
zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea
zuei».
Gero, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean.
Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak
ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet».
Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien:
«Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo
dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die».
Jaunak esana.
HOMILIA
2012ko maiatzaren 27a
HARTU ESPIRITUA
Apurka-apurka, ikasten ari gara nola bizi barnetasunik gabe. Jada ez dugu harreman-beharrik geure baitako gunerik hobenarekin. Aski dugu denbora pasa bizitzearekin. Konforme gara arimarik gabe funtzionatzearekin eta janaritzat ogia bakarrik izatearekin. Ez dugu arriskatu nahi egiaren bila. Zatoz, Espiritu Santua, eta libra gaitzazu barnea hutsik izatetik.
Jada badakigu sustrairik gabe eta helmugarik gabe bizitzen. Aski dugu kanpotik programa gaitzaten uztearekin. Etengabe gara mugitzen eta higitzen, baina ez dakigu ez zer nahi dugun, ez nora goazen. Gero eta informazio handiagoa dugu, baina inoiz baino galduago sentitzen gara. Zatoz, Espiritu Santua, eta libra gaitzazu noraezean ibiltzetik.
Esateko, bost axola ditugu existentziaren arazo handiak. Ez dugu axola argirik gabe gelditzea bizitzari aurre egiteko. Eszetipkoago bihurtu gara; alabaina, ahulago eta segurtasunik gabeago ere bai. Adimentsu nahi dugu izan eta argi. Zergatik ez dugu topatzen sosegurik eta bakerik? Zergatik gaitu horrenbeste bisitatzen tristurak? Zatoz, Espiritu Santua, eta libra gaitzazu barne-ilunetik.
Gehiago nahi dugu bizi, hobeto, denbora luzeago; alabaina, zer bizitzeko? Ondo sentitu nahi dugu geure burua, hobeto; alabaina, zer sentitzeko? Bizitza biziki nola gozatuko gabiltza, etekina nola aterako; alabaina, ez gara konformatzen ondo pasatzearekin bakarrik. Gura duguna egiten dugu. Esateko, ez da guretzat, ez debekurik, ez alor eragotzirik. Zer dela eta nahi izaten dugu beste zerbait? Zatoz, Espiritu Santua, eta irakats iezaguzu nola bizi.
Aski eta burujabe nahi dugu izan; alabaina, gero eta bakarrago sentitzen gara. Bizi beharra sentitzen dugu eta geure mundutxoan hesitzen gara: batzuetan hain aspergarria! Maita gaitzaten sentitzen dugu; alabaina, ez gara gauza harreman bizi eta adiskidetsuak eragiteko. Sexuari «maitasuna» deitzen diogu eta plazerari «zoriona»; alabaina, nork ase dezake gure egarria? Zatoz, Espiritu Santua, eta irakats iezaguzu maitatzen.
Gure bizitzan ez da jada Jainkoarentzat lekurik. Haren presentzia itorik gelditu da gure barnean edo itxura galdurik. Zaratak hartu digu barnea, jada ezin entzun dugu haren ahotsa. Hamaika desio eta sentipenetan murgildurik, ezin sumatu dugu haren hurbiltasuna. Harekin ez beste guztiekin dakigu hitz egiten. Misterioari atzea emanik bizitzen ikasi dugu. Zatoz, Espiritu Santua, eta irakats iezaguzu nola sinetsi.
Fededun eta fedegabe, fede txikiko eta fede okerreko, horrela goaz erromes askotan bizitzan aurrera. Espiritu Santuaren kristau-jai honetan, guztioi diosku Jesusek behin batean bere ikasleei esan zien hura, gainera hats eginez: «Har ezazue Espiritu Santua». Gure bizitza gaixoaren sostengu eta fede ahularen arnasa den Espiritu hori, berak bakarrik dakien bidetik sar daiteke gu baitan.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2009ko maiatzaren 31a
ESPIRITUARI
DEI EGINEZ
Zatoz, Espiritu Santua. Esnatu
gure fede ahul, arin eta dardarati hau. Egizu, konfiantza ezar dezagun Jainko
gure Aita maitasun hondorik gabean, bere seme-alaba guztientzat, Elizaren
baitako nahiz kanpoko, duen maitasunean. Izan ere, fede hori itzaliko balitz,
laster itoko litzateke gure elkarteetan, elizetan ere.
Zatoz, Espiritu Santua. Egizu
Jesus izan dadin zeure Elizaren erdigune. Ez dezala ezerk, ez inork, Jesus
ordezkatu, ez lausotu. Ez zaitezela bizi gure artean gu haren Ebanjeliora
erakarri gabe, guri haren ondoren bihozberritzera eragin gabe. Ez dezagula jo
haren Hitzari ihes egitera, ez gaitezela desbideratu haren maitasun-agindutik.
Ez dadila gal munduan haren oroitzapena.
Zatoz, Espiritu Santua. Ireki
gure belarriak zure deia entzuteko, gaur egun egungo gizon-emakumeen
galderetatik, sufrimenduetatik, gatazketatik eta kontraesanetatik iristen
zaigun deia entzuteko. Egizu, bizi gaitezela zure ahalari irekirik, gizarte
berri honek behar duen fede berria sorrarazteko. Zure Elizan, bizi gaitezela
jaiotzen denari adiago, hiltzen denari baino; izan dezagula esperantza
bihotzaren sostengu, eta ez haren hondatzaile den nostalgia.
Zatoz, Espiritu Santua. Garbi
egizu zeure Elizaren bihotza. Ezarri egia gure artean. Erakutsi guztioi geure
bekatuak eta mugak aitortzen. Gogorarazi guri beste guztiak bezalako garela:
hauskor, erdipurdiko, bekatari. Libra gaitzazu geure harrokeriatik eta
sasi-segurtasunetik. Egizu, ibil gaitezela gizartean egia eta apaltasun
handiagoz.
Zatoz, Espiritu Santua. Erakutsi
guri beste modu batean ikusten bizitza, mundua eta, nagusiki, jendea. Ikas
dezagula begiratzen, Jesusek egiten zuen moduan, sufritzen ari direnei, negar
dagitenei, erortzen direnei, bakarrik eta bazter utzirik bizi direnei. Gure
begiratua kanbiatuko balitz, kanbiatuko lirateke zure Elizaren bihotza eta
begitartea ere. Jesusen ikasleok bizikiago distiraraziko genuke haren
hurbiltasuna, hark zuen ulertzeko era eta solidaritatea, premiarik handienekoen
aurrean. Geure Maisu eta Jaunaren antzekoago izango ginateke.
Zatoz, Espiritu Santua. Egin
gaitzazu ateak irekirik dituen Eliza, bihotz errukitsua eta esperantza
kutsakorra dituen Eliza. Ez gaitzala ezerk, ez inork, oharkabetu edo
desbideratu Jesusen egitasmotik: mundua zuzenago eta duinago, maitagarriago eta
zoriontsuago egiten saiatzetik, Jainkoaren erreinurako bidea urratuz.
José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.