Y todo gracias a vosotros. (ver detalle visitas)
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------
Nuevas Charlas de Jose Antonio Pagola
El próximo día 30 de mayo de 2012 en el Aula Magna del Seminario Diocesano de Vitoria, Jose Antonio Pagola dará dos charlas una a las 12.00 horas y otra a las 20.00 horas, con el título "Liberar la fuerza del Evangelio",
dentro de las jornadas "Palabra y Misión", organizadas por el Servicio Diocesano de Animación Bíblica de la Pastoral y la Facultad de Teología de Vitoria, que se celebrarán los días 20,30 y 31 de mayo. (Mas información)
--------------------------------------------------------------------------------------------------------
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2012ko ekainaren 3a
Hirutasun Santua (B)
EBANJELIOA
Aitaren eta Semearen
eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz.
+ Jesu Kristoren
Ebanjelioa San Mateoaren liburutik 28, 16-20
Hamaika ikasleak Galileara joan ziren,
Jesusek esandako mendira. Ikusi zutenean, gurtu egin zuten; batzuk, ordea,
zalantzan zeuden. Jesus, hurbildurik, honela mintzatu zitzaien: «Ahalmen osoa
eman dit Jainkoak zeru-lurretan. Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire
ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz eta nik agindu
dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin izango nauzue egunero
munduaren azkena arte».
Jaunak esana.
HOMILIA
2012ko ekainaren 3a
ADISKIDERIK HOBENA
Jainko hirukoitzari dagokion kristau-fedearen muinean bada funtsezko den baieztapen bat. Jainkoa ez da izaki ilun eta barneraezina, bere baitan era egoistan hesitua. Maitasuna da Jainkoa, eta Maitasuna soilik. Kristauek sinesten dugu ezen errealitatearen azken misterioan, den guztiari zentzua eta izatasuna emanez, ez dagoela Maitasuna baizik.
Jesusek ez du idatzi inolako trataturik Jainkoaz. Behin ere ez da ageri Galileako jendeari Jainkoaz dotrina irakasten. Jesusentzat, Jainkoa ez da kontzeptu bat, ez da teoria eder bat, ez da definizio ikusgarri bat. Gizakiaren Adiskiderik hobena da Jainkoa.
Ikertzaileek ez dute dudarik ebanjelioetan ageri den datu batez. Jesusi Jainkoaz hitz egiten entzuten zionak eta haren izenean jarduten ikusten zuenak, Jainkoa Berri Ona dela sentitzen zuen. Jesusek Jainkoaz esaten diona zerbait berri eta zerbait on iruditzen zaio. Jainkoaz entzun dezakeen albisterik onena iruditzen zaio Jesusek komunikatzen eta kutsatzen duen esperientzia. Zergatik?
Agian, hau da jendeak sumatzen duen lehenengo gauza: gizon-emakume guztien Jainkoa dela, eta ez tenpluan haren aurrean agertzeko duin direla pentsatzen dutenena bakarrik. Jainkoa ez dago leku sakratu bati lotua. Ez da erlijio bakar batena ere. Ez da Jerusalemera erromes joan ohi den jende jainkozalearena ere. Jesusen arabera, «onen eta gaiztoen gainera aterarazten du eguzkia». Jainkoak ez du inor, ez baztertzen ez bereizten. Jesusek denak gonbidatzen ditu Jainkoagan konfiantza izatera: «Otoitz egitean esazue: Aita! »
Jesusekin aurkituz doaz ezen Jainkoa ez dela harengana merezimenduz beterik hurbiltzen direnena soilik. Halakoei baino lehen, erremediorik gabeko bekatari direla pentsatuz, erruki eske doazkionei entzuten die. Jesusen arabera, galdurik bizi direnen bila ibili ohi da Jainkoa beti. Horregatik sentitzen da Jesus hain adiskide bekatarien aurrean. Horregatik esaten die bera «galdua zenaren bila etorri dela eta hura salbatzera».
Konturatu da ere jendea Jainkoa ez dela jakintsuena eta adituena soilik. Jesusek eskerrak eman dizkio Aitari, gustuko duelako adituentzat ezkutuko diren gauzak xumeei agertzea. Jainkoak arazo gutxiago izan ohi du herri xumearekin konpontzeko, dena dakitela uste duten jakintsuekin baino.
Baina Jesusen bizierak, Jainkoaren izenean gaixoen sufrimena arintzera emanak, espiritu gaiztoak harturik zituenak askatzera, lepradunak marjinaziotik libratzera, bekatariei eta prostituituei barkazioa eskaintzera emana zen Jesusen bizierak sentiarazi zion jendeari konbentzimendu hau: alegia, gizakiaren Adiskiderik hobena bezala ikusten zuela Jainkoa Jesusek, soilik gure ongia bilatzen duena bezala, soilik kalte egiten digunaren kontra jartzen dena bezala. Jesusen jarraitzaileek ez zuten sekula dudarik izan honetaz: Jainko gizon egina eta Jesusengan agertua Maitasuna dela eta soilik Maitasuna gizon-emakume guztientzat.

José Antonio Pagola
HOMILIA
2009ko ekainaren 7a
KREDOAREN
FUNTSA
Mendetan barna, ikerketa sakonak
egin dituzte kristau-teologoek Hirutasun Santuaz. Halaz guztiz, gaur egungo
hainbat kristauk ezin ikusi du zer duten ikustekorik irakaspen horiek beren
bizitzarekin.
Ematen du, gaur egun Jainkoaz
hitz egitean, hitz apalez eta xumez behar dugula hitz egin, gure bihotz pobre,
nahasi eta erdi-etsipendu hau ukituko dutenez, gure fede koloka hau indartuko
dutenez. Agian, geure kredoaren funtsa berreskuratu beharra dugu, hura poz
berriaz bizitzen ikasteko.
«Sinesten dut Jainko Aitagan, zeru-lurrak kreatu
dituen harengan». Geure arazo eta gatazka artean ez gara bizi bakarrik. Ez gara bizi
bertan behera utzirik: gure «Aitta» da Jainkoa. Halaxe dei egiten zion Jesusek,
eta halaxe dei egiten diogu geuk ere. Gure biziaren jatorria eta helmuga da Jainkoa.
Guztiok kreatu gaitu, maitasun hutsez kreatu ere, eta guztion zain dugu, Aitta
baten bihotzez, mundu honetako geure erromesaldiaren bukaeran.
Jende askok du ahantzia eta
ukatua haren izena. Gure seme-alabak ere urrunduz doaz harengandik, eta fededunok
ez gara gauza geure fedea kutsakor egiteko; halere, Jainkoak guztioi begira
jarraitzen du, maitasunez. Duda-muda askok inguraturik bizi gara; halere, ez
dezagun gal geure Jainko Kreatzaile eta Aittarekiko fedea; geure azken
esperantza galtzea izango genuke hori.
«Sinesten dut Jesu Kristogan,
haren Seme bakarra eta gure Jauna den horrengan». Jainkoak munduari egin dion
erregalua da. Aitta hori nolakoa eta zer den adierazi digu Jesu Kristok.
Guretzat, Jesus ez da izango sekula beste gizaki bat gehiago. Horri begiratuz,
Aitta ikusiko dugu: Jesusen keinuetan Aittaren samurtasunaz eta ulerberatasunaz
jabetuko gara. Jesusengan, gizon eginik, hurbileko, adiskide nabari dugu
Jainkoa.
Jesus horrek, Jainkoaren Seme
kuttun horrek, bizitza haurridekorrago egitera eragin digu, guztientzat
zoriontsuago egitera. Horixe da Aittaren nahirik handiena. Gainera, zein bide
egin agertu digu: «Izan errukitsu zuen Aitta errukitsu den bezala». Jesusez
ahazten bagara, zeinek bete haren hutsunea? Zeinek eskain diezaguke haren argia
eta haren esperantza?
«Sinesten dut Espiritu Santuagan,
Jauna eta bizi-emailea den horrengan». Jainkoaren misterio hau ez da urruneko
gauza. Gutako bakoitzaren barru-barruan presente da. Suma dezakegu, bai gure
bizitza arnasten duen Espiritu bezala, bai sufritzen ari direnengana bultza
egiten digun Maitasun bezala. Geure baitan dugun gauzarik hoberena dugu
Espiritu hau.
José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.