Y todo gracias a vosotros. (ver detalle visitas)
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2012ko ekainaren 10a
Kristoren Gorputz eta Odol Guztiz Santua (B)
EBANJELIOA
Hau nire gorputza da.
Hau nire odola da.
+ Jesu Kristoren
Ebanjelioa San Markosen liburutik 14-12-16. 22-26
Legamia gabeko Ogien Jaiko lehen eguna zen,
Pazko-bildotsa hiltzen zeneko eguna. Ikasleek esan zioten Jesusi:
–Non egin behar ditugu Pazko-afarirako
prestaketak?
Hark ikasleetako bi bidali zituen, esanez:
–Zoazte hirira, eta ur-suila daraman gizon
batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari, eta sartuko den etxeko nagusiari
esan: «Maisuak galdetzen du non duen ikasleekin Pazko-bildotsa jateko tokia».
Berak gela zabal bat erakutsiko dizue goian, jantzirik eta atondua; prestatu
hantxe behar ditugunak.
Joan ziren ikasleak eta, hirira iristean,
dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko-afaria prestatu zuten.
Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek
eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta eman egin zien, esanez: «Hartzazue,
hau nire gorputza da».
Gero, kopa hartu eta, esker oneko otoitza
egin ondoren, eman egin zien eta denek edan zuten. Eta esan zien: «Hau nire
odola da, Jainkoarekiko ituna berrituko duena guztiengatik isuria. Benetan
diotsuet: Ez dut gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo berria edan
arte».
Gorazarreak kantatu ondoren Oliamendira
abiatu ziren.
Jaunak esana.
HOMILIA
2012ko ekainaren 10a
EUKARISTIA ETA KRISIALDIA
Kristau guztiek dugu ezagutzen. Igandeko eukaristia aisa bihur daiteke «babes erlijioso», aste osoan bizi ohi dugun bizitza gatazkatsutik babesteko. Tentagarria da mezara joatea, esperientzia erlijioso bat partekatzeko, alde guztietatik estutzen gaituzten problemak, tirandurak eta albiste txarrak ahazteko.
Batzuetan sentibera izan ohi gara ospakizunaren duintasunari dagokionez; baina gutxiago kezkatzen gaitu Jaunaren afaria ospatzeak berekin dituen eskakizunez ahazteak. Ez dugu atsegin izaten apaizen batek erritu-araudia zorrotz ez betetzea; baina axola gutxi izan ohi diogu meza ohikeriaz ospatzeari, Ebanjelioaren deiei kasu egin gabe.
Bat bera da beti arriskua: Kristorekin bihotzaren hondoan elkartasuna egitea, sufritzen ari diren anai-arrebekin elkartzeaz arduratu gabe. Eukaristiako ogia partekatu, eta ogirik, justiziarik, etorkizunik ez duten milioika anai-arreben goseari ezikusia egitea.
Datozen urteetan krisiaren ondorioak larriagotzen joango dira, uste genuen baino gehiago. Iragartzen ari diren erabaki atzeraezin eta errukigabeen zerrendak handiagotu egingo du zuzenaren kontrako desberdintasuna, gure artean. Ikusiko dugu nola doan gero eta pobreago bihurtzen geure ingurune hurbilagoko edo urrunagoko jendea, etorkizun ziur gabe eta ezin aurreikusiko batean koloka.
Hurbiletik ezagutuko dugu: etorkin-jenderik osasun-babesik gabe, gaixo-jenderik bere osasun- edo botika-arazoei nola aurre egin ez dakiela, familiarik erruki-egintzatik bizitzera behartua, pertsonarik etxea uztera mehatxatua, jenderik laguntzarik gabe, gazterik etorkizun argirik gabe… Ez dugu beste erremediorik. Edota betiko geure ohitura egoistak indartu edota solidarioago bihurtu.
Krisialdian bizi den gizarte honetan eukaristia ospatzeak kontzientzia hartzera eragin diezaguke. Soilik, nori bere onura kontuan hartzera eragin izan digun bakoizkeriaren kultura alde batera utzi beharra dugu, xinpleki gizatasun handiagoko izateko. Eukaristia oro dago bideratua anai-arreba artekotasuna eragitera.
Ez da zuzena igandero, urte osoan, Jesusen Ebanjelioa entzutea, haren deiaren aurrean erreakzionatu gabe. Ezin eskatu diogu Aitari «geure eguneroko ogia», lortzeko zailtasunak dituztenak kontuan hartu gabe. Ezin bizi dugu elkartasunik Jesusekin, lagun hurkoarekin eskuzabalago eta solidarioago bihurtu gabe. Ezin eman diogu bakea elkarri, krisiaren aurrean bakartiago eta babesik gabeago direnei eskua luzatu gabe.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2009ko ekainaren 14a
JAUNAREN
AFARIA
Ikerketa soziologikoek ezin
ukatuzko datuz nabarmentzen dute: mendebaldeko gure elizetako kristauak alde
batera uzten ari dira igandeko meza. Ospakizun hori, mendetan barna moldatuz
joan den eran, ez da gai haien fedea elikatzeko, ezta Jesusen elkartearekin
lotura egiteko ere.
Hau da, ordea, gauzarik
harrigarriena: meza «galtzen» uzten ari garela eta gertaera horrek ez duela
sorrarazten gure artean inolako erreakziorik. Halere, ez ote da eukaristia
kristau-bizitzaren bihotza? Nolatan geldi gintezke planto eginik, ezeri ekiteko
kemenik gabe? Nolatan dago hierarkia hain isil, hain geldi? Nolatan ez dugu
fededunok geure kezka agertzen indar eta samin handiagoz?
Mezarekiko berotasun-falta
handituz doa, baita hartan erantzukizunez eta duda-mudarik gabe parte hartzen
jarraitzen dutenen artean ere. Gutxiengo hauen ereduzko leialtasuna da
kristau-elkarteei eusten diena; baina mezak bizirik jarraitu ote lezake, gaur
egungo erritua betetzea segurtatzen duten neurri babesle batzuk direla medio?
Saihestu ezinekoak dira galderak:
ez ote du behar Elizak bere bihotzean, egungo liturgiak eskaintzen diona baino
Jaunaren afariaren esperientzia biziago eta haragituago bat? Hain seguru ote
gara ondo egiten ari garela Jesusek bere oroigarri guk egitea nahi zuen hura?
Hainbat mendetarik hona
errepikatzen ari garen liturgia hori ote da gaur egungo fededunei hobekien
lagundu diezaiekeena afari gogoangarri hartan Jesusek egin zuen hura egiten?
Hartan mamitzen, laburbiltzen eta agertzen baita nola eta zertako bizi eta hil
zen Jesus. Meza hori ote da gehienik erakar gaitzakeena Jesusen ikasle bezala
bizitzera, Aitaren erreinuarekiko Jesusek izan zuen egitasmoaren zerbitzari
izatera?
Badirudi, dena dagoela gaur meza
eraberritzearen kontra. Halaz guztiz, gero eta premiazkoagoa izango da
eraberritze hori, Elizak Jesusekin bizi-harremanak izanez bizi nahi badu. Luzea
izango da bidea. Eraldatzea daitekeen gauza izango da, Elizak indar handiagoz
sentituko duenean hau: Jesusez oroitu beharra eta haren Espirituaren arabera
bizi beharra. Horregatik, gaur ere erantzukizun handiagoz jokatzea izango da:
ez, meza alde batera uztea, baizik Jesu Kristogan bihotz-berritzera eraginez
bizitzea.
José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.