José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2012ko abenduaren 23a
Abendualdiko 4. Igandea (C)
EBANJELIOA
Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko?
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 1,39-45
Handik egun
batzuetara, Maria etxetik atera eta Judeako mendialdeko hiri batera joan zen
arin-arin, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion.
Mariaren agurra
entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean.
Une berean,
Espiritu Santuaz beterik gelditu zen Elisabet, eta goraki esan zuen:
- «Bedeinkatua zu
emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua! Nor naiz ni, nire
Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure agurra nire belarrietara iritsi
orduko, pozez punpaka hasi zait haurra sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan
dizuna beteko dela sinetsi duzulako! »
Jaunak esana
HOMILIA
2012ko abenduaren 23a
Izenburua
---
José Antonio Pagola
HOMILIA
2009ko abenduaren 20a
MARIAREN EZAUGARRIAK
Mariak
Elisabeti egin dion bisita dela medio, Bataiatzailea eta Jesus, jaio aurretik
beretik, harremanetan ageri dira Lukasen ebanjelioan. Pasadizoa giro oso
berezian dator bildua. Biak, Maria eta Elisabet, ama izango dira. Biek jaso
dute deia Jainkoaren egitasmoan lankide izateko. Tartean ez da gizonezkorik.
Zakarias mutu gelditu da. Jose modu harrigarrian absente da. Andre biek bete
dute eszena guztia.
Maria
Nazaretetik etorri da, eta hura da pertsonaia nagusia. Haren eta haren semearen
jirabiran ageri da dena. Mariaren irudiari ezaugarri berezi-bereziak nabari
zaizkio: ebanjelioen girotik urrun erantsi izan zaizkion geroagoko mila izenak
eta tituluak baino jatorragoak.
Maria, «ene Jaunaren ama». Horrela aldarrikatu du Elisabetek, ozenki eta Espiritu
Santuaz beterik. Hala da: Jesusen jarraitzaileentzat, Maria, beste ezer baino
lehen, gure Jaunaren Ama da. Hori da haren handitasunaren abiapuntua. Lehen
kristauek ez dute apartatu sekula Maria Jesusengandik. Bereizezinak dira. «Jainkoak bedeinkatua andre guztien artean»;
Jesus eskaini digu Mariak, «bere sabeleko
fruitu bedeinkatua».
Maria, fededuna. Elisabetek zorioneko deklaratu du «sinetsi duelako». Handia da Maria, ez soilki amatasun
biologikoagatik, baizik, eta batez ere, Salbatzailearen Ama izateko deia fedez
onartu duelako. Jainkoari entzuteko gai izan da: haren Hitza bihotzean gorde
du; hausnartu du; gauzatu egin du, egin zaion deia leial betez. Ama fededuna da
Maria.
Maria, ebanjelizatzailea. Bere Semeagan onartu duen Jainkoagandiko salbazioa
gizon-emakume guztiei eskaini die Mariak. Hori du bere zeregin handia, bere
zerbitzua. Kontakizunaren arabera, Maria ebanjelizatzailea da, ez soilik
keinuez eta hitzez, baizik bera nora joan hara daramatzalako berekin Jesus bera
eta honen Espiritua. Hau da egintza ebanjelizatzaileak duen gauzarik
funtsezkoena.
Maria, pozaren eroalea. Mariaren agurrak bere Seme Jesusi darion poza kutsatzen
du. Mariak du entzun lehenengo Jainkoaren gonbit hau: «Poztu zaitez... zeurekin duzu Jauna». Orain, premian direnentzat
duen zerbitzu- eta laguntza-jarreraz, Jesusen, Kristoren, etengabe berekin duen
haren Berri Ona irradatzen du. Maria da, Elizarentzat, ebanjelizazio pozgarri
baten eredurik hoberena.
José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.