Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 20. Igandea (A)
EBANJELIOA
Emakumea, handia da
zure fedea!
+ Jesu Kristoren
Ebanjelioa San Mateoren liburutik 15,
21-28
Handik irtenik, Tiro eta Sidon aldera aldendu
zen Jesus. Hartan, inguru haietan bizi zen emakume kanaandar bat deiadarka hasi
zitzaion:
–Erruki zakizkit, Jauna, Daviden Semea!
Oinaze gorritan dauka deabruak nire alaba.
Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. Bere ikasleek, ondoraturik,
eskatu zioten:
–Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik.
Jesusek, ordea:
–Israel herriko ardi galduengana bakarrik
bidali nau Jainkoak.
Baina emakumea, hurbildurik, ahuspez jarri
zitzaion, esanez:
–Lagun nazazu, Jauna.
Jesusek, orduan:
–Ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta
txakurrei botatzea.
Emakumeak erantzun zion:
–Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere
jan ohi dituzte nagusien mahaitik erortzen diren ogi-apurrak.
Orduan, Jesusek esan zion:
–Emakumea, handia da zure fedea! Gerta bekizu
nahi duzuna!
Eta une hartatik sendatua gelditu zitzaion
alaba.
Jaunak esana.
HOMILIA
2014ko abustuaren 17a
GUZTIENA DA JESUS
Emakume
pagano batena da ekimena: Jesusengana jo du, judu-herrikoa ez den arren.
Estutasunak joa den ama bat da, «deabruak oinazetua den» alaba sufritzen
ikusten du. Bidera atera zaio Jesusi, oihuka: «Erruki zaitez nitaz, Jauna,
Daviden Semea».
Ustekabekoa
izan da Jesusen lehen erreakzioa. Ez da gelditu ere hari entzuteko. Oraino ez
da iritsi paganoei Berri Ona eskaintzeko ordua. Emakumeak amore ematen ez
duelako, bere jarduera zuritu beharra sentitu du Jesusek: «Israel etxeko ardi
galduetara bakarrik bidali naute».
Emakumeak,
ordea, bereari eutsi dio. Zailtasun eta oztopo guztiak gaindituko ditu. Keinu
ausart bat eginez, Jesusen oinetan ahuspeztu da, geldiarazi du Jesus eta,
bihotza umil bat sendo, oihu bakar hau egin dio: «Lagundu iezadazu, Jauna».
Ezohikoa
da Jesusen erantzuna. Garai hartan, guztiz natural esaten zieten juduek
paganoei «txakurra»; halere, guretzat iraingarri dira Jesusen hitz hauek: «Ez
dago ondo semeen ogia txakurrei botatzea». Jesusen irudia era burutsu eta
argian hartuz, Jesusi zuzenketa bat egitera ausartu da emakumea lurretik:
«Arrazoia duzu, Jauna. Baina txakurrek ere jaten dituzte nagusien mahaitik
eroritako ogi-apurrak».
Miresgarria
da emakumearen fedea. Seguru da, Aitaren etxean
denek izan dezaketela zer jana: bai Israelgo seme-alabek, bai pagano
txakurrek. Ematen du, Israelgo «ardi galduak» bakarrik dituela Jesusek buruan;
alabaina, bera ere, emakumea alegia, «ardi galdu bat» da. Jainkoaren Bidalia
dena ezin izan da juduena bakarrik. Guztiena da eta guztientzat izan behar du.
Jesusek
amore eman du emakumearen fedearen aurrean. Jesusen apaltasuna eta handitasuna
agertzen digu haren erantzunak: «Andrea, bai handia dela zure fedea!, bete
dadila nahi duzuna». Emakume honek agertu dio, Jainkoaren errukiak ez duela
inor baztertzen. Gizakiok ezartzen ditugun langa etniko eta erlijioso guztien
gainetik dago Aita Ona.
Jesusek,
azkenean, fededuntzat eman du emakumea, erlijio pagano batean bizi bada ere.
Are gehiago, «fede handi bat» ikusi du harengan, eta ez bere ikasleena bezalako
fede txiki bat, behin baino gehiagotan esan baitie hauei «fede kaskarreko
gizonak». Edozein gizakik jo dezake Jesusengana uste osoz. Badaki hark
edozeinen fedea aintzat hartzen, Elizatik kanpo bizi bada ere. Beti aurkituko
du Jesusengan edozeinek Adiskide bat eta bizitzako Maisu bat.
Kristauok
poztu beharra dugu ikustean, nola ari den Jesus erakartzen Elizatik kanpo bizi
den hainbat eta hainbat jende. Gure erakunde guztiak baino handiagoa da Jesus.
On handia egiten jarraitzen du, baita gure kristau-elkarteetatik urrundu
direnei ere.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2011ko abustuaren 14a
GUZTIENA DA JESUS
Txundigarria
da pasadizoa. Emakume pagano bat oihuka dator Jesusengana. Nortasun handiko
emakumea da; gaixo duen alabarentzat erruki eske dator; izan ere, segur da ezen
Jainkoak bizitza duina opa diela bere seme-alaba guztiei, nahiz pagano, nahiz
emakume izan.
Zuzenean
egin du eskaria: «Erruki zaitez nitaz, Jauna, Daviden Semea. Nire alaba deabruak
torturatua da». Halere, alferrik: Jesus isilik da, argitzeko zaila den
isiltasunez. Ez ote da kupituko Jesusen
bihotza ama desanparatu haren aurrean?
Tirandura
ezin jasanago bihurtu da Jesusek isiltasuna hautsi duenean, zorrotz uko eginez
emakumeari entzuteari. Sendoa da haren ezetza eta Aitagandik hartua duen
egitekoari leial izateko gogotik atera zaio: «Soilik, Israelgo ardi bide
galduengana bidali nau».
Emakumea
ez da desanimatu. Lasterrago dabil orain eta taldea harrapatu du; Jesusen
aurrean lurreraino makurtu eta eskaria errepikatu du: «Jauna, lagundu». Haren
oihuan Sanatzaile haren taldeko diren hainbat eta hainbat gizon-emakumeren mina
entzuten da; bizitza duingabea sufritzen dutenena. Jesusen errukitik kanpo
gelditu behar ote dute?
Jesusek
bere ezetza berregin du: «Ez da on txakurrei botatzea seme-alaben
ogia». Emakumea ez dago amore emateko Jesusen hoztasun ikaragarri
horren aurrean. Ez du zalantzan jarriko Jesusena, onartu egin du haren irudi
gogor hura, baina Jesusek kontuan izan ez duen ondorioa atera du: «Arrazoi
duzu, Jauna; baina txakurrek ere jaten dituzten nagusiaren mahaitik erortzen
diren apurrak». Jainkoaren mahian denentzat dago ogirik.
Jesusek
harriturik erreakzionatu du. Emakume pagano honen eskaria hondoraino entzunez,
ulertu du hark eskatzen duena Jainkoak nahi duena bera dela zehazki: «Emakumea, bai handia dela zure fedea; bete
dadila gura duzuna». Sufritzen dutenez Jainkoak duen maitasunak ez du
mugarik, ez dio axola jendea fededun ala fedegabe den ere. Emakume honi jaramon
egiteak ez du apartatu Jesus Aitaren asmotik, baizik eta asmo hori egiaz
norainokoa den agertu dio.
Kristauek,
gaur egun, ikasi beharra dugu elkarrekin bizitzen: agnostikoekin, axolagabeekin
edo paganoekin. Ez dira geure bidetik baztertu beharreko etsai. Haien sufrimena
entzuten badugu, ikusiko dugu pertsona makal eta zaurigarri direla, geu bezala
bizitzeko argi eta arnasa pixka baten bila dabiltzala.
Jesus
ez da inoren jabetzakoa. Haren argi eta indar sanatzailea guztientzat da. Bide
okerra da geure taldean edo elkartean hesitu nahi izatea, gutar ez direnak
apartatuz, baztertuz edo gaitzetsiz. Orduan bakarrik beteko dugu Aitaren gogoa:
sufritzen ari diren eta erruki eske intzirika ari diren gizaki guztiei bihotza
irekiko diegunean.
José Antonio Pagola
José
Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.