Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Jaungoikoaren antzalda (A)
EBANJELIOA
Otoitz egiten bitartean, aurpegia eguzkia bezain distiratsu bihurtu
zitzaion.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoen liburutik 17, 1-9
Egun haietan,
Jesusek Pedro, Santiago eta honen anaia Joan hartu eta mendi garai batera
eraman zituen aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: aurpegia eguzkia
bezain distiratsu bihurtu zitzaion eta jantziak argia bezain zuri.
Hartan, Elias eta
Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan.
Pedrok esan zion
Jesusi: «Jauna, zein ederki gauden hemen! Nahi baduzu, hiru etxola egingo ditut
bertan: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».
Oraindik hizketan
ari zela, hodei argi batek estali zituen, eta mintzo batek hodeitik esan zuen:
«Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut atsegin. Entzun berari!»
Hau entzutean,
ikasleak ahuspez erori ziren beldur-ikaraz. Hurbildu zitzaien Jesus, ukitu eta
esan zien: «Zuti zaitezte. Ez beldurtu!»
Begiak
altxaturik, Jesus bakarrik ikusi zuten, eta besterik inor ez.
Menditik
beherakoan, agindu hau eman zien Jesusek: «Ez esan inori ikusi duzuena, harik
eta Gizonaren Semea hildakoen artetik piztu arte».
Jaunak esana.
HOMILIA
Mateo 17, 1-9
JESUSEN BELDUR
«Jesusen
antzaldatzea» delako pasadizoa ustekabean bukatu da. Goitiko ahots batek
beldurtu egin ditu ikasleak: «Ene Seme kuttuna da hau», aurpegia antzaldatua
du. «Entzun honi». Eta ez Moisesi, legegileari. Ez Eliasi, profetari, Entzun
Jesusi. Honi bakarrik.
«Hori
entzutean, ikasleak ahuspez erori dira, izuturik». Beldurra sartu die
Jainkoaren misterioaren aurrez aurre gertatzeak, baina baita aurrerantzean
Jesusi bakarrik entzunez bizi beharrak ere. Ez-ohikoa da pasadizoa: Jesusen
ikasle maiteenak lurrean erorita, beldurrak jota, Jainkoaren ahotsaren aurrean
zer erantzun jakin gabe.
Hunkigarria
da Jesusen jarduera: «Hurbildu egin zaie» haren presentzia adiskidetsua senti
dezaten. «Ukitu egin ditu» kemena eta konfiantza emateko. Eta hitz ahaztezin
hauek esan dizkie: «Jaiki. Ez beldur izan». Zutik, eta jarrai niri. Ez beldur
izan niri entzunez bizitzeari.
Jada
neke da ezkutatzea. Elizan beldurra dugu Jesusi entzuteko. Beldur estalia da;
zurrundu egiten gaitu eta eragotzi Jesusen, gure Jaun bakar horren, urratsen
ondoren bizitzea bakean, konfiantzaz eta ausardiaz.
Beldurra
diogu berrikuntzaren, baina ez egungo gizon-emakumeengandik gero eta urrunago
jartzen gaituen zurruntasuni.
Esan
liteke, kanbio sakoneko aldi honetan egin behar dugun gauza bakarra iraganari
eutsi eta hura errepikatzea dela. Zer da, ordea, beldur horren azpian?
Jesusekiko leialtasuna ala beldurra Ebanjelioko «ardo berria» «zahagi
berrietan» jartzeko?
Beldurra
diegu ospakizun biziago eta sortzaileagoei; gaur egungo fededunen adierazle
izango liratekeenei; baina gutxiago kezkatzen gara kristau on asko asperturik
ikusteaz, zeinek ezin baitute bat egin, ez zirrararik sentitu ohiko
ospakizunetan. Leialago ote gara Jesusekin, arau liturgikoetan zorrotz izanez,
ala beldurra e ematen digu «haren oroitzapena» egin behar izateak geure fedea
modu egiatiago eta sortzaileagoan ospatuz?
Beldurra
diegu fededunen askatasunari. Kezka ematen digu Jainkoaren herriak hitza
berreskuratu eta bere ametsak ozenki esan ahal izateak, edota laikoek beren
erantzukizuna beren gain hartzeak kontzientziaren ahotsari jarraituz.
Batzuengan
handitu egin da errezeloa erlijioso eta erlijiosei dagokiene erez,
Jainkoagandik hartu duten karisma profetikoari nola leial izango bila
dabiltzalako. Beldurra izan behar ote dugu Espiritua gure elizei esaten ari
zaiena entzuteko?
Bere
Elizan Jesusek bizirik jarraitzen du, baina haren presentzia fede handiagoaz
hartu beharko genuke eta haren hitz hauek beldur gutxiagoz hartu: «Jaiki. Ez
beldur izan».
José Antonio Pagola
Ebanjelio honen homilia gehiago irakurtzeko hurrengo
loturan sakatu:
Para
ver videos de las Conferencias de José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.