Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 5. Igandea (B)
EBANJELIOA
Gaixo asko sendatu
zituen, edozein zela ere haien gaitza.
+ Jesu
Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik 1, 29-39
Denbora haietan, Jesus sinagogatik atera eta
Simonen eta Andresen etxera joan zen zuzenean, Santiago eta Joanekin. Simonen
amaginarreba oheratua zegoen sukarrez; berehala, hartaz hitz egin zioten
Jesusi. Joan zitzaion ondora, eskutik hartu eta jaikiarazi egin zuen. Sukarrak
alde egin zion, eta zerbitzatzen hasi zitzaien.
Arratsean, eguzkia sartu ondoren, gaixo eta
deabrudun guztiak eraman zizkioten Jesusi. Herri osoa bildu zitzaion atarian.
Eta hark gaixo asko sendatu zituen, edozein zela ere haien gaitza, eta deabru
asko bota ere bai. Deabruei ez zien hitzik egiten uzten, bazekiten-eta nor zen.
Goizean goiz, oraindik ilun zegoela, Jesus
herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen; han otoitzean ari zen. Simon
eta lagunak haren bila hasi ziren; aurkitzean, esan zioten:
–Jende guztia zure bila dabil.
Hark, ordea, erantzun:
–Goazen beste norabait, inguruko auzoetara,
horietan ere berri ona hots egitera, horretarako atera bainaiz.
Eta Galilea guztian barrena ibili zen, hango
sinagogetan berri ona hots egiten eta deabruak botatzen.
Jaunak esana.
HOMILIA
2015eko otsailaren 8a
BAKARDADERA OTOITZ EGITEKO
Profeta
ibiltari bezala ari zuen jarduera bizian, beti arduratu zen Jesus Jainkoarekin
harremanak isiltasunean eta bakardadean izateaz. Zirrara sakona eragin zuen
Jesusen ohitura baten oroitzapena gorde digute ebanjelioek: gauez bakardadera
joan ohi zen Jesus otoitz egiteko.
Markosek
dakarren pasarteak Jesusentzat otoitza der zen ulertzen laguntzen digu.
Bezperan lan gogorra izan zuen. «Gaixo asko sendatu zituen» Jesusek. Handia
izan zen arrakasta. Txunditurik zegoen Kafarnaum: «Herri guztiak inguratu zuen»
Jesus. Hartaz mintzo ziren denak.
Gau
horretan berean, goizaldera, goizeko hirurak eta seiak bitartean, jaiki eta,
ikasleei esan gabe, eremura joan zen Jesus. «Otoitz egiten hasi zen han».
Aitarekin egon beharra sentitu zuen. Ez du nahi arrakastaren haizeak burua
nahas diezaion. Aitaren nahia nahi du soil-soilik: egin beharra duen bidea ondo
ezagutu.
Hura
beren artean ez izateaz harriturik, Simon eta lagunak haren bila joan ziren. Ez
zaie inporta hark Jainkoarekin ari duen solasa etetea. Berekin eutsi nahi
diote: «Mundu guztia zure bila dabil». Baina Jesusek ez du uzten kanpotik
programa dezaten. Bere Aitaren egitasmoa bakarrik du gogoan. Ez du ezerk, ez
inork apartaraziko bere bidetik.
Ez du
gogorik bere arrakastaz gozatzen, Kafarnaumen gelditzeko. Ez du amore emango
herri gogo-beroaren aurrean. Bada artean Jainkoaren Berri Ona entzun ez duen
herrixkarik: «Goazen... haietan ere hots egitera».
Gaur
egungo kristautasunean hau da alderdirik baikorrenetako bat: Jainkoarekiko
komunikazioa, isiltasuna eta gogoeta egin beharra esnatzen ari izatea.
Kristaurik argienek eta arduratsuenek era kontenplaziozkoagoan bizitzera eraman
nahi dute Eliza.
Premia
estukoa da hori. Kristauok, oro har, ez dakigu Aitarekin bakarrik egoten.
Teologoak, predikariak eta katekistak asko mintzo gara Jainkoaz, baina gutxi
mintzo gara harekin. Jesusen etsenplua aspaldi ahaztua da. Parrokietan
lan-bilera asko egiten da, baina ez dakigu bakardadera jotzen, Jainkoaren
aurrean atseden hartu eta geure burua bakeaz betetzeko.
Gero
eta gutxiago gara gauza gehiago egiteko. Hor dago arriskua: jardunkerian,
higaduran eta barne-hustasunean erortzeko. Halere, arazoa ez datza arazo asko
izatean, baizik haiei aurre egin ahal izateko espiritu-indarra izatean.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012ko otsailaren 5a
GURE ETXEKO ATEAN
Kafarnaumgo
sinagogan, espiritu gaiztoak hartua den gizon bat sendatu du Jesusek goizean.
Orain, esaten digu ebanjelariak «sinagogatik»
irtenik, Simonen eta Andresen «etxerantz» doala. Adierazpen hau
garrantzizkoa da, zeren, Markosen ebanjelioan, etxe honetan gertatzen denak
badu beti irakaspen bat kristau-elkarteentzat.
Judu-erlijioaren
leku ofizial den sinagogari axola handirik eskaini gabe, etxera doa Jesusek,
pertsona maiteenen ondoan eguneroko bizi ohi den horretara. Etxe horretan
joanen da garatzen Jesusen familia berria. Kristau-elkarteek gogoratu behar
dute ez direla legea bizi den leku erlijioso, baizik Jesusen inguruan modu
berrian bizitzen ikasten den sutondo.
Etxean
sartzean, Simonen amaginarrebaz hitz egin diote ikasleek. Ezin atera izan zaio
hura atera, ongietorri egitera, gaixo baitago ohean sukarrez. Jesusek ez du
besterik behar izan. Bigarren aldiz hautsiko du larunbata egun berean.
Jendearen bizitzak du axola harentzat, eta ez erlijio-betebeharrak. Xeheki
deskribatzen du kontakizunak gaixo den emakumearekin egin dituen keinu guztiak.
«Hurbildu
zitzaion». Beti egin
ohi duen lehenengo gauza da: sufritzen ari denagana hurbildu, hari aurpegira
hurbiletik begiratu, haren sufrimena partekatu. Gero, «eskutik hartu zuen».
Emakumea ukitu du. Ez zaio axola hori egitea debekatzen duen garbitasun-araua.
Emakume horrek bere ahalmen sendatzailea senti dezan nahi du. Azkenik, «jaikiarazi
zuen», zutik jarraraziz eta bere duintasuna itzuliz.
Horrela
egon ohi da Jesus beti bereen artean: gu jaikiarazteko eskua luzatuz, bizia
arnasten digun hurbileko adiskide bezala. Zerbitzari izan du Jesusek
soil-soilik, eta ez zerbitza dezaten. Horregatik, sendatua izan den emakumea
ere guztiei «zerbitzatzen» hasi da, Jesusengandik ikasi duenez. Jesusen
jarraitzaileek elkar onartuz eta elkar zainduz behar dute bizi.
Alabaina,
oker handia izango litzateke hau pentsatzea: kristau-elkarteak bere kideez
bakarrik arduratuz bizi daitekeen familia dela, eta besteen sufrimenaz axola
izan gabe. Kontakizunak dio ezen, egun horretan berean, «eguzkia sartzean»,
larunbata bukatua denean, klase guztietako gaixoak eta gaitzen batek jotakoak
daramazkiotela Jesusi.
Buruan
ondo sartu beharko genuke kristauek pasadizo hau. Gauaren iluna iristean,
populu guztia «pilatu da ate aurrean» beren gaixoekin. Sufritzen ari direnen
begiak eta esperantza Jesus dagoen etxeko atearen bila doaz. Orduan bakarrik
erakartzen du Elizak sufritzen ari den jendea egiaz: barruan bizitza sendatzen
eta sufrimena arintzen ari den Jesus aurkitzen duenean. Gure elkarteen ateetan
jende asko ari da sufritzen. Ez dezagula ahantzi.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2009eko otsailaren 8a
Izenburua
(2015eko otsailaren 8a homilía
ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.