Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 11. Igandea (B)
EBANJELIOA
Hazi guztietan
txikiena da; erein eta gero, ordea, gora egiten du eta beste barazki guztiak
baino handiagoa egiten.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen
liburutik 4,26-34
Denbora haietan Jesusek esan zuen: «Jainkoaren
erregetza gizonak lurrean hazia ereitean gertatu ohi denaren antzeko da: hura
lo nahiz iratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, hark
nola ez dakiela. Lurrak berez ematen du: lehenbizi landarea, ondoren galburua,
azkenik alea galburua betean. Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten zaio, uztaroa
da eta».
Beste hau ere esan zien: «Zeren antzeko dela
esango genuke Jainkoaren erregetza? Zein parabolaren bidez adieraz genezake?
Mostaza-haziaren antzekoa da: lurrean ereitean, hazi guztietan txikiena da;
erein eta gero, ordea, gora egiten du eta beste barazki guztiak baino handiagoa
egiten; eta txoriek habia egiten dute haren itzalpean, hainbestekoak baitira
ematen dituen adarrak».
Horrelako parabola askoren bidez, Jesusek
mezua iragartzen zien, beraiek ulertzeko eran. Ez zien ezer irakasten parabola
bidez izan ezik; baina bere ikasleei, bakarrean, guztien esanahia adierazten
zien.
Jaunak esana.
HOMILIA
2015eko ekainaren 14a
Izenburua
---
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012ko ekainaren 17a
APAL-APAL
ETA KONFIANTZAZ
Jesusek kezka handia bizi zuen
bere jarraitzaileak halako batean etsipenean eroriko ote ziren pentsatuz; hain
zuzen ere, mundua gizatarrago eta zoriontsuago egiteko beren ahaleginek
arrakastarik ez zutela ikustegatik. Ahaztu egingo ote ziren Jainkoaren
erregetzaz? Eutsiko ote zioten zeruko Aitarekiko konfiantzari? Nolanahi ere,
hau izan beharko lukete gauzarik garrantzizkoena: ez dezatela sekula ahaztu
nola lan egin.
Galileako nekazarien
esperientziatik jasotako etsenpluez baliatuz, beti oinak lurrean izan
ditzatela, pazientziaz eta konfiantza handiz lan egin dezatela eskatzen die.
Ezinezkoa da Jainkoaren Erregetzari bidea nolanahi irekitzea. Kontu egin behar
dute, hartan nola lan egin.
Lehenik eta behin, jakin behar
dute, beren lana ereitea dela ezez uzta biltzea. Ezin bizi dira emaitzak zein
izango begira. Ez dute kezkarik izan behar ez eginkortasunez, ez berehalako
arrakastaz. Ebanjelioa ereitea izan behar dute bere ardura nagusia. Jesusen
lankideek ereile izan behar dute. Besterik ez.
Hedapen erlijioso eta ahalmen
sozialeko mende askoren ondoren, ereilearen keinu apala berreskuratu beharko
genuke Elizan kristauek. Beti fruituak jasotzera doan uzta-biltzailearen
logikaz ahaztu, eta etorkizun hobea erein nahi duenaren pazientziazko logika
besarkatu.
Ereite ororen hasierak apalak
izan ohi dira beti. Askoz gehiago arazoa gizakiaren bihotzean Jainkoaren
Egitasmoa ereitea baldin bada. Ebanjelioaren indarra ez da sekula gauza handios
edo arranditsua. Jesusen arabera, «mostaza-hazia» bezalako gauza txiki eta
ezdeus bat ereitea bezala da, fedea jendearen bihotzean ezkutuan ernetzen
baita.
Horregatik, fedeaz bakarrik erein
daiteke Ebanjelioa. Hori eman nahi die aditzera Jesusek bere parabola xumeen
bidez. Mundua gizatasun handiagoko egiteko Jainkoaren Egitasmoak berekin du
indar salbatzaile eta eraldatzailea, jada ereilearen esku ez dagoena. Jainko
horren Berri Ona pertsona batengan edo gizatalde batengan sartzen denean, gure
gainetik dagoen zerbait hasten da hazten han.
Elizan ez dakigu une honetan no
jokatu, egoera berri eta besterik ez bezalako honetan, dogma erlijioso eta kode
moralei dagokienez gero eta ez-axolago den gizarte honetan. Inork ez du
errezetarik. Inork ez daki juxtu zer egin. Egin behar duguna, bide berriren
bila jotzea da, apal-apal eta konfiantza Jesusengan jarriz.
Goiz edo berandu, funtsezkora
itzuli beharra sentituko dugu kristauek. Konturatuko gara, Jesusen indarrak
bakarrik biziberritu dezakeela fedea gure egun hauetako gizarte deskristautu
honetan. Orduan ikasiko dugu Ebanjelioa apal-apal ereiten, fede berritu baten
hasiera bezala, ez geure ahalegin pastoralez eskualdatua, baizik Ebanjelioak
berak sortua.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2008-2009
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.