Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Domu Santua (B)
EBANJELIOA
Poz zaitezte eta
alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan.
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik 5, 1-12a
Denbora haietan, jendetza ikusirik, Jesus
mendira igo zen. Eseri eta ikasleak hurbildu zitzaizkion. Orduan, honela hasi
zitzaien irakasten:
«Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek
baitute Jainkoa errege.
«Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu
Jainkoak kontsolatuko.
«Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira
jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz.
«Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko
gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko.
«Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu
Jainkoak erruki izango.
«Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute
ikusiko Jainkoa.
«Zorionekoak bakegileak, haiek baititu
Jainkoak seme-alabatzat hartuko.
«Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik
erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege.
«Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko
zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean.
Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita
zuen saria zeruan.
Jaunak esana.
HOMILIA
HOMILIA
2015eko azaroaren1ea
ZERUA BADELA SINETSI
«Santu
Guztien» kristau-jai honetan hau agertu nahi dut: betiko biziaz dudan fedearen
ezaugarri batzuk nola hartzen ditudan eta nola ahalegintzen naizen haiek
bizitzen. Kristo ezagutzen eta hari jarraitzen dionak ulertuko dit, nik uste.
Zerua
badela sinestea niretzat, honako uste hau ezin onartu ahal izatea da: bizitza
hau gutako bakoitzarentzat bi hutsune izugarri handiren arteko parentesi koxkor
bat besterik ez dela. Jesus sostengutzat hartuz, barruntatzen dut, sumatzen
dut, desiratzen eta sinesten dut ezen Jainkoa bere egiazko betera bideratzen
ari dela kreazioak eta gizadiaren bihotzak beren baitan bizi duten biziaren,
zuzentasunaren eta bakearen desira.
Zerua
badela sinestea niretzat, neure indar guztiaz honako honen kontra altxatzea da:
gizonezkoen, emakumeen, haurren gehiengo handi hori, bizitza honetan soilik
miseria, umilazioa eta sufrimena ezagutu duen hori, betiko ahaztua izango
delakoaren kontra altxatzea. Jesusen baitan dudan konfiantzaz, bizitza bat
sinesten dut zeinetan ez baita izango pobreziarik eta oinazerik, inor ez baita
biziko triste, inork ez baitu izango zertan negar egin. Azkenean beren aberrira
iristen ikusiko ditut itsas txaneletan datozenak.
Zerua
badela sinestea niretzat, hainbat eta hainbat jenderengana hurbiltzea da:
osasunik gabe, gaixo kroniko, elbarri fisiko eta psikiko, depresioan eta
larritasunean murgildurik, bizitzeaz eta borroka egiteaz asperturik den
jendearengana hurbiltzea. Jesusi jarraituz, sinesten dut ezen egun batean
ezagutuko dutela zer den bakean eta guztiz osasuntsu bizitzea. Entzungo diotela
Aitari esaten: Sar zaitez zeure Jaunaren gozamenean betiko.
Ezin
dut ulertu Jainkoa «Jainko ezkutua» izango dela betiko; ez dugula gozatuko
sekula haren begitartea, samurtasuna eta besarkada. Ezin zait burutik pasatu ez
dugula Jesusekin topo egingo sekula. Ezin dut ulertu hutsean geldituko dela
mundua gizatarragoa eta zoriontsuagoa bihurtzeko egin den hainbat eta hainbat
ahalegin. Egun batean azkenak lehenengo izan daitezen eta prostituituak geure
aurretik izan ditzagun nahi dut. Erlijio guztietako eta ateismo guztietako
egiazko santuak, anonimatuan eta ezer espero gabe bizi izan direnak ezagutu
nahi ditut.
Egun
batean entzun ahal izango ditugu hitz sinestezin hauek, Apokalipsi liburuak
Jainkoaren ahoan ezarri dituen hauek: «Egarri izango denari, doan emanen diot
nik bizi-iturritik edatea». Doan! Merezimendurik gabe. Horrela aseko du
Jainkoak gu baitan den bizi-egarria.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2009ko azaroaren 1ea
ZERUA SINETSI
(2015eko
azaroaren 1ea homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Beste homiliak Ebangeliori buruz ikusteko, klikatu
helbide honetan:
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.