Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 32. Igandea (B)
EBANJELIOA
Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Marcosen liburutik 12, 38-44
Denbora haietan,
bere irakastaldian, beste hau ere esan zien: «Zabiltzate kontuz lege-maisuekin!
Gogoko baitute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendeak agur egitea;
gogoko dituzte sinagogetan lehenengo aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak.
Eta, azkengabeko otoitzen aitzakiaz, alargunen ondasunak irensten dituzte.
Epairik zorrotzena izango dute horrelako horiek».
Jesus tenpluko
dirutegiaren aurrean eseria zegoen, jendeak kutxetara dirua nola botatzen zuen
begira. Aberats askok ugari ematen zuen. Etorri zen emakume alargun behartsu
bat, eta bi sos bota zituen, huskeria bat. Jesusek bere ikasleei dei egin eta
esan zien: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino
gehiago bota du kutxara. Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik eman dute;
honek, ordea, bere eskasian, zeukan guztia, bizitzeko behar zuena, eman du».
Jaunak esana.
HOMILIA
2015eko azaroaren 8a
KONTRASTEA
Erabatekoa
da pasadizo bien arteko kontrastea. Tenpluko lege-maisuei buruz buru, kontuz
ibiltzeko esan dio Jesusek jendeari. Sasikoa da horien erlijioa: beren osperako
baliatzen dute eta jenderik ahulena ustiatzeko. Ez dira horiek miretsi
beharrekoak, ez zaio jarraitu behar horien ikasbideari. Bigarren pasadizoan,
emakume alargun pobrearen keinuari begira dago Jesus eta ikasleei dei egin die.
Emakume honengandik ikas dezakete, bai, lege-maisuek sekula irakatsiko ez
dieten zerbait: Jainkoarekiko guztizko fedea eta mugarik gabeko
eskuzabaltasuna.
Zorrotza
da lege-maisuen kontrako Jesusen kritika. Herria Jainkoagana bideratu ordez,
beren ospearen bila dabiltza, jendearen atentzioa deitu nahi dute beren izen
handiaren bila. Gustukoa dute «harro
jantzirik ibiltzea», jendearen agurraren eta begirunearen bila. Sinagogako
liturgian eta jai-otorduetan «ohorezko
jarlekua» eta «lehen eserlekua»
nahi izaten dute.
Bada,
ordea, Jesusi min handiagoa ematen diona aintzat eta begirunez hartuak eta
agurtuak izateko ume-jarrera zoro horrek baino. Jainkozaletasun sakonaren
itxurak egiten dituzte jendaurreko «otoitzaldi
luzeez»; baina beren izen erlijioso horretaz baliatzen dira emakume
alargunen eta Bibliaren arabera izaki ahulenak eta babesgabeenak direnen bizkar
bizitzeko.
Hain
juxtu, emakume alargun horietako batek jarriko du agerian gidari erlijioso
horien erlijio ustela. Alargun honen keinua oharkabea izan da guztientzat,
baina ez Jesusentzat. Emakume gajoak bi txanpon bakarrik bota ditu eskaintzen
dirutegira. Baina Jesusek berehala dei egin die ikasleei, zeren nekez ikusi
baitute tenpluko ingurunean behartsuekiko bihotz erlijiosoagorik eta
solidarioagorik.
Alargun
hau ez dabil ohore eta izen handi bila; ezkutuan eta apal dihardu. Ez dabil
inor nola ustiatuko; aitzitik, duen guztia eman du, beste batzuek behar izango
dutelako. Jesusen hitzetan, beste inork baino gehiago eman du, zeren ez baitu
eman sobera duenetik, baizik «bizitzeko
duen guztia eman du»,
Ez
gaitezen oker ibili. Jende xume baino bihotz handi eta eskuzabaleko hau,
baldintzarik gabe maitatzen dakien hau, da Elizan dugun alderik hoberena. Jende
hau da mundua gizatarrago egiten ari dena, Jainkoa baitan benetan sinesten
duena, Jesusen Espiritua bizirik mantentzen duena beste jarrera erlijioso
sasiko eta interesatu batzuen artean. Jende honengandik ikasi behar dugu Jesusi
jarraitzen. Jende hau da Jesusen antzekoena.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012ko azaroaren 11a
ELIZAKO GAUZARIK HOBENA
Gaurko
ebanjelioko pasadizo bien arteko kontrastea ezin gogorragoa da. Lehenengoan,
Jesusek jendeari gidari erlijiosoen aurrean azti egoteko esan dio: «Kontuz
lege-maisuekin!», horien portaera kaltegarri gerta dakizueke. Bigarrenean,
ikasleei dei egin die emakume alargun pobrearen keinuari erreparatzeko: jende
xumeak Ebanjelioa nola bizi erakusten ahal die.
Harrigarria
da Jesusek darabilen hizkuntza gogorra eta segura, lege-maisuen erlijiotasun
faltsua agirian jartzeko. Ezin jasan du haien harrokeria eta nabarmentzeko
irrika. Modu nabarmenean nahi dute jantzi eta jendeak begirunez agurtu ditzan,
gainerakoak baino handiago direla agertzeko, beren agintea ezarri eta
dominatzeko.
Beren
harrotasun apartsua elikatzeko baliatzen dira erlijioaz. «Errezo luzeak» egiten
dituzte jendeari zirrara eragiteko. Ez dute elkarterik sortzen, guztien gain
ematen baitute beren burua. Azken batean, beren burua dute soilik buruan. Jende
ahulaz probetxu ateraz bizi dira, zerbitzatu ordez.
Markosek
ez ditu jaso Jesusen hitzak, suntsitu izan aurretik Tenpluan ziren lege-maisuak
kondenatzeko, baizik eta idazten dien kristau-elkarteak jakinaren gainean
ipintzeko. Gidari erlijiosoek elkartearen zerbitzari izan behar dute. Eta ez
beste ezer. Horretaz ahazten badira, arrisku gerta daitezke guztientzat.
Erreakzionatu egin behar da, kalterik egin ez dezaten.
Bigarren
pasadizoan, Jesus eseria dago Tenplu aurreko eskaintzen kutxaren aitzinean.
Aberats asko ari da garrantzizko diru-kantitatea botatzen: Tenpluaren sostengu
dira. Halako batean emakume bat hurbildu da. Jesusek ikusi du kobrezko bi
txanpon bota dituela. Alargun pobre bat da, bizitzan tratu txarrak jasana,
bakarrik eta baliabiderik gabe bizi dena. Segur aski, eskale bizi da Tenpluaren
inguruan.
Hunkiturik,
ikasleei dei egin die Jesusek presaka. Ezin ahaztuko dute emakume honen keinua,
zeren, premia jasaten duelarik, «bizitzeko zuen guztia bota baitu».
Lege-maisuak erlijiotik probetxua ateraz bizi diren bitartean, dena eman du
emakume honek besteentzat, konfiantza guztia Jainkoagan ezarriz.
Honen
keinuak egiazko erlijioaren bihotza agertu digu: konfiantza handia Jainkoagan,
doakotasun harrigarria, eskuzabaltasuna eta maitasun solidarioa, xumetasuna eta
egia. Ez dugu ezagutzen emakume honen izena, ezta aurpegia ere. Hau dakigu
soilik: bere Elizako geroko gidarientzat eredua ikusi duela Jesusek emakume
honengan.
Gaur
egun ere, Elizako gauzarik hobena dira fede xumeko hainbat eta hainbat
gizon-emakume. Ez dute idatziko libururik, ezta sermoirik egingo, baina horiek
diote eusten bizirik Jesusen Ebanjelioari. Horiengandik behar dugu ikasi
apaizek eta gotzainek.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2009ko azaroaren 8a
KONTRASTEA
(2015eko
azaroaren 8a homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.