Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 4. Igandea (C)
EBANJELIOA
Jesus, Elias eta Eliseo bezala; ez zuen judutarrei bakarrik bidali.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 4,21-30
Denbora haietan
Jesus sinagogan honela hasi zitzaien: «Gaur bete da profezia hau entzuten
didazuenontzat».
Denek Jesusen
alde hitz egiten zuten eta harriturik zeuden Jainkoaren onginahiaz esaten
zituenengatik. Baina zioten: «Ez al da, bada, hau Joseren semea?» Orduan,
Jesusek esan zien: «Harako esaera hura oroitaraziko didazue, noski: “Sendagile,
sendatu zeure burua”, eta esango: “Egitzazu hemen, zeure herrian ere,
Kafarnaumen egin omen dituzun gauzak”». Eta erantsi zuen: «Benetan diotsuet: Ez
da profetarik bere herriari mesedegarri zaionik . Egiaz esaten dizuet: Emakume
alargun asko zegoen Israelen Eliasen garaian, hiru urte eta erdian euririk egin
ez zuelarik, lurralde osoan gosete handia izan zenean; hala ere, Jainkoak ez
zuen haietako inorengana bidali Elias, Sidon herrialdeko Sareptako alargun
batengana baizik. Eta legendun asko zegoen Israelen Eliseo profetaren garaian;
hala ere, ez zuen haietako inor sendatu, Naaman siriarra baizik».
Hau entzutean,
sinagogako denak amorruz bete ziren. Eta, jaikirik, Jesus herritik kanpora bota
eta herria jasoa zegoen mendiko amildegi batera eraman zuten, handik behera
jaurtitzeko. Baina Jesus haien artetik igaro eta bere bidetik joan zen.
Jaunak esana.
HOMILIA
2016ko urtarrilaren 31a
EZ OTE DUGU PROFETA BEHARRIK?
«Profeta handi bat sortu da gure artean». Hori aldarrikatzen zuten Galileako herrixketan, Jesusen
hitzek eta keinuek harriturik. Halere, besterik da gertatu Nazareten auzotarren
artean gantzutu bezala, pobreen Profeta bezala agertu denean.
Jesusek
haiek harritu izanari erreparatu dio lehenengo, eta uko egin izanari gero. Ez
da gehiegi harritu. Esaera sonatua gogorarazi die: «Hona nik esan: ez da profetarik bereen artean ondo hartua izan denik».
Gero, herritik kanpora aterarazi eta hil nahi izan dutenean, bertan behera utzi
ditu Jesusek. Kontalariak dio: «haien
artetik irten eta urrundu zen». Jesus Profetarik gabe gelditu zen Nazaret.
Profeta
da Jesus eta halakotzat dihardu. Ez da tenpluko apaiza, ezta lege-maisua ere.
Israelgo profeten tradizioa du bere bizi-eremua. Erregeak eta apaizak ez
bezala, profeta ez du inork izendatzen, ez gantzutzen. Jainkoagandik du bere
agintea, haren Espirituaz arnastu eta gidatu nahi du bere herri maitea,
buruzagi politikoak eta erlijiosoak hartarako gai ez direnean. Ez da
halabeharrezkoa kristauek profeta baten baitan haragitua den Jainkoa aitortu
izana.
Nahastezinak
dira profetaren ezaugarriak. Gizarte zuzengabe baten baitan, zeinetan
boteretsuek negar dagitenen sufrimena isilaraziz beren ongizatea bilatzen
baitute, ausart ageri da profeta: Jainkoak gizarteko azkenei dien errukitik
ekin dio errealitatea irakurtzeari eta bizitzeari. Profetaren bizitza osoa
bilakatu da «presentzia alternatibo», zuzengabekeria kritikatuz eta
konbertsiorako eta kanbiorako deia eginez.
Bestetik,
erlijioa bera egoera zuzengabe bati egokitu eta Jainkoarenak ez diren interesak
bere egin dituenean, profeta astindua emanez ageri da, axolagabekeria eta
autoengainua dilindan jarriz, erlijio orok duen betikotasunaren eta
absolututasunaren ilusioa kritikatuz, guztiei salbatzailea Jainkoa bakarrik
dela gogoraraziz. Profetaren presentziak esperantza berria harrotzen du; izan
ere, geroa Jainkoaren askatasunetik eta maitasunetik pentsatzera eragiten du.
Jesusen
eta haren jarraitzaileen profeta-alderdiari ezikusiarena egiten dion Elizak
profetarik gabe gelditzeko arriskua izanen du.
- Gaur egun, oso kezkaturik gabiltza apaiz gutxi izateaz, eta apaiz-zerbitzurako bokazio eske ari gara. Zergatik ez eskatu Jainkoari profetak bidal ditzan? Ez ote dugu profeta-beharrik? Ez ote dugu sentitzen geure kristau-elkarteetan profeta-espiritua sustatu beharrik?
- Profetarik gabe, Elizak ez ote du bizi Jainkoak egiten dituen konbertsiorako eta kanbiorako deien aurrean sorgor izateko arriskua?
- Profeta-espiriturik gabeko kristautasunak, ez ote bizi ordenuak, tradizioak edo Jainkoagandiko berritasunarekiko beldurrak kontrolatuak izateko arriskua?
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2013ko otsailaren 3a
PROFETA ESPIRITURIK GABE
Badakigu
Jesusen kontrako aurkaritza, historikoki, pixkana joan zela gauzatzen:
eskribauen errezeloa, lege-maisuen haserrea eta tenpluko buruzagien ukoa
handituz joan ziren, Jesus gurutzera eramateraino.
Badu
horren berri Lukasek ere. Baina, nahita, bere kontakizuna behartuz bada ere,
esaten du jendaurrean izan duen lehen jardueran berean jarri zaiola jendea
Jesusi aurrez aurre. Hasieratik izan behar dute kontuan irakurleek ukoa izan
dela Jesusek bereen aldetik, Profeta bezala agertu denean, jasan duen
erreakzioa.
Nazareten
gertatua ez da gertaera bakana. Ez da iraganean gertatu zen zerbait. Jesusi
hasieran berean, pobreen Profeta bezala, zapalduen askatzaile eta bekatuen
barkatzaile bezala agertu denean, egin dioten ukoa errepikatuz joan daiteke
mendetan barna.
Jesusen
jarraitzaileoi zail gertatzen zaigu haren alderdi profetikoa onartzea. Kasik
erabat ahazten dugu bere garrantzia duen gauza bat. Jainkoa ez da haragitu
apaiz batengan, Tenpluko erlijioa zaintzeko sagaratua den horrengan. Ez da
lege-maisu batengan ere, legeak ezarritako ordenua gordetzeari emana den
horrengan. Baizik eta profeta batengan haragitu eta agertu da, pobreei Berri
Ona eta zapalduei askapena hots egitera Espirituak bidali duen horrengan.
Ahaztu
egiten gara kristau-erlijioa ez dela beste erlijio bat gehiago, Jainkoarekiko
beren harremanak bizitzeko Jesusen jarraitzaileei sinesgai, erritu eta agindu
egokiak emango lizkiekeen bat. Ez, baizik eta erlijio profetikoa da, Jesus
profetak eragindakoa, mundu gizatarrago bat, bere behin betiko salbazioa
Jainkoagan gauzatzeko norabidetu den bat, sustatzeko.
Kristauek
arriskua dugu alderdi profetikoa, Jesusen jarraitzaileok arnastu beharko
gintuzkeen hori, behin eta berriz alde batera uzteko. Kristau-historian barna
gertatu diren agerpen profetikoak eta guzti, egia izaten jarraitzen du Urs von
Balthasar teologo sonatuak esandako honek: Bigarren mendearen azken aldera
«oraino erabat desagertu ez den intzigarra jaitsi zen Elizaren espiritu
(profetikoaren) gainera».
Gaur,
sekularizazio modernoaren aurrean, «erlijiosotasuna» berriro berrezartzeaz
arduraturik, kristauek arriskua dugu etorkizunera bidea espiritu profetikorik
gabe egin nahi izateko. Horrela gertatzen bada, Nazareteko jendearena gerta
dakiguke: Jesus gure artean ibiliz joan eta «urrunduko da» bere bideari
jarraitzeko. Ezerk ez dio galaraziko bere eginkizun askatzaileari jarraitzea.
Beste batzuek, kanpotik etorriek, antzemango diote haren indar profetikoari eta
onartuko haren egintza salbatzailea.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2010ko urtarrilaren 31a
EZ OTE DUGU PROFETA BEHARRIK?
(2015-2016ko
C zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Para
ver videos de las Conferencias de José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.