Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
3. Pazko Igandea (C)
EBANJELIOA
Jesusek, hurbildurik, ogia hartu eta eman egin zien, baita arraina ere.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 21,1-19
Geroxeago, berriro
agertu zitzaien Jesus bere ikasleei Tiberiades aintzira-ertzean. Honela gertatu
zen agerpena: Elkarrekin zeuden Simon Pedro, Tomas –Bikia zeritzana–, Natanael
–Galileako Kanakoa–, Zebedeoren semeak eta beste bi ikasle. Hortan, Simon
Pedrok esan zien:
– Arrantzura noa.
Besteek erantzun zioten:
– Zurekin goaz gu ere.
Irten eta ontziratu egin
ziren. Baina gau hartan ez zuten ezer harrapatu.
Eguna argitu zuenean,
aintzira-ertzean agertu zen Jesus; baina ikasleak ez ziren konturatu Jesus
zela. Jesusek esan zien:
– Mutilok, baduzue
jatekorik?
Haiek erantzun:
– Ez.
Jesusek esan zien:
– Bota sarea txaluparen
eskuinera eta aurkituko duzue.
Hala egin zuten. Eta
hainbeste arrain harrapatu zutenez, ez ziren sarea ateratzeko gauza. Orduan,
Jesusek maite zuen ikasle hark esan zion Pedrori: «Jauna da». Simon Pedrok,
Jauna zela entzun bezain laster, soinekoa jantzi (erantzia baitzuen) eta salto
egin zuen uretara. Gainerako ikasleak txalupaz joan ziren, sarea arrainekin
tiraka zekartela, lehorretik hurbil baitziren, ehunen bat metrora.
Lehorreratzean,
su-txingarrak ikusi zituzten, gainean arrain bat zela, eta ogia. Jesusek esan
zien: «Ekarri harrapatu berri dituzuen arrainetariko batzuk».
Igo zen ontzira Simon
Pedro eta lehorrera atera zuen sarea, ehun eta berrogeita hamahiru arrain
handiz betea. Eta, hainbeste izanik ere, ez zen sarea apurtu.
Jesusek esan zien:
«Etorri gosaltzera».
Ikasleetako inor ez zen
ausartzen nor zen galdetzera, ongi baitzekiten Jauna zena. Orduan, Jesusek,
hurbildurik, ogia hartu eta eman egin zien, baita arraina ere.
Hirugarren aldia zen
hau, Jesus, hildakoen artetik piztu ondoren, bere ikasleei agertzen zitzaiena.
Gosaldu zutenean,
Jesusek esan zion Simon Pedrori:
– Simon, Joanen semea,
maiteago al nauzu hauek baino?
Hark esan zion:
– Bai, Jauna, badakizu
maite zaitudana.
Orduan, Jesusek:
– Larra itzazu nire
bildotsak.
Bigarrenez galdetu zion
Jesusek:
– Simon, Joanen semea,
maite al nauzu?
Pedrok, berriro:
– Bai, Jauna, badakizu
maite zaitudana.
Jesusek, orduan:
– Zaindu nire ardiak.
Hirugarrenez galdetu
zion Jesusek:
– Simon, Joanen semea,
maite al nauzu?
Pedro goibeldu egin zen
maite al zuen hirugarrenez galdetu ziolako, eta erantzun zion:
– Jauna, zuk dena
dakizu, zuk badakizu maite zaitudana.
Orduan, esan zion
Jesusek:
– Larra itzazu nire
ardiak. Bene-benetan diotsut: Gazteago zinenean, zeuk lotzen zenuen gerrikoa
eta nora joan erabakitzen; zahartzean, ordea, zuk besoak luzatu eta beste batek
lotuko dizu gerrikoa eta nahi izango ez duzun lekura eramango zaitu.
Horrela, Jainkoari
aintza zer-nolako heriotzaz emango zion adierazi zuen Jesusek. Ondoren, esan
zion:
– Jarraitu niri.
Jaunak esana.
HOMILIA
2016ko apirilaren 10a
JESUS GABE EZINEZKOA DA
Jesus
berpiztuak Galileako aintzira ondoan ikasleekin topo egin izana
katekesi-asmoarekin deskribatu du ebanjelariak, argi eta garbi. Kontakizunak,
hondoan, itsasoan egindako arrantzaren sinbolismoa du erdigune. Haren mezua
ezin gaurkoagoa da kristauentzat: soilik, Jesus berpiztuaren presentziak bihur
dezake eginkor haren ikasleen lan ebanjelizatzailea.
Kontakizunak,
lehenik eta behin, ikasleak gau ilunean burutzen ari diren lana deskribatzen
digu. Dena Simon Pedroren ekimenaz hasi da: «Arrantzura noa». Gainerako
ikasleek bat egin dute harekin: «Zurekin goaz geu ere». Berriro elkarrekin
dira, baina Jesus falta da. Arrantzura doaz, baina ez dira irten Jesusen deiari
jarraituz, baizik Simon Pedroren ekimenari.
Kontalariak
argi utzi du ezen lan hau gauez egin dela eta fruiturik gabeko gertatu dela:
«gau hartan ez zuten ezer harrapatu». «Gauak» ebanjelariaren hizkuntzan Jesusen
falta adierazten du, Argia den haren falta. Jesus berpiztuaren presentziarik
gabe, haren arnasarik eta hitz orientagarririk gabe, ez da ebanjelizazio
emankorrik.
Egunsentia
iristearekin, presente egin da Jesus. Ertzetik, bereekin komunikatu da bere
Hitzaz. Ikasleek ez dakite Jesus dela. Soilik, haren gomendioari leial
jarraituz, harrapatze harrigarria lortuko dutenean ezagutuko dute. Soilik,
Jesusen lana izan daiteke harrapatze hura, egun batean «giza arrantzale»
izatera dei egin zien Profeta harena.
Kritikoa da
parrokia eta kristau-elkarte ez gutxiren zoria. Indarrak gutxituz doaz. Kristau
konprometituenak biderkatzen ari dira lan-mota askori eskua ezarriz: beti berak
eta beti berak lan guztietarako. Geure ahaleginak biziagotzen eta emaitza
edozein modutan bilatzen jarraitu behar ote dugu, ala pausatu beharra dugu
geure lanean Berpiztuaren presentzia bizia hobeto zaintzeko?
Jesusen
Berri Ona zabaltzeko eta haren egitasmoan lankide eginkor izateko,
garrantzizkoena ez da «mila gauza egitea», baizik burutzen dugunaren kalitate
gizatarra eta ebanjeliozkoa hobeto zaintzea. Gauza erabakigarria ez da ekinaren
ekin beharra, baizik kristauek isla dezakegun bizi-testigutza.
Ezin geldi
gintezke «fedearen azalean». Beste ezer baino gehiago, funtsezkoa zaintzeko
garaiak dira. Geure elkarteak hitzez, testuz eta idazkiz aspertzen ditugu,
baina gauza erabakigarria, gure artean, Jesusi entzutea da. Bilera asko egiten
dugu, baina garrantzizkoena Jaunaren Afaria ospatzeko igandero elkartzen
gaituena da. Hartan bakarrik elikatzen da gure ahalmen ebanjelizatzailea.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2013ko apirilaren 14a
EGUNSENTIAN
Joanen
ebanjelioaren epilogoak, Jesus berpiztuak eta ikasleek, Galileako aintziraren
ertzean, egin duten topo egite bat dakar. Kontakizun hori idatzi denean,
kristauak momentu gogorrak ari dira bizitzen: probaldia eta pertsekuzioa;
batzuek uko egin diote fedeari. Kontalariak irakurleen fedea biziberritu nahi
du.
Hurbil da
iluna eta ikasleak arrantzura irten dira. Ez daude Hamabiak. Taldea hautsi egin
da haien Maisua gurutzean josi dutenean. Jesusi jarraitzeko alde batera utziak
zituzten beren ontzi eta sareetara itzuli dira. Bukatu da dena. Bakarrik daude
berriro.
Arrantzua
erabateko porrota izan da. Kontalariak indartsu azpimarratu du: «Irten ziren,
ontziratu ziren eta gau hartan ez zuten ezertxo ere harrapatu». Sareak hutsik
itzuli dira. Ez ote da hau bera kristau-elkarte ez gutxiren esperientzia, beren
indar eta ahalmen ebanjelizatzaileak ahuldurik ikustean?
Sarritan, gizarte
axolagabearen barnean doi-doi izaten du emaitzarik gure ahaleginak. Geuk ere
sareak hutsik direla egiaztatzen dugu. Aise sor daiteke adore-faltaren eta
etsipenaren tentazioa. Nola eutsi geure fedeari eta biziberritu hura?
Porrotaren
testuinguru honetan, kontakizunak dio «eguna argitzen ari zela, Jesus
aintzira-ertzean agertu zenean». Alabaina, ikasleek ez diote antzeman ontzitik.
Agian distantziagatik, agian egunsentiko lainoagatik eta, seguruena, bihotzeko
tristurak ikustea galarazten dielako. Jesus hizketan ari zaie, baina «ez
zekiten Jesus zela».
Ez ote hau
bera jasaten ari garen krisi erlijiosoaren ondorio kaltegarrienetako bat? Nola
biziraungo kezkaturik, geure ahuldadea gero eta argiago egiaztaturik, ez zaigu
gauza batere erraza gertatzen Jesus berpiztuaren presentzia geure baitan
hautematea, Ebanjeliotik mintzo zaigunean eta eukaristi afariaz elikatzen
gaituenean.
Jesusek
maite duen ikasle hura izan da lehenik antzeman diona: «Jauna da!» Ez daude
bakarrik. Dena has daiteke berriro. Dena izan daiteke desberdin. Apaltasunez
baina fedez, Pedrok aitortuko du bere bekatua eta agertuko dio Jesusi bere
zinezko maitasuna: «Jauna, zuk badakizu maite zaitudala». Gainerako ikasleek
ezin sentitu dute horixe besterik.
Geure
kristau-talde eta elkarteetan Jesusen lekukoren beharra dugu. Geure porrotaren
eta ahuldadearen esperientziaren erdian, beren bizieraz eta hitzez Jesusen
presentzia bizia aurkitzen lagunduko diguten fededunen beharra dugu. Jesusekiko
geure konfiantza hazirik irtengo gara kristauok krisialdi honetatik. Gaur ez
gara gai barruntatzeko konfiantza horrek zer-nolako indarra duen, adore-falta
eta etsipen horretatik irteten laguntzeko.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2010ko apirilaren 18a
JESUS GABE EZINEZKOA DA
(2015-2016ko
C zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Para
ver videos de las Conferencias de José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.