Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Gurutz Santuaren Gorespena (C)
EBANJELIOA
Halaxe izan behar du jasoa Gizonaren Semeak.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 3, 13-17
«Ez da inor zerura igo,
zerutik jaitsi zena baizik, Gizonaren Semea. Eta Moisesek basamortuan brontzezko
sugea hagan jaso zuen bezala, halaxe izan behar du jasoa Gizonaren Semeak,
harengan sinesten duten guztiek betiko bizia izan dezaten.
«Izan ere, Jainkoak hain
maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten
duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan. Zeren Jainkoak ez
baitzuen Semea mundura bidali mundua kondenatzeko, haren bitartez salbatzeko
baizik.
Jaunak esana.
HOMILIA
2008ko irailaren 14a
MAITASUNAREN GORAPENA
Gaur
kristauok jai bat txundigarria eta harrigarria ospatzen dugu. Zer zentzu izan
dezake «Gurutzearen Gorapenaz» hitz egiteak, itxuraz gozamena eta
ongizatea goratzean baizik pentsatzen ez duen gizartean? Ez ote da Gurutzea
Goratze hori oinazea laudatzea, sufrimena eta umilazioa aintzatzea, gizartean
aszesi gaixotia eragitea, bizi-pozaren aurka joatea?
Halaz
guztiz, fededun batek, Gurutziltzatuari begira jarri eta fedearen begiz Gurutzearen
baitako misterioa sakontzen duenean, egundoko maitasuna hautematen du soilik,
gure bizitzan eta heriotzan azkeneraino bat egin nahi izan duen Jainkoaren
samurtasun ulertezina. Era harrigarrian dio hori San Joanen ebanjelioak: « Hartaraino
maite izan du Jainkoak mundua, non bere Seme bakarra eman baitu, honengan
sinesten duen orok, galdu ez, baizik betiko bizia izan dezan» Jainkoaren
maitasun sinestezina agertu digu Gurutzeak. Jadanik ezin apartaraziko gaitu
harengandik ez ezerk, ez inork.
Jainkoak gurutzean
sufritu nahi izan badu, ez da sufrimena maite izan duelako, baizik gutako inori
halakorik opa ez diolako. Gurutzean hil nahi izan badu, ez da izan zoriontasuna
gutxietsi duelako, baizik guztiontzat zoriona nahi eta bilatzen duelako, batez
ere gizartean ahaztuenak eta umiliatuenak direnentzat. Jainkoak gurutzeko
hilzoria nahi izan badu, ez da izan bizia mespretxatu duelako, baizik eta
hartaraino maite izan duelako bizia, non guztiok egun batean hartaz bete-betean
gozatzea nahi baitu.
Horregatik,
Kristoren Gurutzea beste inork baino hobeto ulertzen dute gizarteko
gurutziltzatuek, hau da, beren ezintasunean umilazioa, mespretxua eta
zuzengabekeria jasaten dutenek edota maitasun-, alaitasun- eta bizi-premian
bizi direnek. Horiek gaur Gurutzearen Goratzea ospatuko dute, ez oinazearen eta
heriotzaren jai bezala, baizik maitasunaren eta biziaren misterio bezala.
Zeri heltzen
edo atxikitzen ahal gintzaizkioke baldin eta Jainkoa izaki ahaltsu eta buru-ase
huts bat izango balitz, lurreko boteretsuen oso antzeko bat, nahiz hauek baino
indartsuago izan? Nor izan genezake kontsolamendu, Jainkoa biktimekin eta
biktimen baitan sufritzen ari dela jakingo ez bagenu? Nolatan ez dugu, ba,
goratuko Jesusen gurutzea, jakinik hartan Jainkoa gurekin eta guregatik sufritzen
ari dela?
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.