Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 19. Igandea (A)
EBANJELIOA
Agindu
iezadazu ur gainean zuregana joateko.
+ Jesu Kristoren
Ebanjelioa San Mateoren liburutik 14,
22-33
Jendea asetzeraino jan zutenean, Jesusek
ikasleak txalupan sarrarazi eta bere aurretik beste aldera joateko agindu zien,
berak jendeari agur egin bitartean. Jendeari agur egin ondoren, mendira igo
zen, bakardadean otoitz egitera. Ilundu zuenean, han zegoen bakarrik.
Txalupa, ordurako, lehorretik urruti zihoan,
uhinek astindua, haizea kontra baitzuen. Goiz aldera, ikasleengana joan zen
Jesus, ur gainean oinez. Aintziran ibiltzen ikusi zutenean, ikasleak izutu egin
ziren, mamuren bat zelakoan; eta beldurraren beldurrez oihuka hasi ziren.
Baina Jesusek berehala hitz egin zien eta
esan:
–Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!
Orduan, Pedrok esan zion:
–Jauna, benetan zeu bazara, agindu iezadazu
ur gainean zuregana joateko.
Jesusek erantzun:
–Zatoz.
Pedro ontzitik jaitsi eta Jesusengana abiatu
zen ur gainean oinez. Baina, haizearen indarra nabaritzean, beldurra sartu zitzaion,
eta, hondoratzen hasi zelarik, deiadar egin zuen:
–Jauna, salba nazazu.
Jesusek eskua eman eta heldu egin zion,
esanez:
–Sinesmen gutxiko hori! Zergatik izan duzu
zalantza?
Txalupara igo zirenean, haizea baretu egin
zen. Eta ontzian zeudenak Jesusen aurrean ahuspez jarri ziren, esanez:
–Egiaz Jainkoaren Semea zara zu!
Jaunak esana.
HOMILIA
2017ko abustuaren 13a
KRISIALDIAREN ERDIAN
Ez da zail
ikustea Jesusen ikasleen ontzia, olatuek astindua eta kontrako haize bortitzak
erasotzen dion hori, gaur egungo Elizaren irudia dela; kontrako mota guztietako
indarrek kanpotik mehatxatua eta barnean beldurraren eta fede eskasaren
tentazioa jasaten ari den gaurko Elizaren irudia, alegia. Nola irakur genezake
ebanjelioko kontakizun hau, Eliza hondoa jotzen ari dela ematen duen krisialdi
honetan?
Ebanjelariaren
arabera, «Jesus ontzira hurbildu da ur gainean ibiliz». Ikasleak ez dira gai
izan zein den antzemateko, ekaitzaren erdian eta gau ilunean. «Mamu bat» dela
iruditu zaie. Izuturik dauzka ikarak. Egiazko gauza bakarra ekaitz ikaragarri
hura da.
Hauxe da
gure lehenengo arazoa. Elizaren krisialdia bizitzen ari gara, batak besteari
adorerik eza, ikara eta fede-falta kutsatuz. Ez gara gai ikusteko, hain juxtu
krisialdi gogor hau dela medio ari zaigula Jesus hurbiltzen. Inoiz baino
bakarrago eta babesgabeago sentitzen gara.
Jesusek hiru
hitz esan dizkie: «Aupa. Neu naiz. Ez izan beldur». Jesus bakarrik mintzo
daiteke horrela. Baina ikasleen belarriek olatuen burrunba eta haizearen
indarra bakarrik entzuten ahal dituzte. Hauxe da gure okerra ere. Ez badugu
entzuten Jesusen gonbita, beragan baldintzarik gabeko konfiantza jartzekoa,
zeinengana jo genezake?
Pedrok barne
bulkada bat sentitu du, Jesusen deiak sostengatzen diona, eta ontzitik jauzi
egin eta «Jesusengana abiatu da hur gainean oinez». Hori bera ikasi beharko
genuke gaur egun krisialdi honetan, Jesusengana abiatzeko: sostengutzat hartuz,
ez boterea, ez ospea, ez iraganeko segurantza, baizik Jesusekin topo egiteko
gogoa, gaur egungo ilunaldian eta segurantza-faltan.
Ez da
erraza. Geu ere senti gintezke koloka eta hondoratzen, Pedro bezala. Baina hark
bezala, esperimenta dezakegu Jesusek eskua luzatzen eta onik ateratzen
gaituela, esanez: «Fede eskaseko jendea, nolatan duda hori?»
Zergatik
dugu hartarainoko duda? Nolatan ez dugu ikasten, kasik, ezer berririk krisialdi
honetatik? Nolatan jarraitzen dugu sasi-segurantzen bila, geure elkarteen
baitan «irauteko»? Aldiz, fede berritu batekin Jesusengana abiatzen ikasi
beharko genuke, geure egun hauetako gizarte sekularizatuaren barnean berean
bada ere.
Krisialdi
hau ez da kristau-fedearen azkena. Beharrezkoa dugun garbikuntza da, mendetan
barna Jesusengandik urrundu gaituzten mundutar interesetatik, triunfalismo
engainagarrietatik eta egiazko bidea desitxuratzetik geure burua askatzeko.
Jesus jardunean ari da krisialdi honetan. Eliza ebanjelikoago baterantz gidatu
nahi gaitu. Biziberritu dezagun Jesusenganako konfiantza. Ez gaitezen beldur
izan.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2014ko abustuaren 10a
KRISIALDIAREN ERDIAN
(2016-2017ko
A zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José
Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.