Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 26. Igandea (B)
EBANJELIOA
Gure kontra ez dagoena gure alde dago. Zeure eskuak galbidean jartzen
bazaitu, moztu.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Marcosen liburutik 9,38-43.45.47-48
Joanek esan zion:
– Maisu, gizon
bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta eragotzi egin nahi izan
diogu, ez baita gure taldekoa.
Baina Jesusek
erantzun:
– Ez eragotzi; ez
baita inor nire izenean mirari bat egin eta gero nitaz gaizki-esaka jardungo
duenik. Hau da, gure kontra ez dagoena gure alde dago. Benetan diotsuet:
Mesiasen jarraitzaile zaretelako, ontzixka bat ur bada ere ematen dizuen inor
ez da saririk gabe geldituko.
«Sinesten duten
txiki hauetakoren baten sinesmena galbidean jartzen duenak, hobe luke errotarri
bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balute. Zeure eskuak galbidean jartzen
bazaitu, moztu; hobe duzu eskumotz betiko bizitzan sartu, bi eskuekin
infernura, itzalezineko sutara, erori baino. Zeure oinak galbidean jartzen
bazaitu, moztu; hobe duzu hankamotz betiko bizitzan sartu, bi oinekin infernura
jaurtia izan baino. Zeure begiak galbidean jartzen bazaitu, atera; hobe duzu
begibakar Jainkoaren erreinuan sartu, bi begiekin infernura jaurtia izan baino;
han ez da barruko harra hiltzen, ez eta sua itzaltzen.
Jaunak esana.
HOMILIA – EU
2018ko irailaren 30a
INORK EZ DU JESUSEN ESKLUSIBARIK
(2011-2012ko
B zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2015eko irailaren 27a
ADISKIDEAK DIRA, ETA EZ ETSAIAK
(2009eko
irailaren 27a homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012ko irailaren 30a
INORK EZ DU JESUSEN ESKLUSIBARIK
Harrigarria
da pasadizoa. Problema batekin hurbildu zaizkio ikasleak Jesusi. Oraingoan, ez
da Pedro taldearen bozemailea, baizik Joan, lehen postuen bila dabiltzan bi
anaietarik bat. Oraingo honetan, Jesusen esklusiba eta haren egintza
askatzailearen monopolioa ikasleen taldeak izan ditzan nahi du.
Kezka
hau dute. Exorzista bat, taldekoa ez dena, deabruak botatzen ari da Jesusen
izenean. Ikasleak ez dira pozten jendea sendaturik ikusteaz eta gizatasun
handiagoko bizitza egin ahal izateaz. Soilik, beren taldearen izen handia dute
gogoan. Horregatik, errotik moztu nahi izan dute exorzista haren jarduera. Hau
dute arrazoi bakarra: «ez da gutakoa».
Ikasleak
jakindakotzat eman dute hau: Jesusen izenean eta haren indar sendatzaileaz
jardun ahal izateko, beren taldekoa izan behar du. Ezin aipa dezake inork ere
Jesusen izena, ezta mundua gizatasun handiagokoa egiteko lan egin ere, Elizako
kide izan gabe. Horrela ote egiaz? Zer dio Jesusek?
Biribilki
erantzun die Jesusek: «Ez iezaiozue eragotzi». Jesusen Izena eta indar
gizatargarria garrantzizkoagoak dira ikasleen talde koxkorra baino. On da
Jesusek dakarren salbazioa zabaltzea eraikitako Eliza baino harago, eta
jendeari gizatasun handiagoz bizitzen laguntzea. Jokabide hori ez litzateke
hartu behar sekula konpetentzia desleialtzat.
Bere
jarraitzaileen artean hautsi egin nahi luke Jesusek tentazio sektario oro. Ez
du eratu bere taldea mesiastar salbazio kontrolatzeko. Jesus ez da eskola itxi
bateko lege-maisu, baizik guztiei eskainia den salbazioaren Profeta. On egiteko
hots egina den toki guztietan sostengatu behar du Elizak haren Izena.
Jesusek
ez du nahi bere jarraitzaileek hitz egin dezaten gureez eta gure ez direnez,
barnekoez eta kanpokoez, bere izenean jardun dezaketenez eta ez dezaketenez.
Beste bat du bere ikusmoldea: «Gure kontra ez dagoena, gure alde dago».
Gizarte
modernoan gizon-emakume asko ari da mundua zuzenago eta gizatarrago egin nahiz,
Elizako kide izan gabe. Batzuk ez dira fededun ere, baina Jainkoaren erreinuari
eta haren zuzenbideari bideak irekin ari zaizkie. Gutakoak dira. Maitasuna
behar diegu agertu, errezeloz begiratu ordez. Sostengua behar diegu eskaini,
deskalifikatu ordez.
Oker
handia da Elizan bizitzea, alde guztietan etsaigoa eta gaiztakeria ikusiz;
pentsatuz, gizagaixo baten moduan, gu geu bakarrik garela Jesusen Espirituaren
eramaile. Jesusek ez liguke horrelakorik onetsiko. Aitzitik, ebanjelioaren
arabera bizi eta pobreenez eta premia handiagoa dutenez kezkatzen direnekin
lankide izatera gonbidatuko gintuzke.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2009ko irailaren 27a
ADISKIDEAK DIRA, ETA EZ ETSAIAK
Bera
bezala, Jainkoaren erreinuaren zerbitzuan, jendearen bizitza gizatarrago,
duinago eta zoriontsuago eginez, bizi daitezen Jesus asko saiatu den arren,
ikasleak ez dira jabetu Jesusi zein Espirituk eragiten dion ikustera; ez dira
iritsi konturatzera premiarik handiena dutenekiko Jesusek duen maitasunaz eta
haren bizitza gidatzen duen norabide sakonaz.
Markosen
kontakizuna oso argitzailea da. Oso gogaikarri gertatu zaien gertakizun baten
berri eman diote ikasleek Jesusi. Ezezagun bat ikusi dute «deabruak botatzen».
Eta «Jesusen izenean» dihardu, eta Jesusen ari berean: jendea liberatzen ari da
modu gizatarrean eta bakean bizitzea eragozten dien gaitzetik. Baina ikasleek
ez dute gustukoa haren eginkizun liberatzaile hori. Ez zaie axola gizon hark
sendatzen duen jendearen poza. Uste dute, ezen jokabide hori eltze askotan
burruntzalia sartu nahi izatea dela, eta errotik atera beharrekoa.
Jesusi
agertu diote beren erreakzioa: «Eragotzi egin nahi izan diogu, zeren ez baita
gutakoa». Arrotz hari ez zaio zilegi sendatzen jarraitzea, ez baita gure
taldekoa. Bost axola zaie ikasleei jendearen osasuna, baizik taldearen izena
dute gogoan. Monopolizatu egin nahi dute Jesusen egintza salbatzailea: inork ez
du sendatu behar haren izenean, baldin eta taldeari atxikitzen ez bazaio.
Jesusek,
ordea, gaitzetsi egin du ikasleen jarrera eta jarrera guztiz desberdinari lotu
zaio. Beste era batean dakusa Jesusek arazoa. Lehenengo gauza eta
garrantzizkoena ez da talde txikia hazten joatea, baizik Jainkoaren salbazioa
gizaki ororengana iristea, nahiz taldekide ez den jendearen bitartez izan:
«gure aurka ez dena, gure alde da». Jesusen indar sendatzailea eta askatzailea
munduan presente egiten ari den oro Jesusen taldearen alde ari da.
Jesusek
uko egin dio ikasleen jarrera sektario eta baztertzaileari, beren izena eta
handitzea soilik baitituzte gogoan, eta jarrera irekia eta barne-hartzailea
hartu du, zeinen arabera lehenengo gauza gizakia askatzea baita, suntsitzaile
eta zorionaren kontrako den orotatik askatzea. Horrek izan behar du beti
Jesusen zinezko jarraitzaile guztiei eragin behar dien Espiritua.
Eliza
katolikotik kanpo, kontaezin ahalako gizon-emakumeen multzoa ari da on egiten
eta lanean gizartea duinago egiteko, zuzenago eta askeago egiteko. Halakoengan
bizirik da Jesusen Espiritua. Adiskidetzat eta aliatutzat hartu behar ditugu
halakoak, eta ez etsaitzat, inoiz ere. Ez dihardute gure aurka, zeren
gizakiaren alde ari baitira, Jesus bezala.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.