Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Jaungoikoaren Epifania (C)
EBANJELIOA
Sortaldetik Erregeari gurtzera gatoz.
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa Mateo liburutik 2, 1-12
Jesus Judeako Belen herrian jaio zen, Herodes
erregearen garaian. Jesus jaio ondoren, sortaldeko jakintsu batzuk azaldu ziren
Jerusalemen, galdezka:
–Non da juduen errege jaioberria? Haren
izarra ikusi dugu sortaldean eta gurtzera gatoz.
Berri honekin larritu egin zen Herodes
erregea, baita Jerusalem hiri osoa ere. Orduan, herriko apaizburu eta
lege-maisu guztiak bildu eta Mesias non jaiotzekoa zen galdetu zien.
Haiek erantzun zioten:
–Judeako Belenen, honela idatzi baitzuen
profetak:
Eta zu, Judako Belen, ez zara, ez,
Judako hirietan txikiena;
zuregandik aterako baita buruzagia,
Israel nire herria
gobernatuko dueña .
Judako hirietan txikiena;
zuregandik aterako baita buruzagia,
Israel nire herria
gobernatuko dueña .
Orduan, Herodesek, jakintsuak isilean
deiturik, izarra noiz agertu zitzaien jakin zuen zehatz. Gero, Belenera bidali
zituen, esanez: «Zoazte eta jakin xuxen haurraren berri eta, aurkitu ondoren,
adierazi niri, neu ere gurtzera joan nadin».
Erregearen hitz hauek entzunik, abiatu egin ziren. Bidean, sortaldean
ikusitako izarra agertu zitzaien eta biziki poztu ziren. Izarra aurretik joan
zitzaien, haurra zegoen toki gainean gelditu arte.
Etxean sarturik, haurra ikusi zuten Maria
bere amarekin eta, ahuspezturik, gurtu; ondoren, beren kutxatilak zabalduz,
esku-erakutsiak eskaini zizkioten: urrea, intsentsua eta mirra .
Gero, Herodesengana ez itzultzeko oharra
ametsetan harturik, beste bide batetik itzuli ziren beren herrialdera.
Jaunak esana.
HOMILIA
2019ko urtarrilaren 6a
KONTAKIZUN TXUNDIGARRIA
(2012-2013ko
C zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2016ko urtarrilaren 6a
KONTAKIZUN TXUNDIGARRIA
(2012-2013ko
C zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2013ko urtarrilaren 6a
KONTAKIZUN TXUNDIGARRIA
Jesusen
aurrean jarrera oso desberdinak har daitezke. Hiru lagun-taldek izan duten
erreakzioaz mintzo zaigu magoen kontakizuna. Batetik, pagano batzuk Jesusen
bila dabiltza, izar baten argi txiki batek gidaturik. Bestetik, Tenpluko
erlijioaren ordezkariak ageri dira, haurraren arazoa bost axola zaiela.
Hirugarren, Herodes errege boteretsua, soilik arriskua ikusten du Jesusengan.
Magoak
ez dira Israel herri aukeratuko kide. Ez dute ezagutzen Israelgo Jainko bizia.
Ez dakigu ezer, ez haien erlijioaz, ez haien jatorri-herriaz. Hau dakigu
soilik: kosmosean den misterioaz erne bizi direla. Egiaren bila dabil haien
bihotza.
Halako
batean, argi txiki bat ikusi dutela uste dute, Salbatzaile bat iradokitzen duen
argia. Zein den eta non dagoen jakin-mina sentitu dute, eta, berehala, bideari
ekin diote. Ez dakite, juxtu, zein ibilbide egin behar duten, baina beren
barnean sutan dute esperantza, munduarentzat Argi bat aurkituko duten
esperantza.
Haiek
Jerusalem hiri santura iritsi izanak izu-ikara eragin du hiri osoan. Herodesek
deiturik, «hiriko apaiz nagusien eta lege-maisuen» Kontseilua bildu da.
Txundigarria da Kontseilukoen jokabidea. Egiazko erlijioaren zaindari dira,
baina ez dabiltza egiaren bila. Tenpluko Jainkoa ordezten dute, baina sorgor
bizi dira haren deiarekiko.
Itsu
bihurtu ditu beren segurtasun erlijiosoak. Badakite Mesias non den jaiotzekoa,
baina haietako inor ez da hurbilduko Betleemera. Jainkoari kultua eskaintzeari
emanik bizi dira, baina ez dute barruntatu Jainkoaren misterioa erlijio guztiak
baino handiagoa dela, eta bere bideak dituela bere seme-alaba guztiekin topo
egiteko. Ez dute Jesus sekula onartuko.
Herodes
erregeak, boteretsu eta astakirten hark, mehatxua bakarrik ikusten du
Jesusengan, bere boterearen eta ankerkeriaren kontra. Ahal duen guztia egingo
du Jesus garbitzeko. Botere zapaltzaileak «gurutziltzatu» bakarrik egin dezake
askapena dakarren hura.
Bitartean,
bila jarraitu dute magoek. Ez dira belauniko jarri Herodesen aurrean: ez dute
ikusi harengan bera adoratua izateko arrazoi txikienik. Ez dira sartu
Jerusalemeko Tenplu handiosean: debekatua dute hara sartzea. Izarraren argi
txikiak Betleemeko herri koxkorrera erakarri ditu, botere-gune orotatik urrun.
Hara
iristean, hau izan da ikusi duten gauza guzti: «haurra Mariarekin, bere
amarekin». Beste ezer ez. Haur bat, distirarik gabe, botererik gabe. Bizitza
hauskorra, ama baten arduraren premia duena. Aski izan da hori magoei
adoraziora eragiteko.
Txundigarria
da kontakizuna. Jainko hau, giza ahuldadean ezkutatua, ezin aurkitu dute
boterean kokaturik edo segurtasun erlijiosoan hesiturik bizi direnek. Beste
hauei agertzen zaie: argi txiki batzuek gidaturik, gizakiarentzat, bizitzako
goxotasunean eta pobretasunean, etengabe esperantza baten bila dabiltzanek.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Ikusi
ere:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.