José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2012ko apirilaren 1a
Erramu Igandea (B)
EBANJELIOA
Elkarrisketan irakurtzeko: + Jesus; K Kronista; I Ikasleak eta lagunak; J = Jendetza;
P
Beste personaiak.
Jaungoikoaren Pasioan.
+ Jesu Kristoren
Ebanjelioa San Markosen liburutik 14, 1-15, 47
Jesus bere gogoz heriotzara (14,1-42)
Jesus
nola atxilotuko.
K. Handik
bi egunera, Pazko-jaia eta Legamia gabeko Ogien Jaia ospatzen ziren. Apaizburu
eta lege-maisuak Jesus maltzurkeriaz nola atxilotuko zebiltzan, hiltzeko. Baina
hau zioten:
P.
«Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik sor ez dadin».
Emakume
batek Jesus ukenduz igurtzi.
K. Jesus
Betanian zen, Simon legendunaren etxean. Mahaian zegoela, emakume bat etorri
zen, hartzurizko ontzian nardozko ukendu garbi eta garestia zekarrela. Ontzia
hautsi eta Jesusi burura isuri zion. Batzuek, haserre, honela ziotsoten
elkarri:
P. –Zergatik
horrela alferrik galdu ukendu hori? Hirurehun denarioz goitik sal zitekeen eta
dirua behartsuei eman.
K. Eta
marmarrean ari ziren emakumearen kontra. Baina Jesusek esan zien:
+. –Utzi
bakean honi; zergatik gogaitarazten duzue? Egintza ona egin du nirekin. Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen
artean, eta nahi duzuenean egin diezaiekezue on. Baina ni ez nauzue betiko
zuekin. Ahal zuena egin du: nire gorputza ukenduz igurtzi du aldez aurretik
hilobirako . Benetan
diotsuet: Mundu guztian barrena, berri ona hots egingo den edonon aipatuko dira
emakume hau eta beronek egina.
Jesus
Judasek saldua.
K. Judas
Iskariote, Hamabietako bat, apaizburuengana joan zen, Jesus beraiei eskuetara
emateko asmotan. Entzutean, poztu egin ziren haiek eta dirua agindu zioten.
Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen Judas.
Azken
afarirako prestaketak.
K. Legamia
gabeko Ogien Jaiko lehen eguna zen, Pazko-bildotsa hiltzen zeneko eguna.
Ikasleek esan zioten Jesusi:
I. –Non
egin behar ditugu Pazko-afarirako prestaketak?
K. Hark
ikasleetako bi bidali zituen, esanez:
+. –Zoazte
hirira, eta ur-suila daraman gizon batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari,
eta sartuko den etxeko nagusiari esan: «Maisuak galdetzen du non duen
ikasleekin Pazko-bildotsa jateko tokia». Berak gela zabal bat erakutsiko dizue
goian, jantzirik eta atondua; prestatu hantxe behar ditugunak.
K. Joan
ziren ikasleak eta, hirira iristean, dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien,
eta Pazko-afaria prestatu zuten.
Afarian:
Judasen saldukeriaren iragarpena.
K. Ilunabarrean,
joan zen Jesus Hamabiekin eta, mahaian afaltzen ari zirelarik, Jesusek esan
zuen:
+. –Benetan
diotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau, nirekin jaten ari den batek.
K. Haiek, goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion bata bestearen ondoren:
I. –Nik ote?
K. Jesusek erantzun:
+. –Hamabiotako batek, nirekin plater beretik jaten ari denak. Gizonaren
Semea badoa, bai, Liburu Santuek hartaz dioten bezala; baina dohakabea
Gizonaren Semea salduko duena! Hobe zukeen jaio izan ez balitz!
Azken
afaria: hona nire gorputz-odolak.
K. Afaltzen
ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta
eman egin zien, esanez:
+. «Hartzazue,
hau nire gorputza da».
K. Gero,
kopa hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, eman egin zien eta denek edan
zuten. Eta esan zien:
+. «Hau
nire odola da, Jainkoarekiko ituna berrituko duena , guztiengatik isuria.
Benetan diotsuet: Ez dut gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo
berria edan arte».
Afalondoan:
Pedroren ukoen iragarpena.
K. Gorazarreak
kantatu ondoren , Oliamendira abiatu ziren.
Jesusek esan zien:
+. «Zuen
sinesmenak huts egingo du , honela baitago idatzia Liburu Santuetan: Joko dut
artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira. Baina piztu ondoren, aurretik
joango natzaizue Galileara».
K. Pedrok
esan zion:
I. –Beste
guztien sinesmenak huts egiten badu ere, nireak ez.
K. Jesusek
erantzun:
+. –Benetan
diotsut: Gaur gauean, oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu.
K. Baina
Pedrok, gero eta areago:
I. –Zurekin hil behar badut ere, ez zaitut inola ere ukatuko.
K. Eta
beste hainbeste zioten denek.
Getsemaniko
otoitz larria.
K. Getsemani
izeneko landa batera iritsi ziren, eta Jesusek esan zien bere ikasleei: +. «Zaudete
hemen, nik otoitz egin bitartean».
K. Pedro,
Santiago eta Joan eraman zituen berekin. Ikara eta larria sentitzen hasi zen,
eta esan zien:
+. «Hiltzeko
zorian nago tristuraz. Gelditu hemen eta zaudete erne».
K. Eta
aurreraxeago joanik, lurrean erori eta otoizka ari zitzaion Jainkoari, urrun
ziezaiola ordu hura, ahal bazen. Honela zioen:
+.
«Abba, Aita! Zure esku dago guztia; urrun ezazu niregandik edari samin hau!
Baina egin bedi zure nahia, ez nirea».
K. Ikasleengana
joan eta lotan aurkitu zituen. Pedrori esan zion:
+.
«Simon, lotan? Ordubete ere ezin izan zara erne egon? Zaudete erne eta egizue
otoitz, tentaldian ez erortzeko: gogoz kartsu izan arren, ahula baita gizakia ».
K. Berriro
aldendu eta otoitz egin zuen, lehengo hitz berak esanez. Berriro itzulirik, lo
aurkitu zituen, begiak astun baitzituzten; haiek ez zekiten zer esan.
Joan zitzaien hirugarren aldiz eta esan zien:
+. «Egin
lo eta hartu atseden! Kito! Iritsi da ordua: hona Gizonaren Semea bekatarien
eskuetara emana. Jaiki, goazen, hemen da salduko nauena!»
Jesus giza eskuetan. Piztuera (14,43–16,8)
Jesus
lotua daramate.
K. Jesus
hizketan ari zela, han agertu zen Judas, Hamabietako bat; gizon-multzo bat zetorren
harekin, ezpata eta makilak eskuetan, apaizburu, lege-maisu eta zaharrek
bidalirik. Saltzaileak seinale hau jarria zien:
I.
«Nik musu emango diodana, horixe da; atxilotu eta eraman arduraz».
K.
Iritsi zeneko, Jesusengana hurbildu eta esan zion:
I.
«Maisu!»
K. Eta
musu eman zion.
Besteek heldu eta atxilotu egin zuten. Han zegoen batek ezpata atera, apaiz
nagusiaren morroia jo eta belarria moztu zion. Jesusek esan zien:
+. «Ezpataz
eta makilaz etorri zarete, lapur baten bila bezala, ni harrapatzera! Egunero
zuen artean nengoen tenpluan irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu. Baina hala
behar du, Liburu Santuetan idatzia bete dadin».
K. Ikasleek
Jesus utzi eta ihes egin zuten. Gazte bat ondoren
zihoakion, soinean oihal bat besterik ez zuela. Heldu zioten, baina oihala utzi eta
ihes egin zien biluzik.
Jesus
judu-biltzarraren aurrean.
K. Apaiz
nagusiaren etxera eraman zuten Jesus eta han bildu ziren apaizburu, zahar eta
lege-maisu guztiak. Pedro Jesusen ondoren joana zen, urrutitik jarraituz, apaiz
nagusiaren jauregi barruraino. Eta morroiekin batera eserita, sutondoan
berotzen ari zen.
Apaizburuak eta Biltzar Nagusi osoa Jesusen
kontrako lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko, baina ezin zuten
aurkitu; askok haren kontra gezurrezko testigantzak egiten bazituzten ere,
haien lekukotasunak ez zetozen bat. Batzuek zutitu eta gezurrezko testigantza
hau egin zuten Jesusen kontra:
P. «Geuk
entzun diogu esaten: Nik, giza eskuz egindako santutegi hau desegingo dut eta
hiru egunetan beste bat eraikiko, giza eskuz egin gabea».
K. Baina
honetan ere ez zetozen bat beren esanetan.
Orduan, apaiz nagusiak, biltzarraren erdian
zutik, galdetu zion Jesusi:
P. –Ez
al diezu deus ere erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?
K. Baina
Jesus isilik zegoen, eta ez zuen ezer erantzuten. Apaiz nagusiak berriro
galdetu zion:
P. –Zu
al zara Mesias, Jainko bedeinkatuaren Semea?
K. Jesusek
erantzun:
+. –Bai,
neu naiz, eta Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko
hodei artean etortzen ikusiko duzue.
K. Apaiz
nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan:
P. –Ba ote dugu lekuko beharrik? Zeuek entzun duzue biraoa . Zer deritzozue?
K. Heriotza
merezi zuela erabaki zuten denek.
Batzuk listuka hasi zitzaizkion eta, aurpegia
estalirik, ukabilkadak ematen zizkioten, esanez:
J. «Asma
ezak, profeta!»
K. Guardiek
ere masailekoka zerabilten.
Pedrok
Jesus ukatu.
K. Pedro
beheko patioan zegoela, apaiz nagusiaren neskame bat etorri zen. Pedro berotzen
ikusirik, begira jarri eta esan zion:
I. –Hi
ere Nazareteko Jesusekin bizi hintzen.
K- Baina
hark ukatu, esanez:
I. –Ez
zekinat zer dionan ere, ez dinat ulertzen.
K. Atarira
irten zen, eta oilarrak jo zuen . Ikusi zuen neskameak eta han zeudenei ere
honela hasi zitzaien:
P. –Hau
ere haietakoa diagu.
K. Pedrok
berriro ukatu zuen. Geroxeago, ingurukoek ere esan zioten:
P. –Bai,
haietakoa haiz, noski, galilearra haiz eta.
K. Orduan,
Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen:
I. –Ez
dut ezagutzen zuek diozuen hori.
K. Une
hartan, bigarren aldiz jo zuen oilarrak. Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek
esana: «Oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu», eta
negarrari eman zion.
Jesus
Pilatoren aurrean.
K. Eguna
argitu bezain laster, apaizburu, zahar eta lege-maisuak bildu ziren –Biltzar
Nagusi osoa–, eta, erabakia hartu ondoren, Jesus lotuta eraman zuten eta
Pilatoren eskuetara eman. Pilatok galdetu zion:
P. –Zu
al zara juduen erregea?
K. Jesusek
erantzun zion:
+. –Zeuk
diozu.
K. Apaizburuek
salaketa asko egiten zituzten haren kontra. Pilatok esan zion:
P. –Ez
al duzu ezer erantzun behar? Begira zenbat gauzaz salatzen zaituzten.
K. Baina
Jesusek ez baitzion gehiago erantzun, harriturik gelditu zen Pilato.
Jesus
heriotzara kondenatua.
K. Pazko-jaiero
preso bat askatu ohi zuen Pilatok, herriak eskatzen zuena. Bazen kartzelan
Barrabas zeritzan bat, matxinadakoan giza hilketa bat egina, beste batzuekin
batera. Igo zen jendea gobernariaren jauregira eta ohitura zuena emateko eskatu
zioten. Pilatok erantzun zien:
P. –Nahi
al duzue juduen erregea askatzea?
K. Ongi
baitzekien apaizburuek bekaizkeriaz emana ziotela Jesus. Baina apaizburuek
jendea berotu zuten, Barrabas libratzeko eska zezan.
Berriro mintzatu zitzaien Pilato:
P. –Eta
zer egin behar dut juduen errege deitzen duzuen honekin?
K. Jendeak,
orduan, oihu:
J. –Gurutzera
hori!
K. Eta
Pilatok:
P. –Zer oker egin du, bada?
K. Haiek,
are eta oihu handiagoz:
J. –Gurutzera
hori!
K. Orduan,
Pilatok, jendeari poz emateagatik, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi
ondoren , haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten.
Soldaduen
isekak.
K. Soldaduek
gobernariaren jauregira sartu zuten Jesus, eta gudari-taldeko denak bildu
zituzten. Purpurazko jantzia ipini zioten soinean eta arantzaz egindako koroa
buruan.
Eta agurka hasi zitzaizkion:
J. «Agur,
juduen erregea!»
K. Kanabera
batez jotzen zuten buruan, listua botatzen zioten eta, belaunikatuz, aurrean
ahuspez jartzen zitzaizkion. Nahikoa iseka egin ondoren, purpurazko jantzia
erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten. Gero, atera eta gurutzean josteko
eraman zuten.
Jesus
gurutziltzatua.
K. Sorotik
etxerakoan handik zihoan bat, Simon Zirenekoa (Alexandro eta Ruforen aita),
Jesusen gurutzea eramatera behartu zuten.
Golgota izeneko tokira eraman zuten Jesus
(Golgotak «Burezur» esan nahi du).
Mirraz nahasiriko ardoa eskaini zioten, baina
ez zuen hartu. Josi zuten gurutzean, eta haren jantziak banatu egin zituzten,
zer zeinentzat zotz eginez.
Bederatziak ziren gurutziltzatu zutenean. Eta
honela zioen kondenaren arrazoia adierazten zuen idazkunak: «Juduen erregea».
Jesusekin batera, bi lapur gurutziltzatu zituzten, bata eskuinean eta bestea
ezkerrean.
Jesus
gurutzean iraindua.
K. Handik
igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin eta esanez:
J. «Hara,
santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duena! Salba ezak heure
burua! Jaits hadi gurutzetik!»
K. Era
berean, apaizburu eta lege-maisuek ere irri egiten zioten, elkarri esanez:
P.
«Besteak salbatu ditik, eta bere burua ezin. Mesias omen duk hori, Israelgo
erregea; jaits dadila orain gurutzetik, ikus eta sinets dezagun».
K. Berarekin gurutzean josiak zeudenek ere irain egiten zioten.
Jesusen
heriotza.
K. Eguerdian,
ilundu egin zuen lurbira osoan hirurak arte. Hiruretan, Jesusek oihu handiz
esan zuen:
+.
«Eloi, Eloi, lema sabaktani ?»
K.
(Hau da:
+.
«Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?»).
K. Hau
entzutean , bertan zeuden batzuek esan zuten:
J.
«Eliasi deika ari duk».
K. Orduan,
batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean
erantsiz, edatera eman zion, esanez:
P.
«Egon, ea datorkion Elias gurutzetik eraistera».
K. Baina
Jesusek, deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen.
Denak belaunikatzen dira eta eten bat
egiten da.
K. Orduan,
santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen, goitik behera.
Aurrean zegoen erromatar ehuntariak, nola hil
zen ikustean, esan zuen:
P. «Zinez,
gizon hau Jainkoaren Semea zen».
K. Baziren
han emakume batzuk ere, urrutitik begira; haien artean, Magdalako Maria,
Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria, eta Salome. Hauek Jesusen ondoren eta
beraren zerbitzuan ibiliak ziren, Galilean zegoela; bazeuden beste emakume asko
ere, Jesusekin Jerusalemera igotakoak.
Jesus
hilobian ezarria.
K. Ilunabarrean
–larunbat-bezpera zen egun hura, festarako prestaketak egiteko eguna –,
Arimateako Jose Pilatogana joatera ausartu zen, Jesusen gorpua eskatzera. Jose
hau kontseiluko kide ospetsua zen, eta Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zain
zegoen. Harritu zen Pilato ordurako hila izateaz, eta ehuntariari dei egin eta
galdetu zion ea egia zen hilda zegoela. Ehuntariaren argibideak jaso ondoren,
gorpua eramateko baimena eman zion Joseri. Honek izara bat erosi eta, Jesus
gurutzetik eraitsirik, izaran bildu zuen eta haitzean zulaturiko hilobi batean
ezarri. Gero, harri bat irauliz, hilobiko sarrera itxi zuen. Magdalako Maria
eta Maria, Joseren ama, non ezartzen zuten begira zeuden.
Jaunak esana.
HOMILIA
2012ko apirilaren 1a
BIKTIMEKIN BAT
Ez Erromako botereak, ez Tenpluko agintariek jasan izan zuten Jesusek ekarritako berritasuna. Arriskutsua zen Jainkoa ulertzeko eta bizitzeko Jesusen era. Ez zuen defenditzen Tiberioren inperioa, guztiei egin zin dei Jainkoaren erreinua eta haren justizia bilatzera. Ez zion axola larunbataren legea eta tradizio erlijiosoak haustea; Galileako gaixo-jendearen eta jatekorik gabearen sufrimendua arintzea zuen kezka bakarra.
Ez zioten barkatu hori. Sakonegi egin zuen bat inperioko biktima errugabeekin eta tenpluko erlijioak ahantziak zituenekin. Gurutzean errukirik gabe iltzatua den horrengan agertzen zaigu orain Jainkoa, historian izan diren biktima guztiekin bat egin duen horrengan. Horien guztien oihuarekin bat egiten du orain Jainkoaren beraren oinaze-oihuak.
Gurutziltzatuaren aurpegi desitxuratuan harritzen gaituen Jainkoa agertzen zaigu, Jainkoaz ditugun irudi konbentzionalak hausten dituena: jenderik ahulena eta babesik gabeena gurutziltzatzen jarraitzen duen munduko drama ahaztuz, Jainkoari kultu eman nahi izatearen jarduera koloka jartzen duen Jainkoa da.
Jainkoa biktimekin bat eginez hil bada, haren gurutziltzatzea erronka kezkagarria da Jesusen jarraitzaileentzat. Ezin bereizi dugu Jainkoa errugabeen sufrimendutik. Ezin adoratu dugu Gurutziltzatua eta bizkarra emanez bizi goseak, gerlak, miseriak joa den hainbat eta hainbat jenderen sufrimenduaren aurrean.
Jainkoak guztiok interpelatuz jarraitzen du gure egunetako gurutziltzatuen larrutik. Ez dugu zilegi egundoko sufrimendu horren ikusle bezala bizitzen jarraitzea, geure inguruan errugabetasun-ilusio geldo bat elikatuz. Matxinatu egin behar dugu ahaztearen kultura horren aurka; gurutziltzatuengandik apartatzeko bidea ematen baitigu, munduan den sufrimendu zuzengabe hori «urrunera» bidaliz, han oihurik, lanturik, intziririk ateratzen ez duela.
Ezin hesitu gara geure «ongizatearen gizartean», «gaizki izatearen beste gizarte» horretaz ahaztuz, zeinetan milioika gizaki jaiotzen baita, soilik heriotza izan den bizitzako urte gutxira erabat akabatzeko. Ez da gizatasunezkoa, ez kristaua, geure burua segurtasunean kokatzea, soilik bizitza segurtasunik gabe eta mehatxatua ezagutzen dutenez ahazturik.
Kristauek, Gurutziltzatuari aurpegira begira jartzen garenean, Jainkoaren maitasun ezin atzemana kontenplatzen dugu, gure salbaziorako emana izan baita hura heriotzaraino. Patxadago begiratzen badiogu, aisa aurkituko dugu aurpegi horretan beste gurutziltzatu asko eta askoren aurpegia: gugandik hurbil edo urrunago, gure maitasun solidarioa eta errukibera eskatzen ari direnen aurpegia.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2009ko apirilaren 5a
EZAUGARRI
GORENA
Jesusek indarkeriazko azkena
barruntatua zuen. Ez zen pertsona gexala. Bazekien zer zetorkiokeen Jainkoaren
erreinuaren egitasmoari atxikirik jarraitzen bazuen. Ezinezkoa zen
«pobreentzat» eta «bekatarientzat bizitza duin baten bila» hain errotik jo eta
ez eragitea erreakziorik inolako aldaketarik komeni ez zitzaion jendeagan.
Jakina, Jesus ez da suizida. Ez
dabil gurutzean josi dezaten bila. Ez zuen opa izan sekula sufrimendurik, ez
beretzat, ez besteentzat. Horren aurka jardun zuen, hain juxtu, bizitza osoan,
aurkitzen zuen guztietan: gaixotasunean, zuzengabekerian, bekatuan, etsipenean.
Beraz, ez dabil orain heriotzaren bila, baina ez dago atzera egiteko ere.
Bekatariei eta zokoratuei harrera
eginez jarraituko du, bere jarduerak tenpluan amorrua eragingo badu ere.
Kondenatzen badute, delitugile eta zokoratu bezala hilko da bera ere, baina
bere bizitza osoa baietsiko du bere heriotzaz: bere barkazioa inori ukatzen ez
dion Jainkoaganako konfiantza osoa baietsiko du.
Azkenak direnei Jainkoak dien
maitasuna hots egiten jarraituko du Jesusek, pobreenekin bat eginez eta
inperioa gutxietsiz, erromatar gobernariaren inguruan pertsonarik gogaigarriena
izango bada ere. Esklaboentzat izan ohi den gurutzean noizbait hiltzen badute,
esklabo mespretxagarri bezala hilko da bera ere, baina bere heriotzaz biktimen
defendatzaile den Jainkoarekiko fideltasuna zigilatuko du.
Jainkoarekiko maitasunaz beterik,
«salbamena» eskaintzen jarraituko du gaitzak eta gaixotasunak jota direnei:
«harrera» eskainiko die gizarteak eta erlijioak zokoratu dituztenei; Jainkoaren
doako barkazioa erregalatuko die bekatariei eta jende galduari, haren adiskide
izatera itzuli ezin direnei. Bere bizitza guztia arnastu duen jarrera
salbatzaile hau izango du bere heriotzan ere.
Horregatik gertatzen zaigu
gurutzea kristauoi hain erakargarri. Gurutziltzatuari musu ematen diogu,
harengana jasotzen ditugu begiak, haren azken hitzak entzuten ditugu..., zeren
Jesus gurutzean ikusirik, batetik, Aitaren egitasmoari hark eskaini dion azken
zerbitzua baitugu ikusten eta, bestetik, bere Semea emanez, gizadi osoarekiko
maitasunagatik, Aitak agertu digun ezaugarri gorena.
Bilaukeria da aste santua
folklore nahiz turismorako apeu edo dei bihurtzea. Jesusen jarraitzaileentzat,
Jaunaren nekaldia eta heriotza ospatzea emozioz beteriko esker ona da,
Jainkoaren maitasun «ezin sinetsizkoa» pozik adoratzea, Jesus bezala bizitzeko
deia gurutzeratuekin bat eginez.
José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.