José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2013ko urtarrilaren 20a
Urteko 2. Igandea (C)
EBANJELIOA
Bere lehen mirarizko seinale hau Galileako Kanan egin zuen Jesusek.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 2, 1-11
Hiru egunera,
ezteiak izan ziren Galileako Kanan, eta han zen Jesusen ama. Jesus eta beronen
ikasleak ere gonbidatu zituzten ezteietara. Eta ardoa amaitu baitzen, esan zion
amak Jesusi:
– Ez dute
ardorik.
Jesusek erantzun
zion:
– Utz nazazu
bakean, emakume. Oraino ez da etorri nire ordua .
Jesusen amak
honela esan zien zerbitzariei: «Egin horrek esango dizuena».
Baziren han
harrizko sei ur-ontzi, juduek beren garbikuntzetarako erabili ohi zituztenak,
ehunen bat litrokoa bakoitza.
Jesusek esan zien
zerbitzariei:
– Bete ontziak
urez.
Haiek goraino
bete zituzten. Orduan, esan zien:
– Atera pixka bat
eta eraman mahaizainari.
Hala egin zuten
haiek.
Mahaizainak ardo
bihurtutako ura dastatu zuen, nongoa zen jakin gabe; zerbitzariek, bai,
bazekiten, beraiek atera baitzuten ura. Ardo berria dastatu zueneko, senarrari
dei egin eta esan zion: «Jende guztiak ardorik onena atera ohi du lehenik eta,
jendea aski edanda dagoenean, arruntagoa; zuk, berriz, orain arte gorde duzu
ardorik onena».
Bere lehen
mirarizko seinale hau Galileako Kanan egin zuen Jesusek; honela, bere
Jainko-aintza agertu zuen, eta ikasleek sinetsi egin zuten harengan.
Jaunak esana.
HOMILIA
2013ko urtarrilaren 20a
EBANJELIOA
Bere lehen mirarizko seinale hau Galileako Kanan egin zuen Jesusek.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 2, 1-11
Hiru egunera,
ezteiak izan ziren Galileako Kanan, eta han zen Jesusen ama. Jesus eta beronen
ikasleak ere gonbidatu zituzten ezteietara. Eta ardoa amaitu baitzen, esan zion
amak Jesusi:
– Ez dute
ardorik.
Jesusek erantzun
zion:
– Utz nazazu
bakean, emakume. Oraino ez da etorri nire ordua .
Jesusen amak
honela esan zien zerbitzariei: «Egin horrek esango dizuena».
Baziren han
harrizko sei ur-ontzi, juduek beren garbikuntzetarako erabili ohi zituztenak,
ehunen bat litrokoa bakoitza.
Jesusek esan zien
zerbitzariei:
– Bete ontziak
urez.
Haiek goraino
bete zituzten. Orduan, esan zien:
– Atera pixka bat
eta eraman mahaizainari.
Hala egin zuten
haiek.
Mahaizainak ardo
bihurtutako ura dastatu zuen, nongoa zen jakin gabe; zerbitzariek, bai,
bazekiten, beraiek atera baitzuten ura. Ardo berria dastatu zueneko, senarrari
dei egin eta esan zion: «Jende guztiak ardorik onena atera ohi du lehenik eta,
jendea aski edanda dagoenean, arruntagoa; zuk, berriz, orain arte gorde duzu
ardorik onena».
Bere lehen
mirarizko seinale hau Galileako Kanan egin zuen Jesusek; honela, bere
Jainko-aintza agertu zuen, eta ikasleek sinetsi egin zuten harengan.
Jaunak esana.
HOMILIA
2013ko urtarrilaren 20a
KEINU BAT EZ OSO ERLIJIOSOA
«Ezteiak
ziren Galilean». Horrela hasten da kontakizun hau, gauza bat ezustekoa eta
harrigarria esanez. Jesusek, Jainkoaren Bidaliak, jendaurrean izan duen lehen
parte-hartzeak ez du erlijiosotik ezer. Ez da gertatu leku sakratu batean. Oso
deseroso izan zitekeen eztei-jai bat «onik ateraz» estreinatuko du Jesusek bere
jarduera profetikoa.
Galileako
herrixka pobre haietan, guztietan preziatuena zen eztei-jaia. Hainbat egunetan
lagun egiten zieten familiartekoek eta adiskideek ezkonberriei, haiekin
jan-edanez, jai-giroan dantza eginez eta maitasun-kantak abestuz.
Joanen
ebanjelioak esan digu eztei-jai hauetako batean egin zuela Jesusek bere «lehen
seinalea»; Jesusen jarduera guztia eta haren misio salbatzailearen zentzu
sakona ulertzeko giltza da seinale hori.
Joan
ebanjelariak ez du aipatzen «miraririk». Jesusek gauzatzen dituen keinu
harrigarriei «seinale» izena ematen die. Ez du nahi irakurleak geldi daitezen
bere jarduerak izan dezakeen alde harrigarriarekin. Egintza harrigarri horien
esanahi sakona bilatzera gonbidatzen gaitu. Horretarako, izaera sinbolikoa
duten pista batzuek eskaintzen dizkigu. Ikus dezagun horietako bat.
Jesusen
ama, jaiaren xehetasunei adi-adi, konturatu da «ez zaiela gelditzen ardorik»
eta bere semeari eman dio aditzera. Agian, gonbidatuen kopuruak gainditu egin
ditu maila pobreko ezkonberriak. Kezkatua dago Maria. Arriskuan dago jaia. Zer
azken izan lezake eztei-jai batek ardorik gabe? Mariak Jesusengan jarri du
konfiantza.
Galileako
landa-jendearen artean pozaren eta maitasunaren sinbolo oso ezaguna zen ardoa.
Guztiek zuten horren berri. Bizitzan poza eta maitasuna falta badira, zer azken
izan lezake elkarrekiko bizitzak? Maria ez dabil batere oker. Jesusek parte
hartu du jaia onik ateratzeko, ardoa ugari eta on-ona bideratuz.
Jesusen
keinu honek bikain laguntzen ahal digu haren bizitza osoaren norabidea eta
Jainkoaren erreinuaz duen egitasmoaren funtsezko edukia atzematen eta
ulertzen.Gidari erlijiosoak eta lege-maisuak erlijioaz arduratsu dira; Jesus,
berriz, jendearen bizitza gizatarrago eta eramangarriago egiteaz arduratzen da.
Ebanjelioek
erlijioaren inguruan ez, baizik bizitzaren inguruan bildurik aurkezten digute
Jesus. Ez da etorri jende erlijioso eta jainkozalearentzat bakarrik. Erlijioak
etsirik utzi duen baina, halere, era duinagoan eta zoriontsuagoan bizi beharra
sentitzen duen jendea ere gogoan du. Zergatik? Jesusek fidagarria den eta
pozerako laguna den Jainkoarekiko fedea kutsatu nahi duelako, eta jendea,
maitasun solidarioak eraginda, biziera eskuzabalago baterantz erakarri nahi
duelako.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2010ko urtarrilaren 17a
KEINU HIZKUNTZA
Joan
ebanjelariak ez dio Jesusek «mirariak» edo «mirakuluak» egin zituenik.
«Seinaleak» izena eman die Joanek; hain zuzen ere, gure begiek ikus dezaketena
baino sakonagora garamatzaten keinuak direlako. Zehazki, Jesusek egin dituen
seinaleek hari begira jartzen gaituzte eta haren indar salbatzailea
aurkiarazten digute.
Seinale
guztien hasiera da Galileako Kanan gertatua. Bere bizitza guztian Jesusek
burutu dituen seinale guztien prototipoa. «Ura ardo bihurtze» horretan eskaini
digu Jesusek giltza, berak dagien salbazio-eraldaketaren mota ulertzeko; baita,
haren izenean, haren jarraitzaileek eskainiko dutenarena ere.
Eztei
baten markoan gertatu da guztia; jairik gizatarrenaren, maitasunaren sinbolo
adierazkorrenaren, Jainkoak gizakiarekin egin duen elkartze behin betikoa
iradokitzeko Bibliaren tradizioko imajinarik hobenaren markoan. Jesu Kristoren
salbazioa honela behar dute bizi eta eskaini haren jarraitzaileek: giza jaiak
bete-beteko egiten dituen jai bezala, haiek huts gertatzen direnean, hau da,
«ardorik gabeko» eta zoriontasun osoaren gure gogoa betetzeko ez-gai direnean.
Besterik
ere iradokitzen du kontakizun honek. Orduan bakarrik har dakioke urari
ardo-gustua: juduek beren burua garbi egiteko harrizko sei urontzi handitan
izan ohi duten eta, Jesusen hitzari jarraituz, haietatik aterea denean.
Harrizko harlauzatan idatzia den legearen erlijioa agortua da jada: ez da gai
gizakia garbi egiteko. Jesusek dakarren maitasunaz eta biziaz liberatu beharra
da erlijio hori.
Jendea
ezin da ebanjelizatu nolanahi. Jesusen indar eraldatzailea komunikatzeko ez
dira aski hitzak, beharrezkoak dira keinuak. Ebanjelizatzea ez datza hitz egite
hutsean, predikatze eta irakaste hutsean, are gutxiago juzgatzean, mehatxu
egitean edo gaitzestean. Premiazkoa da eguneratzea, leialtasun sortzailez,
Jesusek egin ohi zituen seinaleak; hain juxtu, landa-jende haren bizitza latza
gozatzeko, Jainkoagandiko alaitasuna gizarteratuz, Jesusek egiten zituen
seinaleak eguneratu beharra da.
Gaur
egungo jende askori Elizaren hitza bost axola dio. Aspertu egiten da gure ospakizunetan.
Elizagandik seinale hurbilagokoak eta adiskidetsuagoak nahi ditu, bizitzako
sufrimendua eta laztasuna eztitzeko kristauengan gaitasun handiagoa ikusi ahal
izateko.
Zein
ibiliko da berri gozagarri ez den zerbait bila?, nagusiki ebanjeliora jauntxokeriaz
eta mehatxuz joz jokatzen bada? Jesu Kristo jende askok bizitzeko indar eta
eragin bezala espero du, eta era zentzuzkoagoz eta pozgarriagoz bizitzeko bide
bezala. «Erlijio geldoa» soilik eskaintzen bazaie, ezin dastatu ahal izango
dute Jesusek kutsatu ohi zuen jai-alaitasun hura, eta urrunduz jarraituko du
jendeak.
José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.