José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2013ko otsailaren 2a
Jaungoikoaren Aurkespena (C)
EBANJELIOA
Ikusi dute nire
begiok
zure Salbatzailea.
+ Jesu
Kristoren Ebanjelioa San Lukas liburutik 2, 22-40
Moisesen legean agindutako garbikuntza
egiteko unea iritsi zitzaienean, gurasoek Jesus Jerusalemera eraman zuten
Jaunari aurkezteko.
Izan ere, honela agintzen du Jaunaren legeak:
Lehen-seme guztiak Jaunari sagaratuko zaizkio.
Jaunaren legean ezarritako oparia ere eskaini
zuten: bi usapal edo bi usakume.
Bazen Jerusalemen Simeon izeneko bat, gizon
zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena.
Espiritu Santua berekin zuen eta aditzera emana zion ez zela hilko Jaunak
bidalitako Mesias ikusi gabe.
Espirituak eraginik, tenplura joan zen eta,
Jesusen gurasoak legeak agintzen zuena betetzeko asmoz tenpluan sartzerakoan,
haurra besoetan hartu eta Jainkoa goretsi zuen, esanez:
«Orain bai, Jauna,
zeuk hitzeman bezala,
utz diezaiokezu zeure morroi honi
bakean hiltzen!
Ikusi dute nire begiok
zure Salbatzailea,
herri guztien aurrean zuk aurkeztua:
nazioak argitzeko argi
eta
zure herri Israelen ospe».
Aita-amak harriturik zeuden Simeonek haurraz
esaten zuenarengatik. Simeonek bedeinkatu egin zituen eta haurraren ama Mariari
esan zion: «Begira, ume hau israeldar batzuentzat erorbide eta besteentzat
altxabide izateko ezarria dago; eztabaida sortuko duen seinalea izango da,
horrela guztien asmo ezkutuak agerian geldi daitezen. Eta zuri ere saminezko
ezpatak zulatuko dizu bihotza».
Bazen profetesa bat ere, Ana, Fanuelen alaba,
Aserren leinukoa. Urteetan oso aurreratua zen: gaztetan ezkondu eta zazpi urtez
senarrarekin bizi ondoren, alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau
urte. Ez zen tenplutik ateratzen, eta gau eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuen
bertan, barau eta otoitz. Une hartan aurkezturik, Jainkoari eskerrak ematen
hasi zen, eta haurrari buruz hitz egiten Jerusalemen askapena espero zuten
guztiei.
Jaunaren legeak agintzen zuen guztia bete
ondoren, Jesusen gurasoak Galileara itzuli ziren, Nazaret beren herrira. Haurra
haziz eta sendotuz zihoan; jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren onginahia
berekin zuen.
Jaunak esana.
HOMILIA
Izenburua
---
José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.