José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2013ko ekainaren 29a
San Pedro eta San Pablo, apostoluak (C)
EBANJELIOA
Pedro zara zu, Jainkoaren erreinuko giltzak emango
dizkizut.
Mateo 16,13-19
Garai
hartan, Feliperen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien Jesusek bere
ikasleei:
–Gizonaren
Semea nor dela dio jendeak?
Haiek
erantzun:
–Batzuek
Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren
bat.
Jesusek
galdetu zien:
–Eta
zuek, nor naizela diozue?
Simon
Pedrok erantzun:
–Zu
Mesias zara, Jainko biziaren Semea.
Orduan,
Jesusek esan zion:
–Zorionekoa
zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko
nire Aitak baizik. Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren
gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak ere ez du menderatuko.
Jainkoaren
erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu honetan lotua zeruan ere loturik
geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua zeruan ere askaturik geldituko da.
Jaunak
esana.
HOMILIA
2013ko ekainaren 29a
PEDROREN ZERBITZUA
Jesus
hizketan ari da ikasleekin Filipoko Zesarean, Jordan ibaiaren sorburutik
hurbil. Pasadizo hau inportantea da Mateoren ebanjelioan. Segur aski, ikasleek
bi gauza hauek nahas ez ditzaten nahi du: Jesusengandik jaiotzen ari diren
«elizak» eta berari buruz iritzi-mota guztiak bizi dituzten judu-elkarteak
nahas ez ditzaten.
Lehenik
eta behin, Elizaren erdigunean zein dagoen argitu behar da. Zuzenean galdetu
die Jesusen ikasleei: «Zuek, zein naizela diozue?» Pedrok erantzun dio guztien
izenean: «Mesias zara zu, Jainko biziaren Semea». Sumatu du, alegia, Jesus ez
dela itxaro duten Mesias bakarrik. «Jainko biziaren Semea» da. Bizia den
Jainkoa da, bizi den ororen iturria eta jatorria. Jesusen misterioa atzeman du
Pedrok haren hitz eta keinuetan, jendeari osasuna, barkazioa eta bizi berria
ematen dioten haietan.
Zorionak
eman dizkio Jesusek: «Zorionekoa zu… hori zeruko nire Aitak bakarrik azaldu
ahal izan baitizu». Ez da Jesusenganako fede hori iratzar dezakeen «haragizko
eta hezurrezko» gizakirik. Gauza horiek Aitak xumeei agertzen dizkie, eta ez
jakintsuei eta adituei. Jesusen jarraitzaile xume horietakoa da Pedro,
Aitarekiko bihotza irekirik bizi diren horietakoa. Hori da Pedroren
handitasuna, baita benetako fededun ororena ere.
Ondoren,
promes nabarmen hau egin du Jesusek: «Pedro zara zu eta harri honen gainean
eraikiko dut nik neure Eliza». Eliza ez du eraiki edozein batek. Jesusen berak
eraiki du. Jesusek berak dei egin die bere ikasleei, Jesusek berak bildu ditu
bere inguruan. Berea du Jesusek Eliza. Harengandik jaio da.
Baina
Jesus ez da zoroa, ez du eraiki hondar gainean. Pedro izango da Eliza honen
«arroka». Ez, noski, Pedroren izaeraren sendotasuna eta irmotasuna direla
medio, zeren, zintzoa eta grinatsua den arren, iraupenik gabea eta
kontraesanekoa baita. Bere indarra Jesusenganako bere fede xumetik datorkio.
Fededunen eredu da Pedro, eta Jesusekiko egiazko fedearen eragile da.
Hau
da Pedrok eta haren ondokoek Jesusen Elizari egiten dioten zerbitzu handia.
Pedro ez da «Jainko biziaren Semea», baizik «Jonasen semea». Eliza ez da
Pedrorena, baizik Jesusena. Jesus dago erdigunean. Jesus bakarrik ari da Eliza
eraikitzen bere Espirituaren bidez. Baina Pedro gonbit hau egiten ari zaigu:
bizi gaitezela Aitaren errebelazioari irekirik, bizi gaitezela Jesus ahaztu gabe
eta har dezagula haren Eliza zinezko fedez.
José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.