Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Laster zuen eskura jarri ahal izatea espero dugu.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 29. Igandea (A)
EBANJELIOA
Eman, Zesarrena
Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.
+ Jesu
Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik 22, 15-21
Aldi haietan, fariseuek elkar hartu zuten,
Jesusi galdera bat eginez tranpa jartzeko.
Beraz, ikasle batzuk bidali zizkioten,
Herodesen alderdikoekin, galdetzera:
–Maisu, badakigu egiazale zarena eta
Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzuna; inoren zeresanak ez dizu
axolarik, ez baitiozu begiratzen gizakiaren itxurari. Emaguzu, bada, zeure
iritzia: zilegi al da Zesarri zerga ordaintzea, bai ala ez?
Haien maltzurkeria igarriz, Jesusek esan
zien:
–Zergatik zatozkidate zirika, itxurazaleok?
Ea, erakutsi zerga-txanpona.
Haiek denario bat aurkeztu zioten. Jesusek
galdetu zien:
–Norenak dira irudi eta izen hauek?
Erantzun zioten:
–Zesarrenak.
Jesusek, orduan:
–Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta
Jainkoarena Jainkoari.
Jaunak esana.
HOMILIA
2014ko urriaren 19a
JAINKOARENAK DIRA POBREAK
Jesusek
jakin gabe, akordio batera iritsi dira fariseuak, hari behin betiko tranpa
jartzeko. Ez datoz berak Jesusekin egotera. Beren ikasle batzuk bidali
dizkiote, Herodes Antipasen aldeko batzuekin. Agian, ez dira falta izan azken
hauen artean, Erromako zerga-biltzaile boteretsuren batzuk.
Ondo
pentsatua dute tranpa: «Zilegi al da ala ez Zesarri zergak ordaintzea?» Ezetz
erantzuten badu, Erromaren kontrako matxinotzat sala dezakete. Zerga-ordainketa
hori zuzentzat ematen badu, berriz, izen ona galduko du zergapean lur jota den
landa-jende pobretuaren aurrean, berak maite dituen eta ahalegin guztiz
defenditzen ari den jende haren guztien aurrean.
Jesusen
erantzuna hotz eta motz laburtu izan da mendeetan barna, hitz hauekin: «Zesarri
Zesarrena, Jainkoari Jainkoarena». Jesusen hitz gutxi aipatu izan bide da
gaurko hauek adina. Eta bat bakarrik ez hain desitxuratua eta manipulatua
gertatu, gure Profeta honen, pobreen gure Defendatzaile honen kontrako
probetxuen aldetik.
Jesusek
ez ditu hartu Jainkoa eta Erromako Zesar bi botere bezala, bakoitzak bere
aldetik, bakoitzak bere eremutik, nork beren menpekoei bere eskubideak eskatzen
ahal liekeen bi botere bezala. Judu leial orok bezala, ondotxo daki Jesusek
Jainkoarena dela «lur guztia eta lurreko gauza guztiak, mundua eta bertako
jende guztia» (Sal 24). Hain zuzen, zer izan daiteke Zesarrenik Jainkoarena ez
denik? Enperadorearen menpekoak, ez ote dira Jainkoren seme-alaba?
Jesus
ez da arduratu gehiegi gizarte hura banatzen duten jarrera desberdinez:
Herodesen aldekoek eta saduzearrek zergak Erromari emateaz eta haren esanahiaz dutenaz;
beren poltsan «zergaren moneta» badaramate, bete ditzatela beren eginbeharrak.
Baina Jesus bera ez da bizi Erromako inperioaren zerbitzura, baizik eta
Jainkoaren erreinuari eta haren zuzentasunari
bidea urratzearen zerbitzura.
Horregatik,
inork galdetu ez dion gauza bat gogorarazi die: «Eman Jainkoari Jainkoarena».
Esan nahi baita: ez eman inongo Zesarri Jainkoarena bakarrik dena: beraren
seme-alaben bizia. Bere jarraitzaileei behin eta berriz errepikatu dien bezala,
Jainkoarenak dira pobreak, txikiak ditu bere lagun min, berea du Jainkoaren
erreinua. Inork ezin abusa dezake haietaz.
Ez
zaio eskaini eta menperatu behar inongo botereri pertsona baten bizia,
duintasuna edo zoriona. Eta dudarik gabe. ez du inongo boterek sakrifikatzen
edo menperatzen giza bizitza gehiago, ez eragiten sufrimendu, gose eta
suntsipen gehiago, «aurpegirik gabeko eta inolako egiazko giza xederik gabeko
ekonomia baten diktadurak baino», Frantzisko aita santuaren hitzetan, Lurreko boteretsuek
ezarri duten diktadura horrek baino. Ezin gelditu gara besoak tolesturik eta axolagabe, geure bihotzaren ahotsa
erlijio-praktikarekin isilaraziz.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2011ko urriaren 16a
BIKTIMAK
Fariseuen
sail batzuek, Antipasen aldekoekin bat eginik, Jesusi egin dioten galdera
tranpa bat da, azpikeriaz prestatua, Jesus hiltzeko giro egokia prestatzen
joateko: «Zilegi al da Zesarri zerga ordaintzea?»
Zilegi
dela esaten badu, herriaren aurrean itsusi geldituko da Jesus eta galdu egingo
du haren sostengua: horrela, errazago jokatu ahal izango dute haren kontra. Ez
dela zilegi esaten badu, berriz, matxino iraultzailetzat salatu ahal izango
dute erromatarren aurrean, hurbil diren Pazko jaietan Jerusalemera igo direnean
Zesarren kontrako edozein matxinada-keinada itotzeko.
Beste
ezer baino lehen, «zerga-moneta»
erakusteko eskatu die Jesusek, eta esateko zeinenak diren irudia eta ikurra.
Arerioek aitortu dute irudia Zesarrena dela, idazkunak dioen bezala: Tiberio
Zesar, jainkozko Augustoren Seme Augusto, Pontifize Gorena. Bere keinuaz,
espero ez zuten testuinguruan ezarri du Jesusek galdera.
Orduan
lehen konklusioa atera du. Monetaren irudia Zesarrena bada, «eman Zesarri Zesarrena». Itzuli hari
berea: moneta idolatriko hori, botere erlijiosoaren sinboloz irarri dena. Zeuen
negozioetan erabiltzen baduzue, aitortzen ari zarete haren soberanotasuna. Bete
zeuen eginbeharrak.
Baina
Jesus ez da Erromako enperadorearen zerbitzari, baizik eta «Jainkoaren erregetzaren
eta haren zuzentasunaren bila dabil»; horregatik, oharpen larria egin die
segidan, inork galdetu ez dion zerbaitez: «Eman Jainkoari Jainkoarena».
Monetak Tiberioren «irudia» du, baina gizakia Jainkoaren «irudi» da: harena da
erabat. Ez eskaini, beraz, inoiz ere pertsona bat inongo botereri. Defenda
ezazue.
Mendebaldean
bizi dugun krisi ekonomikoak ez du irtenbide errazik duenik. Finantza-krisia
baino gehiago gizatasun-krisia da. Beti handia izango litzatekeen ongizate
materialak itsuturik, ekonomia-mailan berean ere eutsi ezina da biziera
bizitzera heldu gara.
Ez da
aski izanen irtenbide teknikoak proposatzea. Geure biziera itzulikatu behar
dugu, kontzientzia aldarazi behar da: lehiaketaren logikatik elkar lanera jo
behar da: merkatuen animalia-goseari mugak ezarri beharra; aski esatearen etika
berria ikasi beharra dugu.
Luze
joko du krisiak. Urte zailak ditugu zain. Jesusen jarraitzaileek Ebanjelioan
aurkitu behar dugu inspirazioa eta arnasa egoera hura era solidarioan bizi ahal
izateko. Jesusi entzuna diogu gonbita zaurigarrienak diren biktimen ondoan
egoteko: merkaturik boteretsuenen estrategien mende utziak direnen ondoan,
alegia.
José Antonio Pagola
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.