Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Abendualdiko 4. Igandea (B)
EBANJELIOA
Haurdun
gertatuko zara eta semea izango duzu.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukas liburutik
1,26-38
Denbora haietan, Jainkoak Gabriel aingerua
bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana;
birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin
ezkontzeko hitzemana zegoen.
Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion:
–Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.
Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria
eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari. Aingeruak
esan zion:
–Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu.
Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango
duzu eta Jesus ipiniko diozu izena.
Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko diote,
eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak.
Israel herriko errege izango da betiko, eta
beraren erregetzak ez du azkenik izango.
Mariak esan zion aingeruari:
–Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz
gizon batekin bizi?
Aingeruak erantzun zion:
–Espiritu Santua etorriko da zuregana eta
Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu; horregatik, zuregandik
jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote.
Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun
gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena;
Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik.
Orduan, esan zuen Mariak:
–Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk
esan bezala.
Eta aingeruak utzi egin zuen.
Jaunak esana.
HOMILIA
2014ko abenduaren 21a
ALBISTE
HARRIGARRIA
Jesusen jaiotzaren albistea eta
Bataiatzailearen jaiotzaren albistea aski paralelo eman ditu Lukasek. Bi
pasadizo horien kontrastea hain da harrigarria, ze Jesusengan haragitu den
Jainkoaren Misterioa argi berriz erdi-ikusteko aukera eman baitigu.
Bataiatzailearen jaiotzaren
albistea «Jerusalemen» gertatu da, Israelgo hiriburu handian, judu-herriaren
zentro politiko eta erlijiosoan. Jesusen jaiotza, berriz, herri ezezagun batean
iragarri du aingeruak, Galileako mendialdean. Batere nabarmen ez den herrixka
batean, «Nazaret» izenekoan, inork ez baitu espero handik ezer onik aterako
denik. Urte batzuk geroago, herri apal horiek Jesusen mezua onartuko dute,
Jainkoaren ontasuna adierazten diena. Jerusalemek, aldiz, uko eginen dio. Kasik
beti, xumeek eta ezdeusek ulertzen eta onartzen dute hobekienik Jesusengan
haragitu den Jainkoa.
Bataiatzailearen jaiotza
«tenpluaren» eremu sakratuan iragarri du aingeruak. Jesusena, berriz,
«herrixka» bateko etxe pobre batean. Jendea bizi den, lana dagien, gozatzen eta
sufritzen duen lekuan agertu ohi da. Jende horren artean bizi ohi da, horren
sufrimendua arinduz eta Aitaren barkamena eskainiz. Jainkoa gizon (haragi) egin
da, ez tenpluetan gelditzeko, baizik «bere egoitza gizon-emakumeen artean ezartzeko»
eta haien bizitza konpartitzeko.
Bataiatzailearen jaiotzaren
iragarpena «gizonezko» beneragarri batek entzun du, Zakarias apaizak,
erritu-ospakizun solemne batean. Jesusen jaiotzaren irarpena Mariak jaso du,
hamabi urte inguruko «neskatilak». Ez da esaten non dagoen Maria, ez zer ari
den. Nori axola emakume baten lana? Halere, Jesusek, haragi egin den Jainkoaren
Seme horrek, beste era batean hartuko ditu emakumeak, haien duintasuna
defenditu eta bere ikasleen arteko egingo ditu.
Azkenik, Bataiatzaileaz iragarri
du aingeruak, Zakariasengandik eta Elisabetengandik jaioko dela, Jainkoak
bedeinkatu duen bikote agor horrengandik. Jesusez, berriz, gauza guztiz
bestelakoa esan du. Mariagandik jaioko da Mesias, neskatila birjina
batengandik. Jainkoaren Espirituak parte hartuko du Jesusek munduan egingo duen
agerpen horren jatorrian. Horregatik, «Jainkoaren Seme izena emanen zaio».
Munduaren Salbatzailea ez da jaio elkar maite duten senar-emazte batzuen
maitasunaren fruitu bezala. Jainkoak gizadi osoari dion maitasunaren fruitu
bezala jaio da. Jesus ez da Mariak eta Josek egin diguten erregalu bat.
Jainkoak egin digun erregalua da.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2011ko abenduaren 18a
POZIK ETA KONFIANTZAZ
Vatikano
II.ak «Elizaren prototipo eta eredutzat» eman du Andre Maria, Jesu Kristoren
Ama. Eta emakume apal bezala deskribatu du, Jainkoa konfiantzaz eta pozik
entzuten duena bezala.
«Poztu zaitez». Horra Mariak Jainkoagandik entzun duen lehenengo gauza;
gaur ere entzun beharko genukeena. Pozaren falta dugu geure artean. Sarritan
kutsatzen gaitu Eliza zaharkitu eta ahituaren tristurak. Jesus ez ote da jada
Berri On? Ez ote dugu sentitzen haren jarraitzaile izatearen poza? Poza falta
denean, freskotasuna galtzen du fedeak, amultsutasuna galtzen da, fededunen
arteko adiskidetasuna hozten da. Dena da zail bihurtzen. Premia gorrikoa da
gure elkarteetan poza esnaraztea eta Jesusek ondare utzi digun bakea
berreskuratzea.
«Jauna zeurekin duzu». Ez da erraza gaur eguneko Elizan pozik bizitzea.
Soilik, Jainkoagan konfiantza baduzu lortuko duzu hori. Ez gara umezurtz. Lagun
dugun Aitari deika ari gara egunero, defendatzaile dugun eta beti gizakiaren
onaren bila dabilen Aitari deika.
Batzuetan
hain nahasia eta galdua den Eliza hau, Ebanjeliora nola itzuli ez dakien hau,
ez da bizi bakarrik. Jesus, Artzain Ona, gure bila dabil. Haren Espiritua gu
nola erakarriko dabil; haren hatsa eta ulermena geurekin dugu. Jesusek ez gaitu
utzi bertan behera. Harekin dena da posible.
«Ez beldur izan». Beldur askok zurruntzen gaitu Jesusen jarraitzaileok.
Beldurra mundu modernoari eta sekularizazioari. Beldurra ziurtasunik gabeko
geroari. Beldurra geure ahuldadeari. Beldurra Ebanjeliora bihurtzeari. Kalte
handia ari zaigu egiten beldurra. Etorkizunerantz esperantzaz bide egitea
eragozten digu. Iragana agor gordetzera mugatzen gaitu. Ugalduz doaz gure
mamuak. Galduz doa errealismo sanoa eta kristau-zentzua. Premia gorrikoa da
konfiantzaren Eliza eraikitzea. Jainkoaren ahala ez da agertzen Eliza
boteretsuan, baizik umilean.
«Seme bat izango duzu eta Jesus izena
ezarriko». Andre Mariari bezala, guri ere egiteko bat
eman digu Jainkoak: gau ilunean argi egiten laguntzea. Ez zaigu eskatu mundua
juzgatzea, baizik esperantza ereitea. Gure egitekoa ez da itzaltzear den
argizari punta erabat itzaltzea, baizik fedea piztea, jende askorengan
ernetzear dena: gizatartzen duen galdera da Jainkoa.
Geure
elkarteetatik, gero eta txikiago eta umilago diren horietatik, mundu sanoago
eta haurridetsuago baten legamia izan gintezke. Esku honetan gaude. Jainkoa ez
du krisiak jo. Gu geu gara Jesusi pozik eta konfiantzaz jarraitzera ausartzen
ez garenak.
José Antonio Pagola
HOMILIA
2008ko abenduaren 21a
ALBISTE
HARRIGARRIA
(2014ko abenduaren 21en homilia
ikusi)
José Antonio Pagola
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.