Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Familia Santua (B)
EBANJELIOA
Haurra haziz zihoan;
jakinduriaz betea zegoen.
+ Jesu
Kristoren Ebanjelioa San Lukas liburutik 2, 22-40
Moisesen legean agindutako garbikuntza
egiteko unea iritsi zitzaienean, gurasoek Jesus Jerusalemera eraman zuten Jaunari
aurkezteko.
Izan ere, honela agintzen du Jaunaren legeak:
Lehen-seme guztiak Jaunari sagaratuko zaizkio.
Jaunaren legean ezarritako oparia ere eskaini
zuten: bi usapal edo bi usakume.
Bazen Jerusalemen Simeon izeneko bat, gizon
zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena.
Espiritu Santua berekin zuen eta aditzera emana zion ez zela hilko Jaunak
bidalitako Mesias ikusi gabe.
Espirituak eraginik, tenplura joan zen eta,
Jesusen gurasoak legeak agintzen zuena betetzeko asmoz tenpluan sartzerakoan,
haurra besoetan hartu eta Jainkoa goretsi zuen, esanez:
«Orain bai, Jauna,
zeuk hitzeman bezala,
utz diezaiokezu zeure morroi honi
bakean hiltzen!
Ikusi dute nire begiok
zure Salbatzailea,
herri guztien aurrean zuk aurkeztua:
nazioak argitzeko argi
eta
zure herri Israelen ospe».
Aita-amak harriturik zeuden Simeonek haurraz
esaten zuenarengatik. Simeonek bedeinkatu egin zituen eta haurraren ama Mariari
esan zion: «Begira, ume hau israeldar batzuentzat erorbide eta besteentzat
altxabide izateko ezarria dago; eztabaida sortuko duen seinalea izango da,
horrela guztien asmo ezkutuak agerian geldi daitezen. Eta zuri ere saminezko
ezpatak zulatuko dizu bihotza».
Bazen profetesa bat ere, Ana, Fanuelen alaba,
Aserren leinukoa. Urteetan oso aurreratua zen: gaztetan ezkondu eta zazpi urtez
senarrarekin bizi ondoren, alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau
urte. Ez zen tenplutik ateratzen, eta gau eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuen
bertan, barau eta otoitz. Une hartan aurkezturik, Jainkoari eskerrak ematen
hasi zen, eta haurrari buruz hitz egiten Jerusalemen askapena espero zuten
guztiei.
Jaunaren legeak agintzen zuen guztia bete
ondoren, Jesusen gurasoak Galileara itzuli ziren, Nazaret beren herrira. Haurra
haziz eta sendotuz zihoan; jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren onginahia
berekin zuen.
Jaunak esana.
HOMILIA
2014ko abenduaren 28a
BANDERA
EZTABAIDATUA
Pertsona
maitagarri bat da Simeon. Tenpluko adineko apaiz bezala irudikatu izan dugu
beti, baina testuak ez dakar horrelakorik ezer. Herriko gizon on bat da Simeon,
bihotzean darama esperantza, ikusiko duela egun batean hain premiazkoa duten
«kontsolamendua». «Jainkoaren Espirituak eraginik», tenplura igo da, Maria eta
Jose Jesus beren haurrarekin sartzera doazen momentuan.
Hunkigarria
da topo egite hori. Judu-bikote pobre eta jainkozale hark dakarren haurragan
hainbat urtez espero izan duen Salbatzailea nabaritu du Simeonek. Zoriontsu
dago gure gizona. Keinu ausart eta amazko batean, «bere besoetan hartu du haurra»,
maitasun eta xera handiz. Jainkoa bedeinkatu du eta gurasoak bedeinkatu ditu.
Zalantzarik gabe, eredutzat eman digu gizon hau ebanjelariak. Horra nola onartu
behar dugun Salbatzailea.
Baina,
berehala, Mariari hitz egin dio Simeonek, bere aurpegia aldatuz. Haren hitzak ez dira batere lasaigarri: «Ezpatak
zeharkatuko dizu arima». Besoetan duen haur hau «bandera eztabaidatua» izanen
da: gatazka- eta aurkaritza-iturri. «Batzuk erortzea eta beste batzuk
jaikitzea» ekarriko du Jesusek. Batzuek onartuko dute Jesus, eta haien bizitzak
duintasun berria izango du: haien bizitza argiz eta esperantzaz beteko da.
Beste batzuek, ordea, uko egingo diote, eta haien bizitza galduko da; Jesus
ukatzea beren hondamendi izango dute.
Jesusen
aurrean erabakia hartzean, «argi geldituko da bihotz askoren jarrera».
Pertsonaren barru-barruko txokoan dagoena agerian jarriko du Jesusek. Haur hau
onartzeak aldaketa sakona eskatzen du. Jesus ez dator patxada ekartzera, baizik
errotiko konbertsioaren prozesu mingarri eta istilutsua sortzera.
Hala
izan da beti. Baita gaur ere. Jesu Kristogana bihurtzea aintzat hartuko duen
Eliza ez da izango sekula lasaitasun-eremu, baizik gatazka-leku. Ezinezkoa da
Jesusekin bizi-harreman biziagoa izatea, egia-maila altuagoetara jo gabe. Eta
hau mingarria izan ohi da beti.
Zenbat
eta gehiago hurbiltzen garen Jesusengana, hainbat eta hobeto ikusiko ditugu
geure inkoherentziak eta desbideratzeak; gure kristautasunean zer den egia eta
zer gezurra; zer den bekatua gure bihotzean eta gure egituretan, gure bizitzan
eta gure teologietan.
José Antonio Pagola
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.