Joan den Urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Jaungoikoaren antzalda (C)
EBANJELIOA
Otoitz egiten bitartean, aurpegia eguzkia bezain distiratsu bihurtu
zitzaion.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoen liburutik 17, 1-9
Egun haietan, Jesusek
Pedro, Santiago eta honen anaia Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen
aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: aurpegia eguzkia bezain
distiratsu bihurtu zitzaion eta jantziak argia bezain zuri.
Hartan, Elias eta Moises
agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan.
Pedrok esan zion Jesusi:
«Jauna, zein ederki gauden hemen! Nahi baduzu, hiru etxola egingo ditut bertan:
bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».
Oraindik hizketan ari
zela, hodei argi batek estali zituen, eta mintzo batek hodeitik esan zuen:
«Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut atsegin. Entzun berari!»
Hau entzutean, ikasleak
ahuspez erori ziren beldur-ikaraz. Hurbildu zitzaien Jesus, ukitu eta esan
zien: «Zuti zaitezte. Ez beldurtu!»
Begiak altxaturik, Jesus
bakarrik ikusi zuten, eta besterik inor ez.
Menditik beherakoan,
agindu hau eman zien Jesusek: «Ez esan inori ikusi duzuena, harik eta Gizonaren
Semea hildakoen artetik piztu arte».
Jaunak esana.
Edo:
Otoitzean ari zela, aurpegiko itxura aldatu egin zitzaion.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 9,28b-36
Egun haietan, Pedro,
Joan eta Santiago berekin hartu eta mendira igo zen Jesus, otoitzera. Eta,
otoitzean ari zela, aurpegiko itxura aldatu egin zitzaion, eta jantziak zuri
distiratsu bihurtu. Hartan, bi gizon azaldu ziren, aintzaz distiratsu: Moises
eta Elias, eta Jesusekin mintzo ziren Jerusalemen gertatzekoa zen honen
heriotzaz. Pedro eta lagunak logaleak jota zeuden; baina esnatu ziren eta
Jesusen aintza eta harekin zeuden bi gizonak ikusi zituzten. Hauek urruntzean,
Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin
hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?»
Ez zekien zer esaten
zuen ere. Eta, hori zioela, hodei batek estali zituen, eta beldurtu egin ziren
hodeipean sartzean. Mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Semea, nik
hautatua. Entzun berari!»
Mintzoaren ondoren,
Jesus bakarrik ageri zen. Ikasleek isilik gorde zuten eta, ordukoz, ez zioten
inori esan ikusitakorik ezer.
Jaunak esana.
HOMILIA
Mateo 17, 1-9
JESUSEN BELDUR
«Jesusen
antzaldatzea» delako pasadizoa ustekabean bukatu da. Goitiko ahots batek
beldurtu egin ditu ikasleak: «Ene Seme kuttuna da hau», aurpegia antzaldatua
du. «Entzun honi». Eta ez Moisesi, legegileari. Ez Eliasi, profetari, Entzun
Jesusi. Honi bakarrik.
«Hori
entzutean, ikasleak ahuspez erori dira, izuturik». Beldurra sartu die
Jainkoaren misterioaren aurrez aurre gertatzeak, baina baita aurrerantzean
Jesusi bakarrik entzunez bizi beharrak ere. Ez-ohikoa da pasadizoa: Jesusen
ikasle maiteenak lurrean erorita, beldurrak jota, Jainkoaren ahotsaren aurrean
zer erantzun jakin gabe.
Hunkigarria
da Jesusen jarduera: «Hurbildu egin zaie» haren presentzia adiskidetsua senti
dezaten. «Ukitu egin ditu» kemena eta konfiantza emateko. Eta hitz ahaztezin
hauek esan dizkie: «Jaiki. Ez beldur izan». Zutik, eta jarrai niri. Ez beldur
izan niri entzunez bizitzeari.
Jada neke da
ezkutatzea. Elizan beldurra dugu Jesusi entzuteko. Beldur estalia da; zurrundu
egiten gaitu eta eragotzi Jesusen, gure Jaun bakar horren, urratsen ondoren
bizitzea bakean, konfiantzaz eta ausardiaz.
Beldurra
diogu berrikuntzaren, baina ez egungo gizon-emakumeengandik gero eta urrunago
jartzen gaituen zurruntasuni.
Esan liteke,
kanbio sakoneko aldi honetan egin behar dugun gauza bakarra iraganari eutsi eta
hura errepikatzea dela. Zer da, ordea, beldur horren azpian? Jesusekiko
leialtasuna ala beldurra Ebanjelioko «ardo berria» «zahagi berrietan» jartzeko?
Beldurra
diegu ospakizun biziago eta sortzaileagoei; gaur egungo fededunen adierazle
izango liratekeenei; baina gutxiago kezkatzen gara kristau on asko asperturik
ikusteaz, zeinek ezin baitute bat egin, ez zirrararik sentitu ohiko
ospakizunetan. Leialago ote gara Jesusekin, arau liturgikoetan zorrotz izanez,
ala beldurra e ematen digu «haren oroitzapena» egin behar izateak geure fedea
modu egiatiago eta sortzaileagoan ospatuz?
Beldurra
diegu fededunen askatasunari. Kezka ematen digu Jainkoaren herriak hitza
berreskuratu eta bere ametsak ozenki esan ahal izateak, edota laikoek beren
erantzukizuna beren gain hartzeak kontzientziaren ahotsari jarraituz.
Batzuengan
handitu egin da errezeloa erlijioso eta erlijiosei dagokiene erez,
Jainkoagandik hartu duten karisma profetikoari nola leial izango bila
dabiltzalako. Beldurra izan behar ote dugu Espiritua gure elizei esaten ari
zaiena entzuteko?
Bere Elizan
Jesusek bizirik jarraitzen du, baina haren presentzia fede handiagoaz hartu
beharko genuke eta haren hitz hauek beldur gutxiagoz hartu: «Jaiki. Ez beldur
izan».
José Antonio Pagola
Ebanjelio honen homilia gehiago irakurtzeko hurrengo
loturan sakatu:
HOMILIA
Lukas 9,28b-36
JESUSI ENTZUN
Aldi
guztietako kristauek sentitu izan dute tradizioz «Jaunaren Antzaldatzea» deitu
izan den eszenaren lilura. Alabaina, kultura modernoko garenoi ez zaigu gauza
erraza gertatzen kontakizun horren esanahia atzematea; alegia, «teofania»ri edo
Jainkoaren errebelazioari dagozkion irudiez eta baliabide literarioez idatzia
dagoen horri.
Halaz
guztiz, Lukas ebanjelariak xehetasun batzuk itsatsi ditu; jende askorentzat
arrotz eta itxurarik gabeko gertatzen den pasadizo horren mezua errealismo
handiagoz aurkitzen laguntzen diguten xehetasunak dira. Hasieratik adierazi
digu Lukasek, Jesus, hurbilenak dituen ikasleekin, mendi baten puntara igo
dela, soilik «otoitz egitera», eta ez antzaldaketa bat ikustera.
Jesus
otoitzean ari dela gertatu da dena: «otoitzean ari zela,haren aurpegiaren
itxura aldatu zen». Jesusek, sakon bere baitan bildurik, onartu du Aitaren
presentzia, eta aurpegia aldatu zaio. Haren nortasun sakonena eta ezkutukoena
den hartan zerbait atzeman dute ikasleek. Haren eguneroko bizitzan ezin atzeman
izan duten zerbait.
Jesusen
jarraitzaileen bizitzan ez dira falta distira- eta ziurtasun-momentuak ere,
poz- eta argi-uneak ere. Ez dakigu zer gertatu zen mendi haren puntan, baina badakigu
otoitzean eta isiltasunean posible dela zerbait sumatzea, fedetik, Jesusen
nortasun ezkutuko horretan. Otoitz hori liburuetan lortu ez daitekeen
ezagupenaren iturria da,
Lukasek dio
ikasleak doi-doi jabetu zirela ezertaz, zeren «logale baitziren», eta soilik
«esnatzean» atzeman baitzuten zer edo zer. Pedrok dakien guztia, egoera hartan
oso ondo sentitzen dela da eta ez lukeela nahi esperientzia hura bukatzea.
Lukasek dio «ez zekiela zer esaten ari zen».
Horregatik,
ahots batekin eta agindu nagusi batekin bukatzen da eszena. Ikasleak hodei
batek harrapatu ditu. Izutu egin dira, zeren gertaera hark gainez egin baitie.
Baina hodei hartatik ahots hau irten da: «Hau ene Semea da, nik hautatua.
Entzuiozue». Entzutea izan behar du ikasleak bere lehen jarrera.
Gaur egungo
kristauek premia gorrikoa dugu geure erlijioa «barneratzea», baldin eta geure
fedea biziberritu nahi badugu. Ez da aski Ebanjelioa entzutea modu zabarrean,
ohikeriazkoan eta higatuan, aditzeko batere gogorik gabe. Ez da aski soilik
ulertzeaz kezkatua den arrazoizko entzute hutsa ere.
Jesus
biziari entzun behar diogu, geure izatearen barruenean bizi den horri. Guztiok,
predikari eta herri fededunak, teologo eta irakurleek: guztiok dugu Jainkoaren
Berri Ona entzun beharra, ez azaletik, baizik geure barnetik. Haren hitzak
geure burutik bihotzera jaisten utzi beharra dugu. Gure fedea indartsuagoa
izango litzateke, gozagarriagoa, kutsagarriagoa.
José Antonio Pagola
Ebanjelio honen homilia gehiago irakurtzeko hurrengo
loturan sakatu:
Para
ver videos de las Conferencias de José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.