Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Abendualdiko 2. Igandea (A)
EBANJELIOA
Prestatu
bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari.»
zuzendu bidexkak hari.»
Mateo
3,1-12
Garai hartan agertu zen Joan Bataiatzailea,
Judeako basamortuan honela hots eginez: «Bihozberri zaitezte, gainean baituzue
Jainkoaren erregetza».
Joan honi buruz esan zuen, hain zuzen, Isaias
profetak:
«Ahots bat oihuka
ari da basamortuan:
ari da basamortuan:
Prestatu bidea
Jaunari,
zuzendu bidexkak hari.»
zuzendu bidexkak hari.»
Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta
larruzko uhala gerriko, eta matxinsaltoak eta basaeztia zituen janari.
Jerusalem hiriko, Judea osoko eta Jordan
inguru guztiko jendea harengana joaten zen, eta, beren bekatuak aitortzen
zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian.
Fariseu eta saduzear askori, bataiatzera
zetozela ikustean, honela esan zien Joanek: «Sugekumeok! Nork esan dizue
gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela?
Ager ezazue zeuen jokabideaz bihozberrituak
zaudetela, eta ez pentsa nahikoa duzuenik “Abrahamen ondorengo gara” esatea.
Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen
ondorengoak.
Prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko:
fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da.
Nik urez bataiatzen zaituztet bihozberri
zaitezten; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuago da, eta ni ez naiz
inor hari oinetakoak eranzteko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko
zaituzte.
Eskuan dauka sardea, eta garia garbitzera
doa: alea mandioan jasoko du; lastoa, ordea, inoiz itzaliko ez den sutan
erreko».
Jaunak esana.
HOMILIA
2016ko abenduaren 4a
BIDE BERRIAK KORRITU
K.o. 27 edo
28an profeta berezi eta independente bat agertu zen basamortuan, Jordan
inguruan. Zirrara bortitza eragin zuen judu-herrian: lehen kristau-belaunaldiek
Jesusi bidea urratu zion gizontzat eman zuten hura beti.
Haren mezu
guztia oihu batean bil daiteke: «Prestatu
bidea Jaunari, zelaitu hari bidexkak». Hogei menderen ondoren, Frantzisko
aita santua mezu bera ari zaigu hots egiten kristauei: urratu bideak Jainkoari,
itzuli Jesusengana, onartu Ebanjelioa.
Frantziskoren
asmoa garbi dago: «Bila dezagun bide berriak aurkituko dituen Eliza». Ez da
izango gauza erraza. Azken urte hauetan beldurrak zurrundurik bizi izan gara.
Aita santua ez da harritzen: «Berritasunak beldur-pixka bat ematen digu beti,
seguruago sentitzen gara dena kontrolpean badugu, geu baldin bagara geure
bizitza eraikitzen, programatzen eta planifikatzen dutenak». Eta galdera
dagigu, erantzuteko: «Prest al gaude Jainkoaren berritasunak aurkezten dizkigun
bide berrietan ibiltzeko ala beren erantzun-gaitasuna galdua duten egituretan
hesitu nahi dugu?»
Elizako
zenbait sektorek eskatzen dio aita santuari premiazko jotzen dituzten erreforma
desberdinei ekiteko ahalik lasterren. Alabaina, argiro agertu du Frantziskok
bere jarrera: «Batzuek Elizan erreformak espero dituzte eta egiteko eskatzen
didate, eta egin beharreko dira. Baina aldez aurretik jarrerak behar dira
aldatu».
Miresgarria
deritzot aita santuaren buruargitasun ebanjeliko horri. Lehenengo gauza ez da
dekretu erreformatzaileak sinatzea. Lehenik, kristau-elkarteak
konbertsio-jarreran ipini behar dira, eta Elizan jarrera ebanjeliko
oinarrizkoenak itsatsi. Giro horretan bakarrik ekin ahalko zaie, eginkorki eta
ebanjelio-senaz, Elizak premiazko dituen erreformei.
Frantzisko
bera ari zaigu adierazten egunero zein ditugun beharrezko jarrera-aldaketak.
Joan-etorri handiko batzuk nabarmenduko ditut.
Elizaren
erdigunean Jesus ipintzea: «Jesusengana ez daraman Eliza bat Eliza hila izango
litzateke».
Ez bizitzea
Eliza itxi eta autoerreferentzial batean: «Iraganean hesitzen den Eliza batek
saldukeria egiten dio bere nortasunari».
Jainkoak
bere seme-alabentzat duen errukiak eraginik jardutea beti: ez lantzea
«kristautasun lehengoragarri eta legalista bat, dena argi eta seguru nahi
lukeena, ezer aurkitzen ez duela».
Eliza pobre
eta pobreenaren bila ibiltzea. Geure bizitza esperantzan ainguratzea, eta ez
«geure arauetan, geure portaera eklesiastikoetan, geure klerikalismoan».
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2013ko abenduaren 8a
BIDE BERRIAK KORRITU
(2016-2017ko C zikloaren homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2010ko abenduaren 5a
EZ BAZTER UTZI BIHOTZ BERRITZEA
«Bihotz berri zaitezte, hurbil baita Jainkoaren
erreinua». Mateoren arabera, hauek dira Joanek Judeako
basamortuan jaulki dituen lehenengo hitzak. Eta, orobat, hauek dira Jesusek
jaulki dituen lehenengoak, bere profeta-jarduera hastean, Galileako
aintzira-ertzean.
Bataiatzailearen
predikuarekin eman da entzutera Jesusen mezuaren muina izango den
konbertsiorako deia. Jesus ez da artean agertu, eta Joan hor ari da errotiko
aldaketara dei egiten, zeren Jainkoak bizitza bere egiazko jomugara bideratu
nahi baitu.
Bihotz
berritze hau ez datza penitentzia egitean. Ez da aski herri hautaturiko kide
izatea ere. Ez da aski Jordango bataioa hartzea. Beharrezkoa da «bihotz berritzeak eskatzen duen fruitua
ematea»: bizitza berria, Jainkoaren erreinua onartzera bideratua.
Jada basamortuan entzutera ematen
hasia den dei hau izango da Jesusen mezuaren giharra, haren bizitza guztia
arnastuko duen irrika. Hona zen dioen: «Aro
berria hasi da. Hurbil da Jainkoa. Ez zaituzte bakarrik utzi nahi zeuen arazoen
eta gatazken aurrean. Haurride bezala bizitza partekatzen ikusi nahi zaituzte.
Jainkoa guztien Aita bezala onartzen. Ez ahaztu haren mahai inguruan azken Jaia
ospatzeko deia jaso duzuela».
Ez genioke
amore eman behar Jainkoaren erreinura konbertitu ez den Eliza batean
bizitzeari. Ez dugu zilegi Jesusi jarraitzea haren egitasmoa onartu gabe.
Vatikano II.a kontzilioak argi eta irmo deklaratua du: «Elizak, munduari laguntza ematean eta mundutik askotariko laguntza
jasotzean, ez du amets bat baizik: etor dadila Jainkoaren erreinua eta gauzatu
dadila gizadiaren salbazioa».
Bihotz
berritze hau ez da norbanakoaren aldaketa hutsa, baizik Elizan sortu behar
dugun giroa da, zeren Eliza osoak behar baitu bizi Jainkoaren erreinua onartuz.
Ez datza jarduera erlijiosoak leialtasun handiagoz betetzean ere, baizik
gizartean «Jainkoaren erreinua eta haren
justizia» bilatzean.
Ez da aski
kristau-elkarteetan Elizaren «sakramentuak» era duinagoan ospatzeko ardura.
Beharrezkoa da, gainera, Jesusek betetzen zituen erreinuko «seinaleak»
sustatzea: jenderik ahulena onartu, sufritzen ari direnez gupidatu, gizarte
berradiskidetua sortu, barkazioa doan eskaini, pertsona oro defenditu.
Horregatik,
bihotz berritzeko desira sakonak arnasturik, hau dio Vatikano II.ak: «Liturgiak ez du agortzen Elizaren jarduera
guztia; izan ere, gizon-emakumeak ospakizunera iritsi ahal daitezen,
beharrezkoa da aldez aurretik federako eta bihotz berriko deia jaso dezaten».
Ez genuke eginkizun hori bazter utzi behar.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.