Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Santa Maria Ama Birjinaren Sortze Garbia (A)
EBANJELIOA
Ebangelioa
Agur, Jainkoaren
gogoko hori! Jauna zurekin.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 1,26-38
Egun haietan, Jainkoak Gabriel aingerua
bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana;
birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin
ezkontzeko hitzemana zegoen.
Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion:
–Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.
Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria
eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari. Aingeruak
esan zion:
–Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu.
Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango
duzu eta Jesus ipiniko diozu izena.
Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko
diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak.
Israel herriko errege izango da betiko, eta
beraren erregetzak ez du azkenik izango.
Mariak esan zion aingeruari:
–Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz
gizon batekin bizi?
Aingeruak erantzun zion:
–Espiritu Santua etorriko da zuregana eta
Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu; horregatik, zuregandik
jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote.
Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun
gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena;
Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik.
Orduan, esan zuen Mariak:
–Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk
esan bezala.
Eta aingeruak utzi
egin zuen.
Jaunak esana.
HOMILIA
POZIK ETA KONFIANTZAZ
Vatikano
II.ak «Elizaren prototipo eta eredutzat» eman du Andre Maria, Jesu Kristoren
Ama. Eta emakume apal bezala deskribatu du, Jainkoa konfiantzaz eta pozik
entzuten duena bezala.
«Poztu zaitez».
Horra Mariak Jainkoagandik entzun duen lehenengo gauza; gaur ere entzun beharko
genukeena. Pozaren falta dugu geure artean. Sarritan kutsatzen gaitu Eliza
zaharkitu eta ahituaren tristurak. Jesus ez ote da jada Berri On? Ez ote dugu
sentitzen haren jarraitzaile izatearen poza? Poza falta denean, freskotasuna
galtzen du fedeak, amultsutasuna galtzen da, fededunen arteko adiskidetasuna
hozten da. Dena da zail bihurtzen. Premia gorrikoa da gure elkarteetan poza
esnaraztea eta Jesusek ondare utzi digun bakea berreskuratzea.
«Jauna zeurekin duzu». Ez da erraza gaur eguneko Elizan pozik bizitzea.
Soilik, Jainkoagan konfiantza baduzu lortuko duzu hori. Ez gara umezurtz. Lagun
dugun Aitari deika ari gara egunero, defendatzaile dugun eta beti gizakiaren
onaren bila dabilen Aitari deika.
Batzuetan
hain nahasia eta galdua den Eliza hau, Ebanjeliora nola itzuli ez dakien hau,
ez da bizi bakarrik. Jesus, Artzain Ona, gure bila dabil. Haren Espiritua gu
nola erakarriko dabil; haren hatsa eta ulermena geurekin dugu. Jesusek ez gaitu
utzi bertan behera. Harekin dena da posible.
«Ez beldur izan». Beldur askok zurruntzen gaitu Jesusen jarraitzaileok.
Beldurra mundu modernoari eta sekularizazioari. Beldurra ziurtasunik gabeko
geroari. Beldurra geure ahuldadeari. Beldurra Ebanjeliora bihurtzeari. Kalte
handia ari zaigu egiten beldurra. Etorkizunerantz esperantzaz bide egitea
eragozten digu. Iragana agor gordetzera mugatzen gaitu. Ugalduz doaz gure
mamuak. Galduz doa errealismo sanoa eta kristau-zentzua. Premia gorrikoa da
konfiantzaren Eliza eraikitzea. Jainkoaren ahala ez da agertzen Eliza
boteretsuan, baizik umilean.
«Seme bat izango duzu eta Jesus izena ezarriko». Andre Mariari bezala, guri ere egiteko bat eman digu
Jainkoak: gau ilunean argi egiten laguntzea. Ez zaigu eskatu mundua juzgatzea,
baizik esperantza ereitea. Gure egitekoa ez da itzaltzear den argizari punta
erabat itzaltzea, baizik fedea piztea, jende askorengan ernetzear dena:
gizatartzen duen galdera da Jainkoa.
Geure
elkarteetatik, gero eta txikiago eta umilago diren horietatik, mundu sanoago
eta haurridetsuago baten legamia izan gintezke. Esku honetan gaude. Jainkoa ez
du krisiak jo. Gu geu gara Jesusi pozik eta konfiantzaz jarraitzera ausartzen
ez garenak.
José Antonio Pagola
Para
ver videos de las Conferencias de José Antonio Pagola
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.