Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 12. Igandea (A)
EBANJELIOA
Ez izan beldurrik gorputza hil bai.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa Mateo
liburutik 10, 26-33
«Ez izan jendearen
beldur! Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ere ezer
ezkutuan jakingo ez denik. Gau-ilunez esaten dizuedana, esan zuek egun-argiz;
eta belarrira entzuten duzuena, hots egin etxe-gainetatik. Ez izan beldurrik
gorputza hil bai, baina bizia hondatu ezin dutenei; izan beldur, gorputza ez
ezik, pertsona osoa infernuan honda dezakeenari.
«Ez ote dira bi txori
sos batean saltzen? Hala ere, ez da bat bakarra ere lurrera erortzen zuen
Aitaren baimenik gabe. Zuen buruko ileak ere denak zenbatuak dauzka Jainkoak.
Ez izan, bada, beldur: zuek txori guztiek baino gehiago balio duzue.
«Jendearen aurrean aitortzen
nauena aitortuko dut nik ere Aita zerukoaren aurrean; baina jendearen aurrean
ukatzen nauena ukatu egingo dut nik ere zeruko Aitaren aurrean.
Jaunak esana
HOMILIA
2017ko ekainaren 25a
GURE BELDURRAK
Gure bihotza
maitasun sendo batek edo fede irmo batek hartua ez denean, erraz gelditzen da
gure bizitza geure beldurren mende. Batzuetan, izena, segurtasuna, erosotasuna
edo ongizatea galtzeko beldurrak kentzen digu erabakiak hartzeko adorea. Ez
gara ausartzen arriskatzera geure gizarte-egoera, geure dirua edo geure
zoriontasun-apurra.
Beste
batzuetan, onartuko ez ote gaituzten beldurrak zurruntzen gaitu. Bakarrik,
jendearen adiskidetasunik gabe edo maitasunik gabe geldituko garen ahalbideak
eragiten digu beldurra. Eguneroko bizitzari aurre eginbeharrak inoren hurbileko
laguntzarik gabe.
Sarritan,
geure kezka guztia jendearen aurrean ondo gelditzea izaten da. Barregarri
geldituko ote garen, geure egiazko konbentzimenduak esan beharrean gertatu ote
garen, geure fedearen testigantza egitea ere beldurgarri izaten dugu. Beldurra
izan ohi diegu gainerakoen kritikei, esamesei eta ukoei. Ez dugu nahi izaten
inork sailka gaitzan. Beste batzuetan etorkizunaren beldurra izaten da. Ez dugu
argi ikusten geure geroa. Ez dugu segurtasunik ezertaz. Agian ez gara inortaz
fidatzen. Beldurra ematen digu biharrari aurre egin behar izateak.
Beti izan da
tentagarria fededunentzat erlijioan babesa bilatzea, geure beldurretik,
ziurtasun-ezetik eta beldurretik liberatuko gaituen aterpe izango
litzatekeelakoan. Alabaina, oker handia izango litzateke fedea helduleku
erosotzat hartzea: adoregabeentzat, koldarrentzat eta izutientzat.
Jainkoagan
jarritako konfiantzazko fedeak, zuzen ulertua denean, ez du eramaten fededuna
problemen aurrean bere erantzukizunari ihes egitera. Ez dio eragiten
gatazketatik ihes egitera, guztiz eroso bere bakardadean babesteko. Aitzitik,
Jainkoaganako fedeak betetzen du bihotza indarrez eskuzabalago eta era
arriskutsuagoan bizi ahal izateko. Aitagan ezarritako konfiantza biziak
laguntzen dio edozeini koldarkeria eta beldurra gainditzen, Jainkoaren erreinua
eta haren zuzentasuna ausartago eta askeago defenditzeko.
Fedeak ez du
eragiten pertsona koldarrik; aitzitik, pertsona bipil eta ausartak sortzen
ditu. Ez ditu hesitzen fededunak nor bere baitan, baizik eta eguneroko bizitza
problematiko eta gatazkakora eragiten die. Ez die eragiten trikuarena egitera,
alferkeriara eta erosotasunera joz, baizik eta konpromisora kilimatzen ditu.
Fededun
batek Jesusen «Ez beldur izan» hitzak bihotzean benetan entzuten dituenean, ez
du sentitzen konpromisoari iskin egiteko deirik; aitzitik, halakoei Jainkoaren
indarrez aurre egiteko kilima sentitzen du.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2014ko ----aren --a
Izenburua
---
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2008ko ekainaren 22a
BELDURRIK GABE
Oso berria
zen artean Jesus hil zutenaren oroitzapena. Kristau-elkarteetan bertsio
desberdinak zebiltzan Jesusen Pasioaz. Guztiek zekiten gauza arriskutsua zela
gaizki bukatu zuen lagun baten izenean agertzea. Gogoan gorde zuten Jesusen
esaldi hau: «Ikaslea ez da bere maisua baino gehiago». Maisuari Beeltzebul esan
badiote, zer ez ote dute esango haren ikasleez?
Jesusek ez
zuen nahi ikasleek ilusio faltsurik egin zezaten. Inori ezin pasa dakioke
burutik haren benetako jarraitzaile izatea, haren zorian hein batean parte izan
gabe. Noiz edo noiz, norbaitek uko egingo dio, tratu txarra emango, irainduko,
gaitzetsiko. Zer egin?
Barru-barrutik
datorkio erantzuna Jesusi: «Ez izan haien beldur». Beldurra ez da parte onekoa.
Ikasleak ez dio utzi behar zurrundu dezan. Ez du isilarazi behar. Ez dio utzi
behar, ezergatik ere, Jesusen mezua hots egiteari.
Erasoaldian zein jarrera izan
argitu nahi dien Jesusek. Hasia da jadanik, Jesusekin, Jainkoaren Berri Onaren
errebelazioa. Konfiantza izan behar dute. Askorentzat oraindik «estalia» eta
«ezkutua» dena agerian geldituko da egun batean: ezagutuko da Jainkoaren
Misterioa, Jainkoak gizakiari dion maitasuna, guztiek bizi zoriontsuagoa
izateko hark duen egitasmoa.
Jesusen ikasleak deituak daude
errebelazio-prozesu horretan oraintxetik parte aktiboa hartzera: «Nik gauez
esana, esan zuek egun argitan». Ilunabarrean, atsedetera joan aurretik,
argitzen diena, beldurrik gabe jakinarazi behar dute «egun argitan». «Nik
belarrira esana, aldarrikatu zuek teilatu gainetik». Bihotzean sakon sar dakien
belarrira xuxurlatzen diela, plazaratu egin behar dute.
Beldurrik izan ez dezaten
azpimarratu die Jesusek. «Nire alde denak» ez du zertan beldur izan. Azken
auzia ezusteko pozgarri izango du halakoak. «Zeruko nire Aita» izango du
epaile, mugarik gabe maite duen Aita. Ni neu izango nau defendatzaile, «haren
alde aterako naizen hau». Nork eman diezaguke esperantza handiagorik
probaldian?
Jesusek bere
ikasleak fededunen talde bezala irudikatzen zituen, beldurrik gabe «bere alde
ateratzen» dakien talde bezala. Zergatik ez ote gara gu pertsona libreago
Jesusen aldeko bide berriak urratzeko? Zergatik ez ote gara ausartzen era xume,
argi eta zehatzean ebanjelioaren muina aurkezten?
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.