Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 13. Igandea (A)
EBANJELIOA
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa Mateo
liburutik 10, 37-42
«Aita nahiz ama ni baino
maiteago duena ez da niretzat gai; semea nahiz alaba ni baino maiteago duena ez
da niretzat gai. Bere gurutzea hartu eta jarraitzen ez didana ez da niretzat
gai. Bere biziaren jabe izan nahian dabilenak galdu egingo du; bere bizia
niregatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du.
«Zuek onartzen
zaituztenak neu onartzen nau, eta ni onartzen nauenak bidali nauena onartzen
du. Profeta bat profeta delako onartzen duenak profetari zor zaion saria jasoko
du; eta gizon zuzen bat zuzena delako onartzen duenak gizon zuzenari zor zaion
saria jasoko du; eta txiki hauetako bati, nire ikasle delako, ontzixka bat ur
fresko besterik ez bada ere ematen diona, benetan diotsuet ez dela saririk gabe
geldituko»..
Jaunak esana
HOMILIA
2017ko uztailaren 2a
FAMILIA EZ DA UKIEZINA
Sarritan,
fededunek «familia» era abstraktuan harturik defenditu izan dugu; Ebanjelioaren
arabera ulertu eta bizi izandako egitasmo familiar baten eduki zehatzaz gogoeta
egitera gelditu gabe. Eta, halere, ez da aski familiaren balioa besterik gabe
defenditzea; izan ere, familia era oso desberdinetan gauzatzen baita bizitza
errealean.
Badira
gizartearen zerbitzura irekiak diren familiak, eta badira beren probetxu
propiora tolesturik bizi diren familiak. Badira egoismoan hezten dituzten
familiak, eta solidaritatea irakasten duten familiak. Familia askatzaileak eta
familia zapaltzaileak.
Jesusek
fermuki defenditu ditu familia-erakundea eta ezkontzaren egonkortasuna. Eta
zorrotz kritikatu ditu gurasoez axolatzen ez diren seme-alabak. Alabaina,
familia ez da Jesusentzat gauza absolutu eta ukiezin bat. Ez da idolo bat. Bada
familia baino goragoko eta lehenagoko den zerbait: Jainkoaren erreinua eta
haren zuzentasuna.
Funtsezko
gauza ez da haragizko familia, baizik guztion artean eraiki beharreko familia
handi hori, Jesusen lankide izanik Aitaren erregetzari bideak urratzeko.
Horregatik, egitasmo honetan Jesusi jarraitzeko geure familia oztopo bihurtzen
bazaigu, haustura eskatuko du Jesusek eta familia-harreman horiek bertan behera
uzteko. «Bere aita edo ama ni baino gehiago maite duena ez da nire duin. Bere
alaba edo semea ni baino gehiago maite duena ez da nire duin».
Familiak
gainerakoekin solidario eta anai-arreba izatea eragozten badu, eta Jainkoak
gizon-emakumeen artean nahi duen zuzentasunaren alde lan egiten uzten ez badu,
askatasun kritiko bat bizitzea eskatzen du Jesusek, jarrera horrek familian
gatazkak eta tirabirak eragingo baditu ere.
Eta galdera:
gure etxeak balio ebanjelikoen eskola al dira; adibidez, anai-arreba
artekotasuna, erantzukizunez gizarte zuzenago bat bilatzea, soiltasuna,
zerbitzua, otoitza, barkazioa? Ala, aitzitik, «ebanjelizazioaren» kontrako gune
ote dira, egoismoaren, zuzengabekeriaren, konbentzialismoen, alienazioaren eta
gure gizartea azal huts bihurtzeko transmisio-uhal ote dira?
Zer esan
familia honetaz: semea edo alaba klase-egoismora, biziera itsatsi eta segurura,
etekin handienaren idealera, gainerako guztiaz ahaztera norabidetzen duenaz?
Semea edo alaba hezten ari ote gara benetan, soilik lehiaketarako eta
aurkaritzarako motibatzen dugunean, zerbitzurako eta solidaritaterako motibatu
ordez?
Hau al da
katolikoek defenditu behar dugun familia? Familia honetan entzuterik izango ote
dute Ebanjelioa belaunaldi berriek? Familia-mota hau ez ote dugu «bertan behera
utzi» beharrekoa?, hain juxtu, Jesusek nahi duen bizi-egitasmoari leial
izateko?
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.