Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Abendualdiko 2. Igandea (B)
EBANJELIOA
Prestatu
bidea Jaunari.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen
liburutik 1,1-8
Hona hemen nola hasi zen Mesias eta
Jainkoaren Seme den Jesusen berri ona.
Isaias profetak idatzia zuen:
Begira, neure mezularia
bidaltzen dut zure aurretik
zuri bidea moldatzera.
bidaltzen dut zure aurretik
zuri bidea moldatzera.
Ahots bat oihuka
ari da basamortuan:
ari da basamortuan:
Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari.
zuzendu bidexkak hari.
Honela, bada, agertu zen Joan Bataiatzailea
basamortuan. Bihozberritzeko eta bataiatzeko hots egiten zuen, bekatuen
barkamenerako.
Judea herrialde osoa eta jerusalemdar guztiak
harengana zihoazen eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu
egiten zituen Jordan ibaian.
Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta
larruzko uhala gerriko; matxinsaltoak eta basaeztia jaten zituen.
Honela hots egiten zuen: «Nire ondoren dator
ni baino ahaltsuago dena, eta ni ez naiz inor makurtu eta haren oinetakoen
lokarriak askatzeko ere.
Nik urez bataiatu zaituztet; hark, ordea,
Espiritu Santuaz bataiatuko zaituzte».
Jaunak esana.
HOMILIA
2017ko abenduaren 10an
JESUSEKIN ZERBAIT BERRIA HASI DA
(BERRI
ONA)
(2011-2012ko
B zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2014ko abenduaren 7an
GEURE BEKATUAK AITORTU
(2008ko abenduaren 7aren homilia ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2011ko abenduaren 4an
BERRI ONA
Urte
liturgiko berri honen joan-etorrian, Markosen ebanjelioa irakurriko dugu
kristauek. Titulu honekin hasten da liburu hori: «Jesu Kristo Jainkoaren
Semearen Berri Onaren hasiera». Hitz hauek iradokitzen digute jada, kontakizun
horretan aurkituko dugun zerbait.
Jesusekin
zerbait berri «hasi da». Horixe da Markosek argi jarri nahi duen lehenengo
gauza. Aurreko guztia iraganeko gauza da. Zerbait berriren eta nahastezinen
hasiera da Jesus. Kontakizunean, «aldia bete dela» esango digu Jesusek.
Jainkoaren Berri Ona iritsi da berarekin.
Horixe
ari dira bizitzen lehen kristauak. Jesusekin biziro topo egin eta beraren
misterioan hein batean murgiltzen denak badaki bizi berria hasi duela, ordu
arte sekula esperimentatu ez zuen zerbait.
«Berri
Ona» da Jesusengan aurkitzen duena. Zerbait berri eta on. Markosek darabilen
«Ebanjelio» hitza oso sarri erabiltzen zuten Jesusen lehen jarraitzaileek, eta
berarekin topo egitean sentitzen zutena adierazten du. Liberazio-sentipena,
poza, segurtasuna eta beldurra galtzea. «Jainkoaren salbazioarekin» egiten dute
topo Jesusen baitan.
Jesusengan
gizakiaren adiskideen Jainkoa, herri guztien Aita, azkenak direnen
defendatzailea, galduak direnen esperantza aurkitzen duenak ondo daki ez duela
albiste hoberik aurkituko. Mundua gizatarrago, duinago eta zoriontsuago egiteko
Jesusen lan-egitasmoa ezagutzen duenak badaki ez duela izango zeregin
handiagorik.
Jesus
bera da, Markosek idatzi duen kontakizunaren protagonista, Berri On hori.
Horregatik, bere lehenengo asmoa Markosek ez du Jesusez ikasbide bat ematea,
ezta hartaz informazio biografikoa ematea ere, baizik eta gu liluratzea,
Jesusen baitan bakarrik aurkitu ahal izango dugun Berri Onari geure bihotza
ireki diezaiogun.
Bi
titulu ematen dizkio Markosek Jesusi: bat bereziki judua, bestea unibertsala.
Halere, badu irakurlearentzat ezustekorik. Juduek beren herriaren
askatzailetzat espero zuten «Mesias» da Jesus. Baina erromatarrak suntsitzeko
espero zuten lider gerlaria ez bezalako Mesias da, guztiz. Bere kontakizunean,
Jainkoak bidalitakotzat ematen du Jesus Markosek, gizadiaren bizia gizatartzeko
eta haren historia behin betiko salbaziora bideratzeko. Horra lehenengo
ezustekoa.
«Jainkoaren
Semea» da Jesus, baina ez batzuek imajinatu izan zuten botereaz eta aintzaz
hornituriko hura. Jainkoaren Semea guztiz gizatarra da, hartaraino non Jainkoa
bakarrik izan baitaiteke horrelakoa. Guztientzat izan duen zerbitzu-bizitza
bukatzean bakarrik, gurutzean josi dutenean alegia, aitortu ahal izango du
erromatar ehuntariak: «Zinez, Jainkoaren Semea zen gizon hau». Horra bigarren
ezustekoa.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2008ko abenduaren 7an
GEURE
BEKATUAK AITORTU
«Jainkoaren Seme Jesukristoren Berri Onaren Hasiera».
Horra Markosen ebanjelioaren hasiera itzaltsu eta pozgarria. Baina, segidan,
bat-batean eta besterik gabe, bere Mesias eta Jauna onartu ahal izateko herri
guztiak beharrezkoa duen premiazko bihotz-berritzeaz hasi da.
Basamortuan profeta desberdin bat
agertu da. «Jaunari bidea prestatzera» dator. Horixe
du Jesusi egin behar dion zerbitzu handia. Haren deia ez doakio lagun
bakoitzaren kontzientziari soilik. Lagun bakoitzaren bihotz-berritze morala
baino zerbait gehiago nahi du Joanek. «Jaunari bidea prestatzea» da kontua,
bide jakin eta guztiz zehatza, Jesusek berak egingo duen bidea, jende askoren
itxaropen konbentzionalei huts eginez.
Hunkigarria izan da herriaren
erreakzioa. Ebanjelioaren arabera, Judea eta Jerusalem
alde batera utzi eta «basamortuko» bideari ekin dio, deika nabari duen ahotsa
entzuteko. Jainkoarekiko, bere adiskide eta aliatu harekiko, antzinako bere
leialtasuna gogorarazi dio basamortuak; batez ere, ordea, lekurik hobena da
hura bihotz-berritzeko deia entzun ahal izateko.
Bizi duen egoeraz jabetu da han herria; kanbiatu
beharra ekarri dio burura; bere bekatuak aitortu ditu han, bata besteari errua
botatzen ibili gabe; salbazio-beharra sumatu du. Markosen arabera, «beren bekatuak
aitortzen zituzten» eta Joanek «bataiatu egiten zituen».
Kristautasuna bizitzeko gure moduak behar duen
konbertsioa ezin da inprobisatu. Barne-biltze eta barne-lan luzea eskatzen du.
Urteak beharko dira Elizan egia zinezkoago eta handiago egin dezagun arte, eta
gure kristautasunaren erdigunean JesuKristo onartu ahal izateko beharrezkoa den
konbertsioa barruntatu ahal dezagun arte.
Hau izan liteke gaur egun gure tentazioa.
«Basamortura» ez joan nahi izatea. Konbertsio-premiari izkina egitea. Aldatzera
dei egiten digun ahots bati ere kasurik ez egitea. Edozein gauzarekin geure
arreta zabartzea, geure beldurra ahantzi eta JesuKristoren egiari «bai» esateko
geure adore-falta disimulatzeko.
Miresgarria da «bere bekatuak
aitortu» delako judu-herriaren irudi hori. Ez ote gara egungo kristauok kontzientzi azterketa
kolektibo bat egin beharrean, maila guztietan, geure hutsegiteak eta bekatuak
aitortzeko? Aitorpen hori gabe, daitekeena ote «Jaunari bidea prestatzea»?
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.