Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Abendualdiko 3. Igandea (B)
EBANJELIOA
Zeuen artean
baduzue, ezagutzen ez duzuen bat.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen
liburutik 1, 6-8.19-28
Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia; Joan
zuen izena.
Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza
egitera, beraren mezuaren bidez sinets zezaten.
Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin
behar zuena baizik.
Judu-agintariek apaiz- eta lebitar-talde bat
bidali zioten Joani Jerusalemdik nor zen galdetzera. Hark argi eta garbi
aitortu zuen:
–Ni ez naiz Mesias.
–Orduan, zer? Elias zara? –galdetu zioten.
Joanek erantzun:
–Ez.
–Etortzekoa den profeta zara?
Hark erantzun:
–Ez.
Berriro galdetu zioten:
–Nor zaitugu, bada? Bidali gaituztenei
erantzunen bat eraman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz?
Joanek, Isaias profetaren hitzak aipatuz,
esan zuen:
–Ni, «Prestatu bidea Jaunari»
basamortuan oihuka ari denaren
ahotsa naiz.
basamortuan oihuka ari denaren
ahotsa naiz.
Talde hartako batzuk fariseuak ziren. Hauek
galdetu zioten:
–Beraz, Mesias ez bazara, ez Elias, ezta etortzekoa
den profeta ere, nola ari zara bataiatzen?
Joanek erantzun zien:
–Nik urez bataiatzen dut; zeuen artean
baduzue, ordea, ezagutzen ez duzuen bat, nire ondoren datorrena, eta ni ez naiz
inor hari oinetako lokarriak askatzeko ere.
Hau dena Betanian gertatu zen, Jordan
ibaiaren beste aldean, han ari baitzen Joan bataiatzen.
Jaunak esana.
HOMILIA
2017ko abenduaren 17a
---
---
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2014ko abenduaren 14a
ZELAITU
JESUSENGANAKO BIDEA
(2008ko abenduaren 14ren homilia
ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2011ko abenduaren 11a
ARGIAREN LEKUKOAK
Gizon-emakume
batzuek Jesusekin izan duten harreman harrigarri batetik sortu da kristau-fedea.
Ikasle hauek harekin harremanetan hasi eta «Jainkoaren hurbiltasun
salbatzailea» esperimentatu dutenean hasi da guztia. Jesusekin bizi izan duten
esperientzia askatzaile, eraldatzaile eta gizatartzaileak abiarazi du guztia.
Haien
fedea duda-muda, ziurtasun-ez eta oker-ulertzeen artean esnatu da, Galileako
bideetan jarraitzen diotela. Koldarkeriak eta ukapenak jotzen du fede hori
Jesus gurutzean josia ikusten dutenean. Baina, indarberritu eta kutsakor
bihurtu da hil ondoren Jesus bizi dela esperimentatzen dutenean.
Horregatik,
urteen joan-etorrian, esperientzia hori kutsatzen ez bada eta belaunez belaun
eskualdatzen ez, haustura tragikoa gertatuko da kristautasunaren historian.
Gotzainek eta apaizek kristau-mezua predikatzen jarraituko dute. Teologoek
beren aztertzearen obrak idatziko dituzte. Eliz artzainek sakramentuak emango
dituzte. Baina, hasieran bizi izan zuten hartatik zerbait kutsatuko duen
lekukorik ez bada, funtsezkoa faltako da, Jesusekiko fedea mantendu dezakeen
gauza bakarra faltako da.
Geure
kristau-elkarteetan Jesusen lekukoen premia dugu. Joan Bataiatzaileak,
judu-herrian Jesusi bidea urratzen dion hark, Elizan hain premiazkoa den
bokazio hau esnatzera animatzen gaitu. Gure aldi hauen iluntasunean, «argiaren
lekukoak» behar ditugu.
Jesus
desiratzea esnatuko eta haren mezua sinesgarri bihurtuko duten fededunak. Beren
esperientzia pertsonala, beren espiritua eta beren hitza direla medio,
Jesusekin topo egitea erraztuko dutenak. Ahaztua eta baztertua utzia izatetik
aterako dutenak, gure artean ikusgarriago bihurtzeko.
Lekuko
apalak; Joan Bataiatzailearen antzera, beren buruari erdigune bihur lezakeen
inolako egitekorik leporatzen ez diotenak, Jesusi protagonismoa harrapatu nahi
ez diotenak. Jesus ez ordezkatzen, ez lausotzen duten jarraitzaileak. Hura
animatzaile eta sostengu duten kristauak; beren keinuen eta hitzen bidez, gure
artean bizi den Jesusen presentzia nahastezina barruntarazten duten kristauak.
Jesusen
lekukoak ez dira mintzo beren buruaz. Beren hitzik inportanteena Jesusi esaten
uzten dioten hura dute. Egia esan, lekukoak ez du hitzik. Soilik «ahots
bat» da, Jesusengana bidera gaitzakeen bidea «zelaitzera» guztiok
anima gaitzakeena. Gure kristau-elkarteen fedeak ere gaur egun esperientzia
horixe du sostengu, lekuko apal eta xume horiena, hainbat etsipen eta
nahasmenduren artean argi egiten duten horiena; izan ere, beren bizieraz Jesus
hurbil dugula sentitzen laguntzen digute.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2008ko abenduaren 14a
ZELAITU
JESUSENGANAKO BIDEA
«Bada zuen artean ezagutzen ez
duzuen bat». Jesusez esan ditu hitz horiek Joan Bataiatzaileak; bataiatuak
izateko, Jordan ibaira doan jende artean baitabil hura, oraino jendaurrean
agertu ez bada ere. Hain juxtu, bere kezka guztia «bidea zelaitzea» du Joanek,
jende hark Jesusengan sinetsi ahal dezan. Horrela aurkeztu ohi zuten
Bataiatzailearen imajina lehen kristau-belaunaldiek.
Baina Bataiatzailearen hitzak
halako moduan daude emanik, non, geure burua kristau jotzen dugunoi, gaur
irakurririk, galdera kezkagarriak eragiten baitizkigute. Gure artean da Jesus,
baina ezagutzen al dugu zinez?, bat egiten al dugu harekin?, hurbiletik
jarraitzen al diogu?
Egia
esan, Jesusez mintzo gara beti Elizan. Teorian ez da ezer guretzat hura baino
garrantzizkoagorik. Baina, gero, hainbat jirabira ematen ditugu geure ideien,
egitasmoen eta ekintzen inguruan, non, ez batere gutxitan, bigarren maila
batean gelditzen baita Jesus. Geuk «ezkutatzen dugu» Jesus, konturatu gabe,
geure burua protagonismoa emanez.
Agian,
hau du kristautasunak bere zoritxarrik handiena: bere baitan «kristau» direla
esaten duten hainbat eta hainbat gizon-emakume izatea, bihotzean Jesusen
arrastorik ez dutela. Ez dute ezagutzen. Ez dute haren bizi-arnasarik. Ez ditu
hark erakartzen, ez liluratzen. Irudi zurrun eta bizirik gabea da Jesus
haiengan. Mutu da. Ez die esaten bizitza arnastuko dien ezer berezirik. Haien
bizitza ez du markatzen Jesusek.
Eliza
honek Jesusen «lekukoen» premia gorria du, haren antzeko izango diren fededunen,
kristauen premia, beren izaeraz eta bizieraz Kristogan sinesteko bidea
erraztuko dutenen premia. Jainkoaz hark bezala hitz egingo duten lekukoen
beharra du, Jainkoaren errukizko mezua hark egiten zuen bezala komunikatuko
dutenen beharra, Aitaganako konfiantza hark egiten zuen bezala kutsatuko
dutenen beharra.
Zertako
dira gure katekesiak eta predikuak Jesu Kristo ezagutzera, maitatzera, hari
fede eta gozotasun handiagoz sinestera ez bagaramatzate? Zertako
dira gure eukaristiak Jesusekin, haren egitasmoarekin, guztientzat hark egin
duen buru-eskaintza gurutzatuarekin bat egiten laguntzen ez badute? Elizan inor ez da «Argia», baina guztiok distiraraz
dezakegu hura geure bizitzan. Inor ez da «Jainkoaren Hitza», baina guztiok izan
gaitezke kristautasunaren ardaztzat Jesu Kristo hartzera gonbidatzen eta
eragiten duen ahots.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.