lunes, 25 de diciembre de 2017

2017-12-31 - Familia Santua (B)


Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun. 
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.


-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Familia Santua (B)


EBANJELIOA

Haurra haziz zihoan; jakinduriaz betea zegoen.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukas liburutik 2, 22-40

Moisesen legean agindutako garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaienean, gurasoek Jesus Jerusalemera eraman zuten Jaunari aurkezteko.

Izan ere, honela agintzen du Jaunaren legeak: Lehen-seme guztiak Jaunari sagaratuko zaizkio.

Jaunaren legean ezarritako oparia ere eskaini zuten: bi usapal edo bi usakume.

Bazen Jerusalemen Simeon izeneko bat, gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena. Espiritu Santua berekin zuen eta aditzera emana zion ez zela hilko Jaunak bidalitako Mesias ikusi gabe.

Espirituak eraginik, tenplura joan zen eta, Jesusen gurasoak legeak agintzen zuena betetzeko asmoz tenpluan sartzerakoan, haurra besoetan hartu eta Jainkoa goretsi zuen, esanez:

«Orain bai, Jauna,
zeuk hitzeman bezala,
utz diezaiokezu zeure morroi honi
bakean hiltzen!

Ikusi dute nire begiok
zure Salbatzailea,
herri guztien aurrean zuk aurkeztua:
nazioak argitzeko argi
eta zure herri Israelen ospe».

Aita-amak harriturik zeuden Simeonek haurraz esaten zuenarengatik. Simeonek bedeinkatu egin zituen eta haurraren ama Mariari esan zion: «Begira, ume hau israeldar batzuentzat erorbide eta besteentzat altxabide izateko ezarria dago; eztabaida sortuko duen seinalea izango da, horrela guztien asmo ezkutuak agerian geldi daitezen. Eta zuri ere saminezko ezpatak zulatuko dizu bihotza».

Bazen profetesa bat ere, Ana, Fanuelen alaba, Aserren leinukoa. Urteetan oso aurreratua zen: gaztetan ezkondu eta zazpi urtez senarrarekin bizi ondoren, alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau urte. Ez zen tenplutik ateratzen, eta gau eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuen bertan, barau eta otoitz. Une hartan aurkezturik, Jainkoari eskerrak ematen hasi zen, eta haurrari buruz hitz egiten Jerusalemen askapena espero zuten guztiei.

Jaunaren legeak agintzen zuen guztia bete ondoren, Jesusen gurasoak Galileara itzuli ziren, Nazaret beren herrira. Haurra haziz eta sendotuz zihoan; jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren onginahia berekin zuen.

Jaunak esana.

HOMILIA

2017ko abenduaren 31a

---

(2011-2012ko B zikloaren homilía ikusi)

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

HOMILIA

2014ko abenduaren 28a

---

(2008-2009ko B zikloaren homilía ikusi)

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

HOMILIA

2011ko abenduaren 30a

---

---

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

HOMILIA

2008ko abenduaren 28a

BANDERA EZTABAIDATUA

Pertsona maitagarri bat da Simeon. Tenpluko adineko apaiz bezala irudikatu izan dugu beti, baina testuak ez dakar horrelakorik ezer. Herriko gizon on bat da Simeon, bihotzean darama esperantza, ikusiko duela egun batean hain premiazkoa duten «kontsolamendua». «Jainkoaren Espirituak eraginik», tenplura igo da, Maria eta Jose Jesus beren haurrarekin sartzera doazen momentuan.

Hunkigarria da topo egite hori. Judu-bikote pobre eta jainkozale hark dakarren haurragan hainbat urtez espero izan duen Salbatzailea nabaritu du Simeonek. Zoriontsu dago gure gizona. Keinu ausart eta amazko batean, «bere besoetan hartu du haurra», maitasun eta xera handiz. Jainkoa bedeinkatu du eta gurasoak bedeinkatu ditu. Zalantzarik gabe, eredutzat eman digu gizon hau ebanjelariak. Horra nola onartu behar dugun Salbatzailea.

Baina, berehala, Mariari hitz egin dio Simeonek, bere aurpegia aldatuz. Haren hitzak ez dira batere lasaigarri: «Ezpatak zeharkatuko dizu arima». Besoetan duen haur hau «bandera eztabaidatua» izanen da: gatazka- eta aurkaritza-iturri. «Batzuk erortzea eta beste batzuk jaikitzea» ekarriko du Jesusek. Batzuek onartuko dute Jesus, eta haien bizitzak duintasun berria izango du: haien bizitza argiz eta esperantzaz beteko da. Beste batzuek, ordea, uko egingo diote, eta haien bizitza galduko da; Jesus ukatzea beren hondamendi izango dute.

Jesusen aurrean erabakia hartzean, «argi geldituko da bihotz askoren jarrera». Pertsonaren barru-barruko txokoan dagoena agerian jarriko du Jesusek. Haur hau onartzeak aldaketa sakona eskatzen du. Jesus ez dator patxada ekartzera, baizik errotiko konbertsioaren prozesu mingarri eta istilutsua sortzera.

Hala izan da beti. Baita gaur ere. Jesu Kristogana bihurtzea aintzat hartuko duen Eliza ez da izango sekula lasaitasun-eremu, baizik gatazka-leku. Ezinezkoa da Jesusekin bizi-harreman biziagoa izatea, egia-maila altuagoetara jo gabe. Eta hau mingarria izan ohi da beti.

Zenbat eta gehiago hurbiltzen garen Jesusengana, hainbat eta hobeto ikusiko ditugu geure inkoherentziak eta desbideratzeak; gure kristautasunean zer den egia eta zer gezurra; zer den bekatua gure bihotzean eta gure egituretan, gure bizitzan eta gure teologietan.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain




Blog:               http://sopelakoeliza.blogspot.com

José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
                        http://iglesiadesopelana3v.blogspot.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.