Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
7. Pazko Igandea - JAUNGOIKOAREN IGOKUNDEA (B)
EBANJELIOA
Zerura jasoa izan zen eta Jainkoaren eskuinean eseri zen.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Marcosen liburutik 16, 15-20
Denbora haietan
Jesusek apostulei agertu eta esan zien: «Zoazte mundu guztian zehar eta hots
egin berri ona izaki guztiei. Sinesten eta bataiatzen den oro salbatua izango
da; sinesten ez duena, berriz, kondenatua. Sinestedunek seinale hauek izango
dituzte berekin: nire izenean deabruak botako dituzte, hizkuntza berriz mintzatuko
dira, sugeak eskuetan hartuko dituzte eta, edari hilgarriren bat edanik ere, ez
die gaitzik egingo; gaixoei eskuak ezarriko dizkiete eta sendatu egingo dira».
Horrela hitz egin
ondoren, Jesus Jauna zerura jasoa izan zen eta Jainkoaren eskuinean eseri zen.
Haiek, berriz,
alde guztietara joan ziren berri ona hots egitera. Eta Jauna bera ari zen
haiekin, egiten zituzten mirarien bidez mezua baietsiz.
Jaunak esana.
HOMILIA
2018eko maiatzaren 13a
HASIERA BERRIA
(2011-2012ko
B zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2015eko maiatzaren 17a
KONFIANTZA ETA ERANTZUKIZUNA
(2009eko maiatzaren 24a homilía
ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012ko maiatzaren 20a
HASIERA BERRIA
Hizkuntza
desberdinez deskribatzen dute ebanjelariek Jesusek ikasleei gomendatu dien
mandatua. Mateoren arabera, Jesusek irakatsi bezala bizitzen ikasi behar duten
«ikasleak eratu» behar dituzte. Lukasen arabera, Jesusen inguruan bizi izan
dutenaren «lekukoak» eratu behar dituzte. Markosek, berriz, «sorkari guztiei
Ebanjelioa hots egin behar dietela» esanez laburtu du guztia.
Gaur
egun kristau-elkarte batera hurbiltzen direnek ez dute topo egiten zuzenean
Ebanjelioarekin. Sumatzen dutena, erlijio zaharkitu baten funtzionamendua da,
krisi-zantzu asko dituena. Ezin identifikatu dute argi eta garbi erlijio horren
baitan Berri Ona, duela hogei mende Jesusek eragindako hura.
Alde
batetik, kristau askok ez du Ebanjelioaren zuzeneko ezagutzarik. Jesusez eta
haren mezuaz dakiten guztia, katekistei eta predikarien entzundakotik erdizka
eta zatitsu eraiki dezaketena da. Jesusen Ebanjelioarekin harreman pertsonalik
izan gabe bizi dute beren erlijioa.
Nolatan
hots egin dezakete beren elkarteetan beretan ezagutzen ez badute? Vatikano II.a
kontzilioak gaur egun ahaztuegia den hau gogorarazi du: «Ebanjelioa du Elizak,
aldi guztietan, bere biziaren jatorria». Iritsia da unea kristau-elkarte bat
honela ulertu eta eratzeko ordua: leku
bat, zeinetan Jesusen Ebanjelioa onartzea izango baita lehenengo gauza.
Ezerk
ezin biziberritu izango du krisian den gure elkarteen sarea, Ebanjelioaren
indarrak bezala. Soilik, Ebanjelioaren zuzeneko eta bertatik bertako
esperientziak biziberritu ahal du Eliza. Urte batzuk barru, krisiak soilik
funtsezkoa atxikitzera eragingo digu; garbi ikusiko dugu orduan ezer ez dela
garrantzizkoagorik kristauentzat elkarrekin biltzea baino, ebanjelioko
kontakizunak irakurri, entzun eta partekatzeko.
Ebanjelioaren
indar berritzailean sinestea da lehenengo gauza. Ebanjelioko kontakizunek fedea
bizitzen irakasten dute, ez behartuz, baizik erakarriz. Kristau-bizitza
biziarazten dute, ez betearaziz, baizik distiratuz eta kutsatuz. Daitekeena da
jada gure parrokietan beste dinamika bat abiaraztea. Talde txikietan bildurik,
Ebanjelioari loturik, Jesusen jarraitzaileen egiazko nortasuna berreskuratuz
joan gintezke.
Ebanjeliora
itzuli beharra dugu, hasiera berritzat hartuz. Jada ez da on edozein egitarau
edo estrategia pastoral. Urte batzuk barru, Jesusen Ebanjelioa elkarrekin
entzutea ez da izango jarduera bat gehiago beste askoren artean; baizik eta
jarduera nagusia izango da, zeinetatik hasiko baita kristau-fedearen
biziberritzea, gizarte sekularizatuan barreiatuak diren elkarte koxkorren
baitan.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2009ko maiatzaren 24a
KONFIANTZA ETA ERANTZUKIZUNA
Markosen
jatorrizko ebanjelioari halako batean eranskin bat gehitu zioten, Jesusen azken
agindu hau jasotzen duena: «Zoazte mundu osora eta hots egin ebanjelioa kreazio
guztiari». Ebanjelioa ezin gelditu da ikasleen talde koxkorrera mugaturik.
Irten beharra du eta lekualdatu beharra, «mundu osora» iritsi eta Berri Ona
jende guztiari aldarrikatzeko, «kreazio guztiari».
Inondik
ere, hitz hauek gogotsu entzun zituzten orduan, lehen kristauak bete-betean
zabaltzen eta haien elkarteak Inperio osoan biderkatzen ari ziren hartan. Baina
nola entzuten ditugu guk gaur egun hitz horiek, geure eliztarrei, gure
erlijioaren beharrik sentitzen ez dutelarik, eutsi ezinik gabiltzan honetan?
Lehenengo
gauza, Jainkoaren jardueran konfiantza osoa izatea da. Jesusek berak esana dugu
hori. Jainkoa maitasun muga gabeaz ari da bere seme-alaba guztien bihotzean,
guk halakoak «galdutako arditzat» emanak ditugun arren. Jainkoa ezin zurrundu
edo blokeatu du inongo krisialdik.
Ez
dago gure zain; ez dago guk Elizan berregiteko geure egitasmoak edo
berrikuntza-asmoak noiz abian jarriko zain. Etenik gabe dihardu hark Elizan eta
Elizaz kanpo. Jainkoak ez du inor bazter utzi nahi, ezta Jesusen ebanjelioaz
hitz egiten entzun ez duenik ere.
Halere,
horrek guztiak ez digu kentzen geure erantzukizuna. Geure galderak egiten hasi
beharra dugu. Zein bidetan dabil Jainkoa kultura modernoko gizon-emakumeen bila?
Nola nahi die begi aurrean jarri Jesusen Berri Ona gure egun hauetako
gizon-emakumeei?
Are
galdera gehiago egin beharra dugu: Zer dei ari zaigu egiten Jainkoa
kristau-fedea pentsatzeko, adierazteko, ospatzeko eta haragitzeko dugun molde
tradizionala eraldatzeari dagokionez, kultura modernoaren baitan Jainkoaren
jarduerari lur ona prestatu ahal izateko? Ez ote dugu arrisku hau bizi: geure
zurruntasunaz eta mugigaiztasunaz, galga eta oztopo gertatzekoa Ebanjelioa gaur
egungo gizartean haragitu dadin?
Inork
ez daki nolakoa izango den kristau-fedea, harrotzen ari den mundu berrian;
edonola ere, nekez izango da iraganekoaren «klonazio» bat. Ebanjelioak badu
barne-izerdi indar-emaile bat, kristautasun berri bat abian jartzeko.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.