Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Kristoren Gorputz eta Odol Guztiz Santua (B)
EBANJELIOA
Hau nire gorputza da.
Hau nire odola da.
+ Jesu Kristoren
Ebanjelioa San Markosen liburutik 14-12-16. 22-26
Legamia gabeko Ogien Jaiko lehen eguna zen,
Pazko-bildotsa hiltzen zeneko eguna. Ikasleek esan zioten Jesusi:
–Non egin behar ditugu Pazko-afarirako
prestaketak?
Hark ikasleetako bi bidali zituen, esanez:
–Zoazte hirira, eta ur-suila daraman gizon
batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari, eta sartuko den etxeko nagusiari
esan: «Maisuak galdetzen du non duen ikasleekin Pazko-bildotsa jateko tokia».
Berak gela zabal bat erakutsiko dizue goian, jantzirik eta atondua; prestatu
hantxe behar ditugunak.
Joan ziren ikasleak eta, hirira iristean,
dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko-afaria prestatu zuten.
Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek
eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta eman egin zien, esanez: «Hartzazue,
hau nire gorputza da».
Gero, kopa hartu eta, esker oneko otoitza
egin ondoren, eman egin zien eta denek edan zuten. Eta esan zien: «Hau nire
odola da, Jainkoarekiko ituna berrituko duena guztiengatik isuria. Benetan
diotsuet: Ez dut gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo berria edan
arte».
Gorazarreak kantatu ondoren Oliamendira
abiatu ziren.
Jaunak esana.
HOMILIA
2018ko ekainaren 3a
EUKARISTIA ETA KRISIALDIA
(2011-2012ko
B zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2015eko ekainaren 7a
JAUNAREN
AFARIA
(2009eko ekainaren 14a homilía
ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012ko ekainaren 10a
EUKARISTIA ETA KRISIALDIA
Kristau
guztiek dugu ezagutzen. Igandeko eukaristia aisa bihur daiteke «babes
erlijioso», aste osoan bizi ohi dugun bizitza gatazkatsutik babesteko.
Tentagarria da mezara joatea, esperientzia erlijioso bat partekatzeko, alde
guztietatik estutzen gaituzten problemak, tirandurak eta albiste txarrak
ahazteko.
Batzuetan
sentibera izan ohi gara ospakizunaren duintasunari dagokionez; baina gutxiago
kezkatzen gaitu Jaunaren afaria ospatzeak berekin dituen eskakizunez ahazteak.
Ez dugu atsegin izaten apaizen batek erritu-araudia zorrotz ez betetzea; baina
axola gutxi izan ohi diogu meza ohikeriaz ospatzeari, Ebanjelioaren deiei kasu
egin gabe.
Bat
bera da beti arriskua: Kristorekin bihotzaren hondoan elkartasuna egitea,
sufritzen ari diren anai-arrebekin elkartzeaz arduratu gabe. Eukaristiako ogia
partekatu, eta ogirik, justiziarik, etorkizunik ez duten milioika anai-arreben
goseari ezikusia egitea.
Datozen urteetan krisiaren
ondorioak larriagotzen joango dira, uste genuen baino gehiago. Iragartzen ari
diren erabaki atzeraezin eta
errukigabeen zerrendak handiagotu egingo du zuzenaren kontrako
desberdintasuna, gure artean. Ikusiko dugu nola doan gero eta pobreago
bihurtzen geure ingurune hurbilagoko edo urrunagoko jendea, etorkizun ziur gabe
eta ezin aurreikusiko batean koloka.
Hurbiletik ezagutuko dugu:
etorkin-jenderik osasun-babesik gabe, gaixo-jenderik bere osasun- edo botika-arazoei
nola aurre egin ez dakiela, familiarik erruki-egintzatik bizitzera behartua,
pertsonarik etxea uztera mehatxatua, jenderik laguntzarik gabe, gazterik
etorkizun argirik gabe… Ez dugu beste erremediorik. Edota betiko geure ohitura
egoistak indartu edota solidarioago bihurtu.
Krisialdian bizi den gizarte
honetan eukaristia ospatzeak kontzientzia hartzera eragin diezaguke. Soilik,
nori bere onura kontuan hartzera eragin izan digun bakoizkeriaren kultura alde
batera utzi beharra dugu, xinpleki gizatasun handiagoko izateko. Eukaristia oro
dago bideratua anai-arreba artekotasuna eragitera.
Ez da zuzena igandero, urte
osoan, Jesusen Ebanjelioa entzutea, haren deiaren aurrean erreakzionatu gabe.
Ezin eskatu diogu Aitari «geure eguneroko ogia», lortzeko zailtasunak
dituztenak kontuan hartu gabe. Ezin bizi dugu elkartasunik Jesusekin, lagun
hurkoarekin eskuzabalago eta solidarioago bihurtu gabe. Ezin eman diogu bakea
elkarri, krisiaren aurrean bakartiago eta babesik gabeago direnei eskua luzatu
gabe.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2009ko ekainaren 14a
JAUNAREN
AFARIA
Ikerketa soziologikoek ezin
ukatuzko datuz nabarmentzen dute: mendebaldeko gure elizetako kristauak alde
batera uzten ari dira igandeko meza. Ospakizun hori, mendetan barna moldatuz
joan den eran, ez da gai haien fedea elikatzeko, ezta Jesusen elkartearekin
lotura egiteko ere.
Hau da, ordea, gauzarik
harrigarriena: meza «galtzen» uzten ari garela eta gertaera horrek ez duela
sorrarazten gure artean inolako erreakziorik. Halere, ez ote da eukaristia
kristau-bizitzaren bihotza? Nolatan geldi gintezke planto eginik, ezeri ekiteko
kemenik gabe? Nolatan dago hierarkia hain isil, hain geldi? Nolatan ez dugu
fededunok geure kezka agertzen indar eta samin handiagoz?
Mezarekiko berotasun-falta
handituz doa, baita hartan erantzukizunez eta duda-mudarik gabe parte hartzen
jarraitzen dutenen artean ere. Gutxiengo hauen ereduzko leialtasuna da
kristau-elkarteei eusten diena; baina mezak bizirik jarraitu ote lezake, gaur
egungo erritua betetzea segurtatzen duten neurri babesle batzuk direla medio?
Saihestu ezinekoak dira galderak:
ez ote du behar Elizak bere bihotzean, egungo liturgiak eskaintzen diona baino
Jaunaren afariaren esperientzia biziago eta haragituago bat? Hain seguru ote
gara ondo egiten ari garela Jesusek bere oroigarri guk egitea nahi zuen hura?
Hainbat mendetarik hona
errepikatzen ari garen liturgia hori ote da gaur egungo fededunei hobekien
lagundu diezaiekeena afari gogoangarri hartan Jesusek egin zuen hura egiten?
Hartan mamitzen, laburbiltzen eta agertzen baita nola eta zertako bizi eta hil
zen Jesus. Meza hori ote da gehienik erakar gaitzakeena Jesusen ikasle bezala
bizitzera, Aitaren erreinuarekiko Jesusek izan zuen egitasmoaren zerbitzari
izatera?
Badirudi,
dena dagoela gaur meza eraberritzearen kontra. Halaz guztiz, gero eta
premiazkoagoa izango da eraberritze hori, Elizak Jesusekin bizi-harremanak
izanez bizi nahi badu. Luzea izango da bidea. Eraldatzea daitekeen gauza izango
da, Elizak indar handiagoz sentituko duenean hau: Jesusez oroitu beharra eta
haren Espirituaren arabera bizi beharra. Horregatik, gaur ere erantzukizun
handiagoz jokatzea izango da: ez, meza alde batera uztea, baizik Jesu Kristogan
bihotz-berritzera eraginez bizitzea.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.