Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Hirutasun Santua (B)
EBANJELIOA
Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren
izenean bataiatuz.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoaren
liburutik 28, 16-20
Hamaika ikasleak
Galileara joan ziren, Jesusek esandako mendira. Ikusi zutenean, gurtu egin
zuten; batzuk, ordea, zalantzan zeuden. Jesus, hurbildurik, honela mintzatu
zitzaien: «Ahalmen osoa eman dit Jainkoak zeru-lurretan. Zoazte, bada, eta egin
herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean
bataiatuz eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin
izango nauzue egunero munduaren azkena arte».
Jaunak esana.
HOMILIA
2018ko maiatzaren 27a
ADISKIDERIK HOBENA
(2011-2012ko
B zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2015eko maiatzaren 31ea
KREDOAREN FUNTSA
(2009ko ekainaren 7a homilía
ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012ko ekainaren 3a
ADISKIDERIK HOBENA
Jainko
hirukoitzari dagokion kristau-fedearen muinean bada funtsezko den baieztapen
bat. Jainkoa ez da izaki ilun eta barneraezina, bere baitan era egoistan
hesitua. Maitasuna da Jainkoa, eta Maitasuna soilik. Kristauek sinesten dugu
ezen errealitatearen azken misterioan, den guztiari zentzua eta izatasuna
emanez, ez dagoela Maitasuna baizik.
Jesusek
ez du idatzi inolako trataturik Jainkoaz. Behin ere ez da ageri Galileako
jendeari Jainkoaz dotrina irakasten. Jesusentzat, Jainkoa ez da kontzeptu bat,
ez da teoria eder bat, ez da definizio ikusgarri bat. Gizakiaren Adiskiderik
hobena da Jainkoa.
Ikertzaileek
ez dute dudarik ebanjelioetan ageri den datu batez. Jesusi Jainkoaz hitz egiten
entzuten zionak eta haren izenean jarduten ikusten zuenak, Jainkoa Berri Ona
dela sentitzen zuen. Jesusek Jainkoaz esaten diona zerbait berri eta zerbait on
iruditzen zaio. Jainkoaz entzun dezakeen albisterik onena iruditzen zaio
Jesusek komunikatzen eta kutsatzen duen esperientzia. Zergatik?
Agian,
hau da jendeak sumatzen duen lehenengo gauza: gizon-emakume guztien Jainkoa
dela, eta ez tenpluan haren aurrean agertzeko duin direla pentsatzen dutenena
bakarrik. Jainkoa ez dago leku sakratu bati lotua. Ez da erlijio bakar batena
ere. Ez da Jerusalemera erromes joan ohi den jende jainkozalearena ere. Jesusen
arabera, «onen eta gaiztoen gainera aterarazten du eguzkia». Jainkoak ez du
inor, ez baztertzen ez bereizten. Jesusek denak gonbidatzen ditu Jainkoagan
konfiantza izatera: «Otoitz egitean
esazue: Aita! »
Jesusekin
aurkituz doaz ezen Jainkoa ez dela harengana merezimenduz beterik hurbiltzen
direnena soilik. Halakoei baino lehen, erremediorik gabeko bekatari direla
pentsatuz, erruki eske doazkionei entzuten die. Jesusen arabera, galdurik bizi
direnen bila ibili ohi da Jainkoa beti. Horregatik sentitzen da Jesus hain
adiskide bekatarien aurrean. Horregatik esaten die bera «galdua zenaren bila etorri dela eta hura salbatzera».
Konturatu
da ere jendea Jainkoa ez dela jakintsuena eta adituena soilik. Jesusek eskerrak
eman dizkio Aitari, gustuko duelako adituentzat ezkutuko diren gauzak xumeei
agertzea. Jainkoak arazo gutxiago izan ohi du herri xumearekin konpontzeko,
dena dakitela uste duten jakintsuekin baino.
Baina
Jesusen bizierak, Jainkoaren izenean gaixoen sufrimena arintzera emanak,
espiritu gaiztoak harturik zituenak askatzera, lepradunak marjinaziotik
libratzera, bekatariei eta prostituituei barkazioa eskaintzera emana zen
Jesusen bizierak sentiarazi zion jendeari konbentzimendu hau: alegia,
gizakiaren Adiskiderik hobena bezala ikusten zuela Jainkoa Jesusek, soilik gure
ongia bilatzen duena bezala, soilik kalte egiten digunaren kontra jartzen dena
bezala. Jesusen jarraitzaileek ez zuten sekula dudarik izan honetaz: Jainko
gizon egina eta Jesusengan agertua Maitasuna dela eta soilik Maitasuna
gizon-emakume guztientzat.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2009ko ekainaren 7a
KREDOAREN FUNTSA
Mendetan
barna, ikerketa sakonak egin dituzte kristau-teologoek Hirutasun Santuaz. Halaz
guztiz, gaur egungo hainbat kristauk ezin ikusi du zer duten ikustekorik
irakaspen horiek beren bizitzarekin.
Ematen
du, gaur egun Jainkoaz hitz egitean, hitz apalez eta xumez behar dugula hitz
egin, gure bihotz pobre, nahasi eta erdi-etsipendu hau ukituko dutenez, gure
fede koloka hau indartuko dutenez. Agian, geure kredoaren funtsa berreskuratu
beharra dugu, hura poz berriaz bizitzen ikasteko.
«Sinesten dut Jainko Aitagan, zeru-lurrak
kreatu dituen harengan».
Geure
arazo eta gatazka artean ez gara bizi bakarrik. Ez gara bizi bertan behera utzirik:
gure «Aitta» da Jainkoa. Halaxe dei egiten zion Jesusek, eta halaxe dei egiten
diogu geuk ere. Gure biziaren jatorria eta helmuga da Jainkoa. Guztiok kreatu
gaitu, maitasun hutsez kreatu ere, eta guztion zain dugu, Aita baten bihotzez,
mundu honetako geure erromesaldiaren bukaeran.
Jende
askok du ahantzia eta ukatua haren izena. Gure seme-alabak ere urrunduz doaz
harengandik, eta fededunok ez gara gauza geure fedea kutsakor egiteko; halere,
Jainkoak guztioi begira jarraitzen du, maitasunez. Duda-muda askok inguraturik
bizi gara; halere, ez dezagun gal geure Jainko Kreatzaile eta Aitarekiko fedea;
geure azken esperantza galtzea izango genuke hori.
«Sinesten dut Jesu Kristogan, haren Seme
bakarra eta gure Jauna den horrengan».
Jainkoak
munduari egin dion erregalua da. Aita hori nolakoa eta zer den adierazi digu
Jesu Kristok. Guretzat, Jesus ez da izango sekula beste gizaki bat gehiago. Horri
begiratuz, Aita ikusiko dugu: Jesusen keinuetan Aitaren samurtasunaz eta
ulerberatasunaz jabetuko gara. Jesusengan, gizon eginik, hurbileko, adiskide
nabari dugu Jainkoa.
Jesus
horrek, Jainkoaren Seme kuttun horrek, bizitza haurridekorrago egitera eragin
digu, guztientzat zoriontsuago egitera. Horixe da Aitaren nahirik handiena.
Gainera, zein bide egin agertu digu: «Izan errukitsu zuen Aita errukitsu den
bezala». Jesusez ahazten bagara, zeinek bete haren hutsunea? Zeinek eskain
diezaguke haren argia eta haren esperantza?
«Sinesten dut Espiritu Santuagan, Jauna eta
bizi-emailea den horrengan».
Jainkoaren
misterio hau ez da urruneko gauza. Gutako bakoitzaren barru-barruan presente
da. Suma dezakegu, bai gure bizitza arnasten duen Espiritu bezala, bai
sufritzen ari direnengana bultza egiten digun Maitasun bezala. Geure baitan
dugun gauzarik hoberena dugu Espiritu hau.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.