Joan den 2014ko urriaren 2an, Kepa Apostolu deunaren parrokian, Jose Antonio Pagolak “Volver a Jesucristo. Iniciar la reacción” izenburuko itzaldia eman zigun.
Hemen sakatuz hartaz goza dezakezue.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 30. Igandea (B)
EBANJELIOA
Berriro ikustea, Jauna.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Marcosen liburutik 10, 46b-52
Denbora haietan, Jesus
bere ikasleekin eta jendetza handiarekin Jerikotik irteterakoan, Bartimeo
itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eserita. Jesus Nazaretarra
zela jakitean, oihuka hasi zen:
– Daviden Semea,
Jesus, erruki zakizkit!
Askok gogor
egiten zioten, isilarazteko; baina hark areago oihu:
– Daviden Semea,
erruki zakizkit!
Jesusek gelditu
eta hari dei egiteko agindu zuen. Dei egin zioten itsuari, esanez:
– Izan bihotz!
Jaiki, deika ari zaik.
Bere soingainekoa
jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen. Jesusek galdegin zion:
– Zer nahi duzu
niregandik?
Itsuak erantzun:
– Berriro ikustea,
Jauna.
Jesusek esan
zion:
– Zoaz, zeure
sinesmenak sendatu zaitu.
Une berean
ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan bidean.
Jaunak esana.
HOMILIA
2018ko urriaren 28a
BESTE BEGI BATZUEZ IKUSI
(2011-2012ko
B zikloaren homilía ikusi)
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2015eko urriaren25a
ITSU IZATETIK SENDATU
(2009eko
urriaren 25a homilía ikusi).
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2012ko urriaren 28a
BESTE BEGI BATZUEZ IKUSI
Zer
egin genezake geure bihotzean fedea epeltzen ar dela nabari dugunean?
Daitekeena ote erreakzionatzea? Irten ote gintezke axola-ezetik? Bartimeo
itsuaren sendatzea dakarkigu Markosek, bere irakurleei bihotz emateko, bere
bizitza aldaraz lezakeen ibilbidea egitera jo dezaten.
Ez da
neke geure burua ezagutzea Bartimeoren irudi horretan. Inoizka «itsu» bezala bizi ohi gara, begirik
gabe, Jesusek ikusten zuen moduan, bizitza ikusteko. «Eseririk», ohiko erlijio batean kokaturik, Jesusen urratsei
jarraitzeko kemenik gabe. Desbideraturik, Jesus egiten ari den bidearen «ertzean», hura hartu ezinik geure
kristau-elkarteen gidaritzat.
Zer
egin genezake? Bere itsu-izaera eta guzti, Bartimeok «jakin du» ezen bere ingurunean dabilela Jesus. Ezin utzi du
galtzen bere aukera, eta hoska ekin dio, behin eta berriz: «erruki nitaz». Horixe da beti lehenengo gauza: bihotza irekitzea
edozein deiri edo esperientziari, geure bizitza sendatzera gonbidatzen
gaituenean.
Itsuak
ez daki bestek egindako otoitzak errepikatzen. Dei-hotsa bakarrik atera zaio,
erruki-eskea soilik, bere burua gaizki ikusten duelako. Dei-hots apal eta
egiati hori, bihotz-barnetik atera den hori, bizitza on baten hasiera gerta
dakiguke. Jesus ez da igaroko gure ondotik kasurik egin gabe.
Itsuak
lurrean jarraitzen du, Jesusengandik urrun, baina adi-adi entzun du
bidalitakoek esaten diotena: «Aupa!
Jaiki! Deika duzu!» Lehenik, bihotza ireki du, esperantzari zirriztu txiki
bat eskainiz. Ondoren, deia entzun du, jaiki eta erreakziona dezan. Azkenik, ez
dago bakarrik: deika sumatu du Jesus. Guztiz aldarazi du horrek itsua.
Orduan,
hiru urrats egin ditu Bartimeok, bere bizia aldatuko dutenak. «Gain-jantzia bota du», oztopo du
Jesusengana joateko. Gero, artean itsumustuka bada ere, «jausi bat egin du», ausart. Horrela, Jesusengana «hurbildu da». Horra zer behar genukeen
gutako askok ere: geure fedea itotzen ari diren lotura askotarik geure burua
askatu; behingoz erabaki hartu, gerorako utzi gabe; eta Jesusen aurrean jarri,
konfiantza xumez eta berriz.
Jesusek
galdetu dionean zer nahi duen, itsuak ez du dudarik. Ederki asko daki zer behar
duen: «Irakasle, ikus dezadala». Hori
da gauzarik inportanteena. Norbait gauzak era berri batean ikusten hasten
denean, eraldatu egiten da halakoaren bizitza. Elkarte bat, Jesusen argia
ikusten duenean, bihotz-berritu egiten da.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
HOMILIA
2009ko urriaren 25a
ITSU IZATETIK SENDATU
Zer
egin genezake geure bihotzean fedea epeltzen ar dela nabari dugunean?
Daitekeena ote erreakzionatzea? Irten ote gintezke axola-ezetik? Bartimeo
itsuaren sendatzea dakarkigu Markosek, bere irakurleei bihotz emateko, bere
bizitza aldaraz lezakeen ibilbidea egitera jo dezaten.
Ez da
neke geure burua ezagutzea Bartimeoren irudi horretan. Inoizka «itsu» bezala bizi ohi gara, begirik
gabe, Jesusek ikusten zuen moduan, bizitza ikusteko. «Eseririk», ohiko erlijio batean kokaturik, Jesusen urratsei
jarraitzeko kemenik gabe. Desbideraturik, Jesus egiten ari den bidearen «ertzean», hura hartu ezinik geure kristau-elkarteen
gidaritzat.
Zer
egin genezake? Bere itsu-izaera eta guzti, Bartimeok «jakin du» ezen bere ingurunean dabilela Jesus. Ezin utzi du
galtzen bere aukera, eta hoska ekin dio, behin eta berriz: «erruki nitaz». Horixe da beti lehenengo gauza: bihotza irekitzea
edozein deiri edo esperientziari, geure bizitza sendatzera gonbidatzen
gaituenean.
Itsuak
ez daki bestek egindako otoitzak errepikatzen. Dei-hotsa bakarrik atera zaio,
erruki-eskea soilik, bere burua gaizki ikusten duelako. Dei-hots apal eta
egiati hori, bihotz-barnetik atera den hori, bizitza on baten hasiera gerta
dakiguke. Jesus ez da igaroko gure ondotik kasurik egin gabe.
Itsuak
lurrean jarraitzen du, Jesusengandik urrun, baina adi-adi entzun du
bidalitakoek esaten diotena: «Aupa! Jaiki!
Deika duzu!» Lehenik, bihotza ireki du, esperantzari zirriztu txiki bat
eskainiz. Ondoren, deia entzun du, jaiki eta erreakziona dezan. Azkenik, ez
dago bakarrik: deika sumatu du Jesus. Guztiz aldarazi du horrek itsua.
Orduan,
hiru urrats egin ditu Bartimeok, bere bizia aldatuko dutenak. «Gain-jantzia bota du», oztopo du
Jesusengana joateko. Gero, artean itsumustuka bada ere, «jausi bat egin du», ausart. Horrela, Jesusengana «hurbildu da». Horra zer behar genukeen
gutako askok ere: geure fedea itotzen ari diren lotura askotarik geure burua
askatu; behingoz erabaki hartu, gerorako utzi gabe; eta Jesusen aurrean jarri,
konfiantza xumez eta berriz.
Jesusek
galdetu dionean zer nahi duen, itsuak ez du dudarik. Ederki asko daki zer behar
duen: «Irakasle, ikus dezadala». Hori
da gauzarik inportanteena. Norbait gauzak era berri batean ikusten hasten
denean, eraldatu egiten da halakoaren bizitza. Elkarte bat, Jesusen argia
ikusten duenean, bihotz-berritu egiten da.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
José Antonio Pagola Itxaldiaren Bideoak ikusteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.