José Antonio Pagolaren homiliak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, José Antonio Pagolaren homiliak irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren homiliak irakurtzeko.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2012ko azaroaren 1a
Domu Santua (B)
EBANJELIOA
Poz zaitezte eta
alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan.
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik 5, 1-12a
Denbora haietan, jendetza ikusirik, Jesus
mendira igo zen. Eseri eta ikasleak hurbildu zitzaizkion. Orduan, honela hasi
zitzaien irakasten:
«Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek
baitute Jainkoa errege.
«Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu
Jainkoak kontsolatuko.
«Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira
jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz.
«Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko
gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko.
«Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu
Jainkoak erruki izango.
«Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute
ikusiko Jainkoa.
«Zorionekoak bakegileak, haiek baititu
Jainkoak seme-alabatzat hartuko.
«Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik
erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege.
«Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko
zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean.
Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita
zuen saria zeruan.
Jaunak esana.
HOMILIA
2012ko azaroaren 1ea
Izenburua
---
Jose Antonio Pagola
HOMILIA
ZERUA SINETSI
Santu
Guztien kristau-jai honetan hau agertu nahi dut: betiko biziaz dudan fedearen
ezaugarri batzuk nola hartzen ditudan eta nola ahalegintzen naizen haiek
bizitzen. Kristo ezagutzen eta hari jarraitzen dionak ulertuko dit, nik uste.
Zerua
sinestea niretzat, uste hau ezin onartu ahal izatea da: bizitza hau gutako
bakoitzarentzat bi hutsune izugarri handiren arteko parentesi koxkor bat
besterik ez dela. Jesus sostengutzat hartuz, barruntatzen dut, sumatzen dut,
desiratzen eta sinesten dut ezen Jainkoa bere egiazko betera bideratzen ari
dela kreazioak eta gizadiaren bihotzak beren baitan bizi duten biziaren,
zuzentasunaren eta bakearen desira.
Zerua
sinestea niretzat, neure indar guztiaz kontra altxatzea da: gizonezkoen,
emakumeen, haurren gehiengo handi hori, bizitza honetan soilik miseria,
umiliazioa eta sufrimena ezagutu duen hori, betiko ahaztua izango delakoaren
kontra altxatzea. Jesusen baitan dudan konfiantzaz, bizitza bat sinesten dut
zeinetan ez baita izango pobreziarik eta oinazerik, inor ez baita izango
triste, inork ez baitu izango zertan negar egin. Azkenean beren aberrira
iristen ikusi ditut itsas txaneletan datozenak.
Zerua
sinestea niretzat, hainbat eta hainbat jenderengana hurbiltzea da: osasunik
gabe, gaixo kroniko, elbarri fisiko eta psikiko, depresioan eta larritasunean
murgildurik, bizitzeaz eta borroka egiteaz asperturik den jenderengana
hurbiltzea. Jesusi jarraituz, sinesten dut ezen egun batean ezagutuko dutela
zer den bakean eta guztiz osasuntsu bizitzea. Entzungo diotela Aitari esaten:
Sar zaitez zeure Jaunaren gozamenean betiko.
Ezin
dut ulertu Jainkoa «Jainko ezkutua» izango delakoa betiko; haren begitartea,
samurtasuna eta besarkada sekula gozatuko ez dugulakoa. Ezin zait burutik
pasatu Jesusekin sekula topo egingo ez dudalakoa. Ezin dut ulertu mundua
gizatarragoa eta zoriontsuagoa bihurtzeko egin den hainbat eta hainbat ahalegin
hutsean geldituko delakoa. Nahi dut ezen egun batean azkenak lehenengo izan
daitezen eta prostituituak geure aurretik izan ditzagun. Nahi ditut ezagutu
erlijio guztietako eta ateismo guztietako egiazko santuak, anonimatuan eta ezer
espero gabe bizi izan direnak.
Egun
batean entzun ahal izango ditugu hitz sinetsezin hauek, Apokalipsi liburuak
Jainkoaren ahoan ezarri dituen hauek: «Egarri
izango denari, doan emanen diot nik bizi-iturritik edatea». Doan!
Merezimendurik gabe. Horrela aseko du Jainkoak gu baitan den bizi-egarria.
Jose Antonio Pagola
Beste homiliak Ebangeliori buruz ikusteko, klikatu
helbide honetan:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinen argiltapenak blogaren administratzailaren onarpena eskatuko dute.